Edukira joan

Wight

Wight
Image Erresuma Batua
Image
Image Image
Administrazioa
Estatu burujabeImage Erresuma Batua
HerrialdeaImage Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-ekialdeko Ingalaterra
ISO 3166-2GB-IOW
HiriburuaNewport (Wight Uhartea)
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak50°42′N 1°18′W / 50.7°N 1.3°W / 50.7; -1.3
Image
Azalera380,1644 km²
MugakideakHampshire
Demografia
Biztanleria140.459 (2021)
Dentsitatea369,47 bizt/km²
iwight.com

Wight[1] (ingelesez: Isle of Wight, 'aɪl_əv_'waɪt ahoskatua) Ingalaterrako hegoaldean dagoen uharte eta konderria da, Hampshireko kostaldetik hegoaldera kokatutakoa. 380 km2-ko azalera dauka eta 2005ean 140.000 biztanle zituen (368 biz./km2). Hiriburua Newport da (ia 24.000 biztanle 2001ean).

Kareharrizko mendialdea da, eta ekialdetik mendebalerantz luzatzen da. Kostaldeak malkartsuak dira, hegoaldean batez ere. Klima epela du, eta udatiarrentzako eta turistentzako jomuga bihurtu da. Nekazaritza (garia, garagarra, barazkiak, fruitu arbolak), abere hazkuntza (behi, ardi eta zerri azienda), eta industria (hegazkingintza, ontziolak, ehungintza, eraikuntzarako gaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.[2]

  Image   Datu klimatikoak (Wight uhartea)   Image  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9 9 10 13 16 18 20 21 19 15 12 10 14.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3 3 4 7 9 12 14 14 12 9 6 4 8.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 89 61 66 48 56 53 41 56 66 79 84 89 788
[erreferentzia behar]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-12-12).
  2. ↑ Lur entziklopedietatik hartua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]