Edukira joan

Nisha Ayub

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nisha Ayub
Image
(2016)
Bizitza
JaiotzaMalacca (en) Itzuli eta Malaka, 1979ko apirilaren 5a (47 urte)
HerrialdeaImage Malaysia
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, trans eskubideen aldeko ekintzailea, Sexu-langile transgeneroa eta LGBT ekintzailea
Jasotako sariak

Nisha Ayub (Malaka, Malaysia, 1979ko apirilaren 5a) pertsona transgeneroen eskubideen aldeko malaysiar ekintzailea da.[1]

Malakan jaio zen 1979an. Nahiz eta gizon jaio, bere burua emakumetzat dauka. 2000n Malaysiako erlijio-poliziak Ayub atxilotu zuen emakumez janzteagatik eta emakumezko jarrera izateagatik; hots, bertako xarian oinarritutako legedia urratu zuelakoan. Hori zela eta hiru hilabetez gizonezkoentzako kartzela batean espetxeratu zuten. Kartzelaldian zehar presozainen eta beste espetxekiden sexu jazarpena pairatu zuen.[1]

Espetxetik irtendakoan transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile bihurtu zen. 2010ean Justice for Sisters erakundearen sortzaileetako bat izan zen. 2014an SEED Fundazioa sortu zuen.[1]

2016an Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Sailak Adoredun Emakumeen Nazioarteko Saria eman zion, bere lana goraipatuz. Gainera sari hori jaso zuen lehenendabiziko pertsona transgeneroa izan zen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 Oria, Jose Angel. (2016-06-18). «Askotan jazarpenaren biktima izan diren transgeneroak, eskubideen aldeko lanean» Gaur8 (kontsulta data: 2017-09-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Malaysia
Artikulu hau Malaysiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.