Edukira joan

Eduardo V.a Ingalaterrakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduardo V.a Ingalaterrakoa
Image
Ingalaterrako monarka

1483ko apirilaren 9a - 1483ko ekainaren 26a
← Eduardo IV.a Ingalaterrakoa - Rikardo III.a Ingalaterrakoa →
Irlandako jauna

1483ko apirilaren 9a - 1483ko ekainaren 26a
Bizitza
JaiotzaWestminster, 1470eko azaroaren 2a
HerrialdeaImage Ingalaterrako Erresuma
BizilekuaLudlow gaztelua
HeriotzaLondresko dorrea, ezezaguna ( urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia Image
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaEduardo IV.a Ingalaterrakoa
AmaElisabet Woodville
Haurrideak
LeinuaYork etxea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
KidetzaGaltzariaren Ordena
Princes in the Tower (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 2248 Edit the value on Wikidata
Image

Eduardo V.a Ingalaterrakoa (Westminster, Ingalaterra, 1470eko azaroaren 4a – Londresko dorrea, ziurrenik 1483) 1483ko apirilaren 9tik ekainaren 26ra (78 egun) Ingalaterrako erregea izan zen.

Eduardo IV.aren semea izan zen. 1483ko apirilaren 9an, aita hil zelarik, Ingalaterrako errege bihurtu zen. Artean 12 urte besterik ez zuenez gero, osaba Rikardo, Gloucesterko dukearen babespean gelditu zen. Rikardo Gloucesterkoak, ordea, errege izateko irrika zuen, eta bai Eduardo, bai honen anaia Rikardo Shrewsburykoa (9 urtekoa), sasikotzat jo eta Londresko dorrean preso sarrarazi zituen[1]. Harrezkero, bi anaiak ez ziren gehiago jendaurrean agertu, eta 1483ko udan hil zituztela uste da[2].

Gaur egun arte, Rikardo III.a heriotz horien errudun jo izan da. Thomas Moreren arabera, James Tyrellek hil zituen bi umeak erregearen aginduz. Bertsio honetan oinarritu zen William Shakespeare Richard III antzerki lana (1592) idazteko. Hala ere, Rikardo III.aren ardurari eta gertaera horiei buruzko eztabaida bizia dago[2].

Image
Eduardo V.a eta bere anaia Richard Shrewsburykoaren ustezko hezur-ontzia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Eduardo IV.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea
1483ko apirilaren 9a–1483
Ondorengoa
Rikardo III.a Ingalaterrakoa