Edukira joan

Ille eta Vilaine

Ille eta Vilaine (35)
Frantziako departamendua
Ille eta Vilaine (35)
Administrazioa
EstatuaImage Frantzia
EskualdeaBretainia
PrefeturaRennes
PrefetaJean-Louis Tourenne
PS
AzpiprefeturakFougères
Redon
Saint-Malo
Barrutiak4
Kantonamenduak53
Udalerriak352
Kokapena
Koordenatuak48°10′N 1°40′W / 48.17°N 1.67°W / 48.17; -1.67
Image
Azalera6 775 km²
Demografia
Biztanleria1120666
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "&" bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Ille eta Vilaine[1] (frantsesez eta ofizialki Ille-et-Vilaine; bretainieraz: Il-ha-Gwilen) Bretainia ekialdeko lurraldea da eta Frantziako departamentu bat (zenbakia: 35). Prefektura Rennesen dago. 6.775 km²-ko azalera du eta 903.400 biztanle (133 biz./km², 2003).

Mugakideok ditu: iparraldean, Mantxa (50. departamentua); ekialdean, Mayenne (53.a); mendebaldean, Côtes-d'Armor (22.a) eta Morbihan (56.a); eta hegoaldean, Loira Atlantikoa (44.a)

Izenak bi ibai handiren arroei erreferentzia egiten die, Illeri eta Vilaineri, biek Rennes hiriburuan egiten dute bat.

Frantziako Iraultzaren ondoren eratu zen 1790reko martxoaren 4an, Rennes-en inguruko lurrak batuz —Bretainiako hiri handiena zen—, garai bateko Bro Roazhon, Bro Sant Malou eta Bro Zol lurralde historikoen zatirik handienak batuz.

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Ille eta Vilaine departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:

  1. Rennes (hiriburua, 211.373 biztanle)
  2. Saint-Malo (44.919 bizt.)
  3. Fougères (20.170 bizt.)
  4. Vitré (17.463 bizt.)
  5. Bruz (16.855 bizt.)
  6. Cesson-Sévigné (15.784 bizt.)
  7. Saint-Jacques-de-la-Lande (11.783 bizt.)
  8. Pacé (11.044 bizt.)
  9. Dinard (9.839 bizt.)

Departamenduko kirol talde arrakastatsuena Stade Rennais futbol taldea da. Frantziako bi Liga eta bi Kopa irabzi ditu.

Ondasun nabariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskaltzaindia. 36. araua: Frantziako Errepublikako eskualde- departamendu- eta hiriburu-izenak. .