Ugarreko gatzagak
| Ugarreko gatzagak | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Lurraldea | |
| Eskualdea | Garazi |
| Udalerria | Ezterenzubi |
| Koordenatuak | 43°07′04″N 1°11′59″W / 43.1178158°N 1.199828°W |
![]() | |
Ugarreko gatzagak edo Aintzilako gatzagak ur gaziko iturburu eta putzu batzuen inguruan egon ziren gatzagak izan ziren, Antzilako herriari lotuak antzina, baina egin Ezterenzubiko udalerriaren mugen barruan geratzen direnak, Nafarroa Beherean. Garaziko bizitza ekonomikoan garrantzi handia izan zuten.
Euskal Herriko gatzagen artean, uren banalerrotik iparraldera kokaturik, suan oinarritutako prozesuarekin lortzen gatza gatzunetik gatzaga hauetan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gatzaga noiz ustiatzen hasi zen ez da ezaguna, baina inguruko elezaharrak dio Elgia etxeko idi batek aurkitu zuela gatzuna miazkatzea gustatzen zitzaiolako. 17. mendeko agirietan ondo dokumentatua dago, eta ustiatu ziren 19. mende amaieraraino.[1] Putzu baten hondarrak baizik ez daude agerian 21. mendean.[2]
1683 eta 1685 urteen artean Frantziako erregetzak gabela Nafarroa Beherean ezarri zuenean, Aintzilako herritarren matxinada eragin zuen, gatzagen ustiaketa zela-eta.[3] Istilua amaitzeko, ustiapen eskubide osoak herritarren esku utzi zituzten azkenean.
18. mende amaierako kontakizunen arabera, 29 familiak ustiatzen zuten gatzaga. Bakoitzak dorla bat zeukan gatzura irakiteko, ura lurrunduz eta gatza utziz, dorla-gatzaga baitzen Ugarrekoa.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Gonzalez, Maya. La saline d’Ugarre à Estérençuby ou l’aventure du sel en Basse-Navarre (XVIIe – XXe siècles). Université Montesquieu Bordeaux IV / Centre Aquitain d’Histoire du Droit (kontsulta data: 2024-09-14).
- 1 2 (Frantsesez) Pays Basque D'antan, Euskal Herria Lehen. (2017-04-15). «EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN: LE PUITS SALÉ UGARRE À ESTÉRENÇUBY EN BASSE-NAVARRE AU PAYS BASQUE AUTREFOIS» EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN (kontsulta data: 2024-09-14).
- ↑ (Frantsesez) Gonzalez, Maya. (2006-03-10). «La gabelle en Basse-Navarre: La saline d’Ugarre à l’époque de Louis XIV (1683-1692)» La gabelle en Basse-Navarre: La saline d’Ugarre à l’époque de Louis XIV (1683-1692) 338 (kontsulta data: 2024-09-14).
