Edukira joan

Elisabet I.a Gaztelakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Elisabet Katolikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elisabet erregina (argipena)».
Elisabet I.a Gaztelakoa
Image
Lieutenant General of the States of the Crown of Aragon (en) Itzuli

1488 -
Aragoiko errege-erregina ezkontidea

1479ko urtarrilaren 20a - 1504ko azaroaren 26a
← Joana Enrikez - Germana Foixkoa →
Image
Gaztela eta Leongo monarka

1474ko abenduaren 13a - 1504ko azaroaren 26a
← Henrike IV.a Gaztelakoa - Joana Gaztelakoa →
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabel de Castilla
JaiotzaMonasterio de Nuestra Señora de Gracia (en) Itzuli, 1451ko apirilaren 22a
HerrialdeaImage Gaztelako Koroa
HeriotzaPalacio Testamentario (en) Itzuli, 1504ko azaroaren 26a (53 urte)
Hobiratze lekuaErrege-erreginen Kapera (Granada)
Errege-erregina Katolikoen hilobia Image
Heriotza modua: Hidropesia
Familia
AitaJoanes II.a Gaztelakoa
AmaElisabet Portugalgoa
Ezkontidea(k)Fernando II.a Aragoikoa  (1469ko urriaren 19a -  1504ko azaroaren 26a (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaTrastamara leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Jasotako sariak
InfluentziakJuan Rodríguez Fonseca (en) Itzuli
KidetzaErrege-erregina Katolikoak
Ezizena(k)la Católica
Santutegia
Azaroaren 26a
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 9712415 Edit the value on Wikidata
Image

Elisabet I.a Gaztelakoa Katolikoa[1] (Madrigal de las Altas Torres, Ávila, 1451ko apirilaren 22a - Medina del Campo, Valladolid, 1504ko azaroaren 26a) 1474tik 1504ra Gaztelako erregina izan zen. Fernando II.a Aragoikoaren emaztea zenez gero, 1479tik aurrera Aragoiko koroako erregina ezkontidea izan zen[2].

Elisabet eta Fernando Errege-erregina Katolikoak izenaz ezagunak dira, Alexandro VI.a aita santuak hala izendatu zituenez geroztik.

Joan II.a Gaztelakoaren eta Elisabet Portugalgoaren alaba zen. Bere anaia Alfontso hil zenean, 1468an koroaren jaraunsle izendatu zuten, Guisandoko itunaren bidez. Erreginaren anaiorde Henrike IV.a Gaztelakoak, beronen alaba Joana Beltranejaren eskubidea baztertuz onartu zuen delako itun hori.

Image
Elisabet I.aren estatua Madrilen

1469an Fernando printzearekin ezkondu zen. Ezkontza isilpean egin behar izan zen, besteak beste, Luis XI.a Frantziakoak arriskutsua ikusten zuelako Gaztelaren eta Aragoiren arteko batasuna.[3][4]

Joana Beltranejak Gaztelako koroa eskuratu nahi zuenez, Portugalen laguntzarekin Gerra Zibilari hasiera eman zion. Elisabeten aldekoek garaitu ondoren (1476), 1479an Gaztela, Aragoi eta Portugalek bakea sinatu zuten, Alcáçovasko itunaren bitartez.

Bestalde, Elisabet eta Fernandoren helburu nagusia monarkiaren boterea indartzea izan zen. Hartarako, nobleei indarra kendu zieten, errentak gutxitu, etab. Granadako gerran irabazle izan zen, eta Kristobal Koloni lagundu zion, Ameriketarako bidaia egiteko bideak errazturik. Bera erregetzan zegoela beretu zuen Espainiak Melilla (1497).[4]

Image
Elisabet I. Katolikoaren testamentua

Testamentuan, Joana alabari utzi zion Gaztelako koroa, baina Fernando izendatu zuen erregeorde, Joana ezin zelako erregina izan. Hala ere, Fernandok uko egin behar izan zion, eta Filipek, Joanaren senarrak, hartu zuen bere gain erregeordetza. Filipe hil zenean, Fernandori itzuli zioten erregeordetza. Orduan, Joana kartzelean sarrarazi zuen.[4][5][6][7]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. ↑ Isabella I Global.britannica.com
  3. ↑ (Gaztelaniaz) «Más Isabel - ¿Tuvo gemelos Isabel 'La católica'?» RTVE.es 2013-10-28 (kontsulta data: 2019-03-03).
  4. 1 2 3 «Isabel I la Católica» www.cervantesvirtual.com (kontsulta data: 2019-03-03).
  5. ↑ «Testamento de Isabel la Católica - Wikisource» es.wikisource.org (kontsulta data: 2019-03-03).
  6. ↑ «Testamento de Isabel la Católica - Obra - ARTEHISTORIA V2» web.archive.org 2014-02-22 (kontsulta data: 2019-03-03).
  7. ↑ (Gaztelaniaz) «Análisis al testamento de Isabel la Católica, por Luis Suárez Fernández. Ideas más importantes subrayadas.» Historiadores Histéricos 2008-11-19 (kontsulta data: 2019-03-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]