Hans-Rudolf Merz
Hans-Rudolf Merz (Herisau, 1942ko azaroaren 10a) suitzar ekonomialari eta politikaria da. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 2009an.
1971n Ekonomian doktoratu zen Sankt Gallengo Unibertsitatean. Hainbat banketxetan lan egin zuen, eta politikan sartu aurretik, gorbntz datozen merkatuei buruzko aholkulari gisa.
Alderdi Erradikal Demokratikoko kidea da. 1997an, Suitzako Estatuen Kontseiluko kide hautatu zuten, eta Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen 2004tik 2010era, eta Finantza saila zuzendu zuen. Suitzako banku-sekretua, Ameriketako Estatu Batuekiko zergen inguruko eztabaida eta Libiarekiko krisia, Muammar al Kadafiren seme bat Suitzan atxilotu ondoren, kudeatu behar izan zituen,
Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 2009an.