Edukira joan

1972ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
1972ko Udako Olinpiar Jokoak
Image
Irudi
MotaSummer Olympic Games edition (en) Itzuli
Denbora-tarte1972ko abuztuaren 26a - 1972ko irailaren 11
Data1972
Edizio zenbakia20
← 1968
1976 →
KokalekuMunicheko Olinpiar Estadioa
Estatu burujabeAlemania
Partehartzaile kopuru121
7.134
Parte-hartzaile
MaskotaWaldi
Kirolakirol olinpiko
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko195
Osagai hau/hauek du/ditu

Webguneolympics.com…

1972ko Udako Olinpiar Jokoak, Alemaniako Bavaria estatuko hiriburu den Munichen ospatu ziren. Udako Olinpiar Joko hauek, Aro Modernoko XX. edizioa izan zen. Bertan, ordura arteko kirolari gehien bildu zituena izan zen, 7.123 kirolarik parte hartu zutelarik, 121 herrialde, 23 kirol eta 195 probatan ordezkatuz.

1972ko Udako Olinpiar Jokoak, atentatu terrorista batek ilundu zituen. Irailak 5ean, palestinar jatorriko terrorista batzuek, bi kirolari israeldar hil zituzten, eta beste bederatzi bahitu bezala hartu zituzten. Arrakastarik izan ez zuen erreskate saiakera baten ondoren, bahituak eta terroristak, hiru ezik, hilda amaitu zuten (Municheko Sarraskia).

Gertatutakoa gora-behera, Jokoek normaltasun osoz jarraitu zuten, egun bakarrez bertan behera utziak izan ondoren. Kirolari batzuek ordea Municheko hiri olinpikoa utzi zuten.

Joko hauek, Kubaren igoera suposatu zuten, Latinoamerika eta Karibeko herrialderik indartsuena bezala, kontinente horretako herrialdeetatik, domina gehien lortu zituena izan zelarik, parte hartu duen hurrengo jokoetan mantendu duen postua, azkenekoetan, Beijingekoetan izan ezik, non, Latinoamerika eta Karibeko herrialdeen artean, bigarren geratu zen, Brasilen atzetik.

Sakontzeko, irakurri: «1972ko Udako Olinpiar Jokoak»
RankingaHerrialdeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1Image Sobietar Batasuna50272299
2Image Ameriketako Estatu Batuak33313094
3Image Ekialdeko Alemania20232366
4Image Mendebaldeko Alemania*13111640
5Image Japonia138829
6Image Australia87217
7Image Polonia75921
8Image Hungaria6131635
9Image Bulgaria610521
10Image Italia531018
Guztira (10 herrialdea)161138141440
  • Maskota ofizial bat izan zuten lehen olinpiar jokoak izan ziren. Bere izena, Waldi zen, eta dachshund arrazako zakur bat zen.
  • Mark Spitz izan zen, kirolarien artean, jokoetako izarra, igeriketan, 7 urrezko domina irabazi ondoren. (Michael Phelpsek Beijingeko Olinpiar Jokoetan gaindituko zuen errekorra, 8 urrezko domina irabaziz).
  • Lasse Virének, bi urrezko domina irabazi zituen. Bata 5000 metroko proban eta, bestea, 10.000 metrokoan.
  • Eskubaloiak, bere debuta egin zuen kirol olinpiko bezala, baina soilik gizonezkoetan.


Aurrekoa
1968ko Mexikoko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XX. Olinpiar Jokoak
1972
Ondorengoa
1976ko Montrealeko Udako Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]