Edukira joan

Frankfurt Oder

Frankfurt Oder
Frankfurt (Oder)
unibertsitate-hiria
Image
Image Image
Administrazioa
Estatu burujabeImage Alemania
Alemaniako estatuaImage Brandenburgo
AlkateaAxel Strasser (en) Itzuli
Jatorrizko izenaFrankfurt (Oder)
Posta kodea15230, 15232, 15234 eta 15236
Udalerri kodea12053000
Geografia
Koordenatuak52°20′31″N 14°33′06″E / 52.34208°N 14.55167°E / 52.34208; 14.55167
Mapa
Image
Azalera147,85 km²
Altitudea40 m
MugakideakOder-Spree District (en) Itzuli, Märkisch-Oderland eta Słubice (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria56.586 (2025eko abenduaren 31)
alt_left 28.948 (%51,2) (%48,8) 27.638 alt_right
alt_left 29.850 (%52,8) (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea)  alt_right
Dentsitatea383 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
Telefono aurrizkia0335, 033605
Hiri senidetuakGorzów Wielkopolski, Słubice (en) Itzuli, Nimes, Vantaa, Heilbronn, Vitsebsk, Tzoran-Kadima (en) Itzuli, Yuma, Vratsa (en) Itzuli, Tijuana, Słubice barrutia eta Scandicci
MatrikulaFF
frankfurt-oder.de

Frankfurt edo Frankfurt Oder[1] Alemaniako Brandenburgo estatuko hiri bat da. Oder ibaiak zeharkatzen duenez, Frankfurt (Frankfurt am Main) hiritik ezberdindun asmoz, izendapenari ibaiaren izena lotzen zaio. 2010eko erroldaren arabera 60.330 biztanle zituen. Alemania eta Poloniaren arteko mugan kokatzen da.

Frankfurtek herri izendapena 1253 urtean jaso bazuen ere asentamendua lehenagokoa da. Hasiera batean Oder ibaiaren mendebaldean sortu zen baina ekialdeko ertzera zabaldu zen, gaur egun Polonia den lurretara. Erdi Aroaren bukaeran Szczecin eta Wrocław arteko merkatalbidea kontrolatzera iritsi zenez 1430an Hansa Ligan sartu zen baina ez zuen denbora asko iraun bertan.

Image
Frankfurt, 1631eko setioan

Hogeita Hamar Urteko Gerraren barnean bataila garrantzitsua izan zen Frankfurten 1631ean. Suediarrek (eskoziarren laguntzarekin) Germaniako Erromatar Inperio Santuaren soldaduak garaitu zituzten. Napoleondar Gerren ondoren Frankfurt Prusiako Erreinuko Brandenburgoko probintzian sartuta gelditu zen. Prusiaren erdialdean kokaturik zegoenez eta oder ibaiaren trafikoa nabarmen handitu zenez Berlin eta Poznań arteko merkatal bidea kontrolatzen hasi zen eta berriz ere garrantzi handia hartu zuen. Honi esker Prusia guztiko bigarren merkatal feria handiena antolatzera iritsi zen, Leipzigeko feriak baino gainditzen ez zuelarik.

Bigarren Mundu Gerran Armada Gorriari Berlinera iristea galerazteko "gotorleku" izendatua izan zen 1945ean, baina ez zuen arrakastarik izan. Gerraren ondoren Oder ibaia Alemania eta Polonia arteko muga bihurtzean, ibaiaren ekialdeko herri zatiak Słubice herri poloniarra eratu zuen. Ekialdeko Alemanian Frankfurt bere barrutiko hiriburu bihurtu zen, 1990eko Alemaniaren bateratzearekin batera Brandenburgoko estatuaren hiri bihurtu zen arte.

1975ean Słubicerekin senidetu zen eta gaur egun Alemania eta Poloniaren arteko harremanen sinbolo eta bultzatzailea bihurtu da. Honen adibide da Viadrina Unibertsitate Europarra, Polonian ere fakultatea baduena.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Adreiluzko eliza gotikoa da, Alemaniako handienetakoa. Bigarren Mundu Gerran kalte nabariak izan zituene eta ondoren Ekialdeko Alemaniako agintarien utzikeria zela eta nahiko egoera latzean egon arren zati batzuk berreraiki dituzte berriz ere, eta sobietarrek San Petersburgora eramandako ondasun ugari itzuli dizkiote errusiarrek.
  • Udaletxea (Rathaus): Merkatu plazan (Marktplatz) Andre Mariaren elizaren ondoan kokaturik dagoen eraikin ederra da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko zentsuaren arabera 55.841 biztanle zituen: 26.933 gizonezko (% 48,2) eta 28.908 emakumezko (% 51,8); 100 emakumeko 93,2 gizonezko zeuden. Biztanleen % 14,8 18 urtetik beherakoak ziren eta % 28,1 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 12,0 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 42,5 ezkongabeak ziren eta % 38,0 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.[1]

Biztanleriaren tamainaUrtea55.00060.00065.00070.00075.00080.00085.00090.0001970198019902000201020202030Frankfurt OderBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 26.935 gizon, 28.912 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
11.01
 
75+
 
16.39
14.03
 
65-74
 
14.53
23.29
 
50-64
 
23.64
12.08
 
40-49
 
10.53
12.64
 
30-39
 
11.03
4.44
 
25-29
 
3.78
6.67
 
18-24
 
6.36
2.82
 
15-17
 
2.38
8.14
 
6-14
 
7.11
2.71
 
3-5
 
2.18
2.17
 
0-2
 
2.08
Iturria: Datu hauek Alemaniako erroldatik hartu dira (Alemanez) Personen: Alter (11 Altersklassen) - Familienstand (ausführlich)/Familienstand - Geschlecht. Statistisches Bundesamt (Destatis) / Zensusdatenbank 2024-07-11 (kontsulta data: 2026-09-05)..

2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 83,1ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 16,4k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 0,5k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 88,7 beraiek etorritakoak ziren eta % 11,4 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.[2]

Migrazio-jatorria

46.419
9.145
Migrazio-jatorririk gabe (46.419)Migrazio-jatorri osoa (9.145)Migrazio-jatorri partziala (277)

2022ko erroldaren arabera, udalerrian 33.634 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (24.873, % 74,0) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 72,69 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 5,41 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 6,3 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 21,4 jabeak okupatzen zituzten.[3]

33.634etxebizitza
72,69 m²batez besteko azalera
5,41 €/m²batez besteko errenta

Erabilera

6.537
24.873
Jabetzan (6.537)Alokairuan (24.873)Aisialdikoa (20)Hutsik (2.205)
% 6,3hutsik dauden tasa
% 21,4jabetza tasa

Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 3 gela zituzten (10.064). Etxebizitza gehienak 1970-1979 artean eraiki ziren (8.825); eraikin guztien % 91,7 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, urrutiko berogailu-sarea (fernheizung) zen nagusi (19.946 etxebizitza).[3]

Gela kopurua

Gela bakarra1.710
2 gela6.618
3 gela10.064
4 gela9.157
5 gela3.942
6 gela1.319
7 gela edo gehiago824

Eraikuntza garaia

1919 aurretik3.509
1919-19495.860
1950-19592.123
1960-19693.448
1970-19798.825
1980-19893.761
1990-19993.304
2000-20091.683
2010-2015549
2016 eta geroago567

Berogailu mota

19.946
10.962
Urrutiko berogailu-sarea (Fernheizung) (19.946)Solairuko berogailua (Etagenheizung) (2.344)Bloke-berogailua (Blockheizung) (129)Berogailu zentrala (Zentralheizung) (10.962)Labe indibiduala (191)Berogailurik gabe (58)

Guztira 8.791 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa etxe bakartua zen (4.246, % 48,3). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (5.565).[3] Guztira 30.768 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (15.724, % 51,1).[4]

8.791bizitegi-eraikin
30.768etxegune

Eraikin mota

4.246
1.426
2.830
Etxe bakartua (4.246)Etxe atxikia (bikoitza) (1.426)Ilarako etxea (2.830)Bestelako eraikin mota (292)

Etxebizitza kopurua eraikineko

5.565
909
1.467
Etxebizitza bakarra (5.565)2 etxebizitza (559)3-6 etxebizitza (909)7-12 etxebizitza (1.467)13 etxebizitza edo gehiago (299)

Etxegunearen tamaina

15.724
9.679
3.101
Pertsona bakarra (15.724)2 pertsona (9.679)3 pertsona (3.101)4 pertsona (1.610)5 pertsona (429)6 pertsona (234)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabellen. Statistisches Bundesamt (Destatis) (kontsulta data: 2026-09-05).
  2. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  3. 1 2 3 (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  4. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]