Edukira joan

Afonso Costa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afonso Costa
Image
Portugalgo Lehen Ministroa

1917ko apirilaren 25a - 1917ko abenduaren 11
← António José de Almeida - José Norton de Matos →
Portugalgo Lehen Ministroa

1915eko azaroaren 29a - 1916ko martxoaren 15a
← José de Castro - António José de Almeida →
Portugalgo Lehen Ministroa

1913ko urtarrilaren 9a - 1914ko otsailaren 9a
← Duarte Leite - Bernardino Machado →
enbaxadore


Justizia Ministroa

Bizitza
JaiotzaSeia, 1871ko martxoaren 6a
HerrialdeaImage Portugal
Image Portugalgo Erresuma
HeriotzaParis, 1937ko maiatzaren 11 (66 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Alzira Costa
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea eta ministroa
Lantokia(k)Lisboa
Enplegatzailea(k)Lisboako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaPortuguese Republican Party (en) Itzuli

Find a Grave: 242728837 Edit the value on Wikidata
Image

Afonso Augusto da Costa (Seia, 1871ko martxoaren 6a – Paris, 1937ko maiatzaren 11) portugaldar abokatu, irakasle eta politikaria izan zen. Portugalgo lehen ministroa izan zen 1913tik 1914ra, 1915etik 1916ra eta 1917an.

Gurasoek umezurztegi bati eman zioten Afonso bere jaiotzan. Handik urte batzuetara, anaia eta arrebarekin batera berreskuratu zuten.

Portugalgo Alderdi Errepublikanoko burua eta Portugalgo Lehen Errepublikako politikari garrantzitsuenetako bat izan zen. Monarkiaren azken urteetan diputatu izan zen eta 1910ean errepublika aldarrikatu ondoren Justizia ministro izan zen Teófilo Bragaren behin-behineko gobernuan.

Jesulagunak Portugaldik kanporatzeko legea sinatu zuen, ordena erlijiosoak indargabetu zituen eta eliza eta estatua bereiztea agindu zuen, antiklerikalismoaren ikur bihurtuz. Dibortzioari, ezkontza zibilari, prentsa-zentsurari eta abarri buruzko lege aurrerakoiak ere onartu zituen.

Portugalgo lehen ministroa izan zen hirutan. Lehenengoa 1913tik 1914ra, bigarrena 1915etik 1916ra eta hirugarrena 1917an. Azken horretan, Batasun Sakratua izeneko koalizio-gobernua zuzendu zuen, Portugal Lehen Mundu Gerran sar zedin laguntzeko.

1917ko abenduan Sidónio Paisen estatu-kolpearen ondoren, Costa Frantzian erbesteratu zen. Gerra amaitu ondoren, Portugalgo ordezkaritza zuzendu zuen Parisko Bake Biltzarrean, eta Versaillesko Ituna sinatu zuen Portugalen izenean. Portugal ere ordezkatu zuen Nazioen Ligako lehen batzarrean.

1926ko maiatzaren 28ko estatu-kolpearen, Diktadura Nazionalaren eta Estado Novoaren aurka egin zuen eta Parisen erbesteratuta hil zen.