Sinplizio (aita santua)
| Sinplizio (aita santua) | |||
|---|---|---|---|
468ko martxoaren 3a (egutegi gregorianoa) - 483ko martxoaren 10a (egutegi gregorianoa) ← Hilario - Felix III.a → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Tivoli, ? | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Erroma, 483ko martxoaren 10a (62/63 urte) | ||
| Hobiratze lekua | San Petri basilika | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | latina | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
| Lantokia(k) | Erroma | ||
| Santutegia | |||
| martxoaren 10a | |||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Sinplizio[1] (Tivoli ? - Erroma 483ko martxoak 10) Eliza Katolikoko 47. aita santua izan zen 468 eta 483 bitartean.
Kastinoren semea, bere aitasantualdian gertatu zen Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa 476an heruloen errege Odoakrok azken erromatar enperadore Romulo Augustulo garaitu eta kargutik kendu zuenean.
Konstantinoplan, Basilisko Zenon enperadorearen aurka matxinatu zen eta tronua bereganatu zuen. Monofisita adierazia "Enkyklikon" delakoa aldarrikatu zuen, 451n monofisismoa kondenatu zuen Kaltzedoniako kontzilioa onartzen ez zuen ediktu erlijiosoa.
Ediktu hori baliogabetua geratu zen Zenonek tronua berreskuratu zuenean, baina bandaloekin eta ostrogodoekin izan zituen borroken ondorioz, enperadoreak eztabaida monofisitarentzako konponbide bat topatu zuen 482an, "Henotikon" izenaz ezagutu zen ediktu berri bat argitaratuz; hor, monofisiten eta ortodoxotzat hartzen zen doktrinaren arteko batasun formula bat bultzatzen zen. Sinpliziok ez zuen ediktu berriak sortu zuen arazoa eta Akaziar zisma eragin zuena bizi, 483ko martxoaren 10ean hil baitzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Aurrekoa Hilario |
Aita Santua 468ko martxoak 3-483ko martxoak 10 |
Ondorengoa Felix III.a |