Madalena Nafarroakoa
| Madalena Nafarroakoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Iruñea, 1494ko martxoaren 29a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Medina del Campo, 1504ko maiatza (10 urte) |
| Familia | |
| Aita | Joan III.a Nafarroakoa |
| Ama | Katalina I.a Nafarroakoa |
| Haurrideak | |
| Leinua | Albreteko leinua |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania frantsesa okzitaniera latina |
| Jarduerak | |
Madalena Nafarroakoa edo Madalena Albretekoa (Iruñea, 1494ko martxoaren 29a – Medina del Campo, 1504ko maiatza) Nafarroako Erresumako infantea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Joanes III.a Nafarroakoa erregea eta ama Katalina I.a Nafarroakoa erregina zituen.[1]
Madrilgo Ituna sinatzean, Fernando Katolikoaren gatibu bilakatu zen eta honek Medina del Campora bidali zuen, bertako La Motako gaztelura.
Madalena 1504an bertan hil zen[2] eta bere heriotzak, gatibua zena, gerrate berriak sortu zituen Leringo kondea eta Nafarroako erregeen artean (1506-1508). Konde horri, baina, aurre egitea erabaki zuten Katalinak eta haren senar Juanek, baita hura garaitu ere. Harrezkero, Katalina benetako boterea hartzen hasi zen, eta erresumako egitura administratiboak berreskuratu zituen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) López de Meneses, Amada. (1961). «El último infante de Navarra, Carlos de Albret» Príncipe de Viana 22 (84-85): 177-211. ISSN 0032-8472..
- ↑ (Gaztelaniaz) Oria, Jon. (2012-2-14). Muerte de la reina Catalina de Foix en Mont-de-Marsan. Nabarralde.
- ↑ Berria.eus. «Katalina, berriz Iruñean» Berria (kontsulta data: 2019-01-03).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Nafarroako Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |