Edukira joan

Dorla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dorla
zartagina eta eltzea
Image

Dorla bat da metalezko zartagin edo eltze bat, gatzuna irakiten jarri eta gatza ekoizteko balio duena. Beroketa artifiziala (sua) zerabilten gatzagetan erabiltzen ziren. Euskarazko izena Leintz-Gatzagako Dorletako Gatzagetan zuten erabilpenetik dator. Bi adieratan ezagutzen da dorla terminoa han, batetik galdara edo zartagin handi hauek ziren, baina baita bakoitza egoten zen etxola.[1] [oh 1] Herriaren armarrian bi dorla daude, halaber.[2]

Erromatarren garaian dokumentatu da metalezko eltzeak erabiltzea, berunezkoak hain zuzen, gatza era honetan lortzeko. Berunezkoen ondoren, burdinaz eginak izan ziren irakiteko ontziak. Berunetik burdinarako aldaketa gertatu zen erregaia egurra izatetik ikatza izatera pasatutakoan.[3]

Dorletako gatzagetan zortzi dorla zeuden historikoki. 21. mendean, herriko gatzaren museoan dorla modernoak daude, burdinazkoak, erakustaldietarako erabiltzen direnak, eta prozesu zaharrak nola egiten ziren ikertzeko ere.[4] Beroketa artifizialeko Euskal Herriko beste gatzaga historikoetan, Ugarrekoetan (Aintzila eta Ezterenzubi artean, Nafarroa Beherean), 18. mende amaieran 29 dorla zeuden beste horrenbeste familiak ustiatuak (21. mendean desagertuta daude).[5]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Dorla Leintzeko terminoa eta adiera bikoitzekoa izan arren, objektua euskaraz izendatzeko hau da lexikoan gorde dena eta hedaduraz erabiltzekoa dirudi.
  1. ↑ «Leintz-Gatzagako gatzaga - Aintzinako lanbideak - Gipuzkoako Foru Aldundia» ORAIN Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-09-17).
  2. ↑ «Leintz-Gatzaga: Gatz-Fabrika» www.gipuzkoan.eus (kontsulta data: 2024-09-16).
  3. ↑ (Ingelesez) «Salt Early History - inc Ancient, Iron Age, Roman & Anglo Saxon» The Salt Association (kontsulta data: 2024-09-16).
  4. ↑ «Beste dorla bat martxan jarrita, probak egiten ari dira egunotan - Leintz gatzaga» Goiena.eus (kontsulta data: 2024-09-17).
  5. ↑ (Frantsesez) Pays Basque D'antan, Euskal Herria Lehen. (2017-04-15). «EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN: LE PUITS SALÉ UGARRE À ESTÉRENÇUBY EN BASSE-NAVARRE AU PAYS BASQUE AUTREFOIS» EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN (kontsulta data: 2024-09-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]