Bola Tinubu
Bola Ahmed Adekunle Tinubu (Lagos, 1952ko martxoaren 29a) nigeriar politikaria da. Nigeriako presidentea da 2023ko maiatzaren 29tik. Lehenago Lagos estatuko gobernadorea (1999-2007), eta Mendebaldeko Lagosko senataria izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bola Tinubu Nigeriako hego-mendebaldeko Lagos hirian jaio zen 1952ko martxoaren 29an. 1975ean Estatu Batuetara joan zen; bertan kontabilitatea eta kudeaketa ikasi zuen Chicagoko Estatuko Unibertsitatean. 1990eko hamarkadaren hasieran Nigeriara itzuli eta exekutibo gisa aritu zen Mobil enpresan.
1992an, senatari hautatu zuten Mendebaldeko Lagos ordezkatzeko, Alderdi Sozialdemokrataren barnean. 1993an, Sani Abacha militarraren estatu-kolpearen ostean, atzeriratu behar izan zuen. Erbestean zegoelarik, demokrazia itzultzeko kanpainaren aldeko aktibista bihurtu zen, Koalizio Demokratiko Nazionaleko mugimenduaren partaide gisa. 1998an itzuli zen Nigeriara, Abacha hil eta gero.
1999an, alde handiz irabazi zituen Lagos estatuko hauteskundeak, Demokraziaren Aliantzako kide gisa. Lau urte geroago, bigarren agintaldirako hautatu zuten. 2007an utzi zuen kargua. 2013an, funtsezko zeregina izan zuen Aurrerakoi Guztien Kongresua (APC) koalizioaren eraketan. 2023 otsailaren 25ean egindako hauteskundeetan, Nigeriako 16. presidente aukeratu zuten.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tinubu hautagai ofizialistak irabazi ditu Nigeriako presidentetzarako bozak. Berria, 2023ko martxoak 2, berria.eus (kontsulta data: 2026-8-28).