Edukira joan

Trim gaztelua

Trim gaztelua
Image
Trim gazteluaren irudi orokorra.
Image Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabeImage Irlandako Errepublika
Province of IrelandImage Leinster
Irlandaren banaketa administratiboaImage Meatheko konderria
Giza kokalekuTrim
Koordenatuak53°33′16″N 6°47′23″W / 53.554342°N 6.789756°W / 53.554342; -6.789756
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1174
JabeaHugh de Lacy, Lord of Meath (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaNormandiar arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Trim gaztelua Irlandako Meatheko konderrian dagoen Trim udalerrian kokatuko gaztelu bat da. Boyne ibaiaren ertzean dago.

Hugh de Lacy eta haren semea zen Walter de Lacy normandar zaldunek 1174-1206 bitartean eraiki zuten. XIII mendearen bukaeran Gela handi bat gehitu zioten.

Erdi Aroan Trim Meatheko konderriko administrazio erdigunea bihurtu zen. The Pale eremuaren iparraldeko muga ere bazen. XV mendean zazpi aldiz bildu zen Irlandako parlamentua Trimeko gazteluan. XVI eta XVII mendeetan garrantzi ekonomikoari dagokionean behera egin bazuen ere toki militar garrantzitsua izaten jarraitu zuen, toki estrategikoan kokaturik baitzegoen.

XVIII mendean Plunkett familiaren eskuetara iritsi zen. Plunkettarrek bazituzten inguruan Dunsany gaztelua eta Killeen gaztelua ere. 1993an estatuak erosi zuen gaztelua, jadanik aztarnak gelditzen ez baziren ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]