Edukira joan

Lazarine de Manosque

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lazarine de Manosque
Image
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLazarine Magdelaine Nègre
JaiotzaManosque, 1848ko ekainaren 25a
HerrialdeaImage Frantzia
HeriotzaMarseilla, 1899ko azaroaren 3a (51 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Eugène Pourcin
Hezkuntza
Hizkuntzakokzitaniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta merkataria

Lazarine Magdelaine Nègre (Manosque, 1848ko ekainaren 25a – Marseilla, 1899ko azaroaren 3a), Lazarine de Manosque edo Lazarino de Manosco izengoitiaz ezagunagoa, okzitaniar poeta eta Félibrige elkarteko kidea izan zen.

Image
Marseillako Boisson bulebarreko 144. zenbakia (Villa Magali), Lazarine eta Rosalie Nègre ahizpen etxea

Lazare Nègre eta Marianne Bonetyren alaba, Lazarine Nègre 1848ko ekainaren 25ean jaio zen[1] proventzeraz hitz egiten zuen familia pobre eta analfabetoan. Bere aita errepublikazalea zen[2].

Hamabost urterekin Eugène Pourcinekin ezkondu zen[3]. Gizon honek oso zorigaizto egin zuen, eta 1884an dibortziatu zen. 38 urterekin bizitza berri bat hasi zuen eta Marseillara joan zen Rosalie Nègre ahizparekin bizitzera[3]. Hegazti denda bat ireki zuen Marseillako Capucins merkatuan[4]. Xavier de Fourvière apaizaren sermoiak entzun zituen San Laurendi elizan, eta hark proventzera sustatzera bultzatu zuen[5].

Poemak idatzi zituen, Lazarino de Manosco izengoitia erabiliz, eta Félibrige elkarteko bileretan parte hartu zuen[6]. Frédéric Mistral eta Paul Arèneri gutunak idatzi zizkien, eta idazle gazteei lagundu zien. 1892an, Mistralek Felibresso manteneiris diploma eman zion[7].

Bere idazlanek tonu politikoa dute, eta errepublikaren aldekoa zela agerian uzten dute. La Sartan aldizkarian asko kolaboratu zuen[3].

Lazarine eta Rosalie Marseillako Boisson bulebarreko 136. zenbakian bizi izan ziren (gaur egun 144. zenbakia da).

Lazarine de Manosque Marseillan hil zen 1899ko azaroaren 3an. 1903an, Rosaliek Li Remembranço bilduma argitaratu zuen, eta 1904an Paul Ruatek ere bere idazlan batzuk kaleratzea erabaki zuen[3].

  • Li Remembranço (hil ostekoa, 1903)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Frantsesez) «Acte de naissance, Manosque 1848» Archives départementales des Alpes-de-Haute-Provence (kontsulta data: 2024-10-30).
  2. ↑ (Frantsesez) Frédéric, Claire. (1986). Lazarine de Manosque : Une femme émancipée au XIXe siècle. Salagon: Les Alpes de lumière, 6 or..
  3. 1 2 3 4 (Frantsesez) Chabaud, Sylvan. «Lazarino de Manosco : une écriture féminine multiforme à la fin du xixe siècle» Revue des langues romanes 1 (2): 259-282. 2021-12-01 ISSN 0223-3711. (kontsulta data: 2024-10-30).
  4. ↑ (Frantsesez) «Madeleine Lazarine Nègre (1848-1899)» Occitanica.eu (kontsulta data: 2024-10-30).
  5. ↑ (Frantsesez) «Balade littéraire à la découverte de Lazarine de Manosque» Tourisme-Marseille.com (kontsulta data: 2024-10-30).
  6. ↑ (Frantsesez) Mariéton, Paul. (1885). La Revue félibréenne. 1, 75, 117 or. (kontsulta data: 2024-10-30).
  7. ↑ (Frantsesez) Frédéric, Claire. (1986). Lazarine de Manosque : Une femme émancipée au XIXe siècle. Salagon: Les Alpes de lumière, 45 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]