Edukira joan

Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontxako Bandera
Euskal Herria Kontxako badia,
Donostia, Euskal Herria
2025eko Kontxako Banderako txapeldunak:
Euskal Herria
Orio (gizonezkoak)
Euskal Herria
Arraun Lagunak (emakumezkoak)
Image
1933ko estropadako une bat.
KirolaArrauna
Sorrera urtea1879
PartehartzaileakTKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Galiziako Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuak daude
AntolatzaileaDonostiako Udala
ErrekorrakGizonezkoak:
18:53.52 (Bermeo, 2017)
38:04.76 (Bermeo, 2014)
Emakumezkoak:
10:23.32 (Arraun Lag, 2023)
21:01.14 (Arraun Lag, 2023)
SariaKontxako Bandera
Image 2025eko Kontxako Bandera
Kontxako Banderaren webgunea

Kontxako Bandera Donostiako Kontxako badiatik abiatuta jokatzen den estropada ospetsua da. 1879. urtean ospatu zen lehen aldiz eta, horrela, egun Bizkaiko golkoko estropada zaharrena da. 128 edizio izan ditu gizonezkoetan (2023 artean), eta guztira 741 traineru lehiatu dira bertan historian zehar. Emakumezkoetan 16 edizio izan ditu (2023 artean).

Arraunaren Olinpiada ezizena jaso ohi du, estropada denetan ospetsuenetakoa baita. Izena traineru irabazleak garaikur moduan jasotzen duen Donostiako bandera handi brodatutik dator. Iraileko lehen bi asteburuetan jokatzen da, zortzi traineruren artean; lehen igandearen aurreko ostegunean, erlojuaren aurkako sailkapen estropada bat egiten da, zortzi horiek zehazteko.

Estropada ikusi eta euren traineruak animatzeko, hirira 100.000 pertsona inguru bertaratzen dira[1] eta Kantauri itsasoko kostaldeko milaka jarraitzaile Donostiako kaian, Pasealeku Berria, Santa Klara uhartea, Urgull eta Igeldo mendien magaletan biltzen dira, horietako asko beren traineruen kolorez jantzita. Bestalde, egun horretan kalean nahiz tabernetan artekariak eta apustulariak ere izan ohi dira. Estropadaren ondoren, Donostiako Parte Zaharrean jai giroan biltzen dira jarraitzaile guztiak.

2008tik aurrera, emakumezkoen Kontxako Bandera ere jokatzen da. Hasieran lau traineru aritzen ziren, eta, 2016tik aurrera, zortzi ontziren artean jokatzen da bandera, gizonezkoen kasuan bezala.

Estropada eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estropada honetan era tradizionalean arraunean egiten da, hau da, 4 traineru luzeko txanda bi, hiru itsas milia eta egun bitan. Joan-etorri bakarreko (ziaboga bat) estropada da. Irteera balizak Kontxako hondartzatik gertu eta kanpokoak Kontxako badiatik at daude.

Sailkapen estropada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estropadan parte hartzeko, lehenengo jardunaldiaren aurreko ostegunean sailkapen estropada egiten da. Erlojuaren aurkako estropada honetan, TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuta daude. Sailkapen estropada honetako zazpi traineru onenak Kontxako Banderan parte hartzen dute. Zortzigarren trainerua anfitrioia da, berez, Donostiako talde bat. Donostiako talde bakarra badago, zuzenean sailkatzen da, baina, gehiago badaude, Aste Nagusian egiten den erlojuaren aurkako estropada bateko irabazlea da hautatua. 2007an traineru donostiar guztiak bateratu egin ziren eta Donostirarra Kaiarriba elkartea zuzenean sartzen da.

2008tik aurrera emakumezkoen traineruen Kontxako Bandera ere jokatzen da eta sailkapenerako sistema bera erabiltzen da. 2025ean erabaki zen traineru donostiar bat baino gehiago izanez gero, Ligan ondoen sailkatuak izango zuela Kontxan zuzenean aritzeko txartela. [2]

Amaierako sailkapena eta bandera ematea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraileko lehen bi igandetan jokatzen da eta egun bietako denborak batzen dira Banderaren sailkapena osatzeko. Bigarren igandean lehen txandako traineruek ere posible dute Bandera irabazte, inoiz gertatu ez bada ere. Lehen udaletxean ematen zen Bandera baina azken hamarkadetan Ciudad de San Sebastián itsasontzian ematen zaie irabazleei. Han biltzen dira gizonezko eta emakumezko arraunlari txapeldunak.

Sakontzeko, irakurri: «traineru» eta «estropada»

Euskal Herrian estropadak bizimodu jakin baten ondorioz sortu ziren: itsaso irekiko arrantza nahiz arrantzaleen bizimodua eta giroa. Traineruen eskifaiak ordu luzez arraunean aritzeko gai ziren gizaseme sendoez osatuak zeuden; traineruetan arrantza-guneetara iritsi eta behin arraina ontziratu ondoren, martxa egin eta bizi-bizi porturantz itzultzen ziren, bertan arraina enkantean lehenbailehen saltzeko asmoz.

Denbora igaro ahala, eta jada XIX. mendean, ontzietan motorrek giza indarra ordezkatu zuten. Baina, urte askotan zehar, arraunak eta estropadek arrantza munduarekin estuki lotuta jarraitu zuten. Euskal Kostaldeko arraunlari onenak arrantza sektoreko arrantzale profesionalak ziren. Gaur egun ere, nahiz eta arraunlarien artean mota askotako kirolariez osatuak egon, arrantzale usadio luzea duten udalerrietako elkarteetan taldekatu ohi dira arraunlariak: Hondarribia, Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Ondarroa, Bermeo, Sestao, Santurtzi...

Kontxako Bandera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera ez zen izan traineruen arteko lehenengo estropada, baina gaur egun urtero egiten direnen artean zaharrena da. Datu historikoen arabera, 1871n Hondarribia eta Pasaiak elkarren arteko desafioa jokatu zuten: Hondarribiatik Donostiaraino pasaitar eta hondarribitarrak nor lasterragoan aritu ziren, azkenik pasaitarrak nagusituz.

Lehenengo edizioa 1879an jokatu zen eta Donostiako Udako Jai Egitarauko beste osagai bat besterik ez zen. Estropada horretan, aurretik beraien nagusitasuna erakutsi eta diruaren truke desafioetan lehiatu ohi ziren udalerrietako traineruek parte hartu zuten; horregatik, Donostiako Udalak lehen aipatutako Hondarribia eta Pasaiako traineruak gonbidatu zituen.[3] Iraileko igande hartan ospatutako estropadaren arrakastaren eta hirira bertaratutako jendetza andanaren ondorioz, Donostiako Udalak ondorengo urteetako jai egitarauetan estropadak sartzea eragin zuen.

Geroztik, Gerra Zibilean eta XIX. mendeko bukaerako eta XX. mendeko hasierako urte batzuetan izan ezik, urtero jokatu izan da Kontxako Bandera.

Arraun munduan egun duen garrantzia ikusita harrigarria bada ere, 1882-1888, 1902-1907 eta 1912-1914 urte bitartean ez zen Banderarik izan, batzuetan traineruak parte-hartzeko interesatuak ez zeudelako eta beste hainbat ikamika ere izan zirelako. Bestalde, hainbat urtetan Donostiako udalarentzat kategoria gutxiko kirola omen zen arrauna; horien ordez belaontzien estropadak egin zituzten XX. mendeko hasierako urte horietako batzuetan. Hala ere, herrian zuen indarra ikusita, urte apur horietako eten txikia gainditu zen, eta traineru estropadak antolatzen jarraitu zen.

1950eko hamarkada inguruko urte batzuk ere ez ziren batere errazak izan antolatzaileentzat. Urte latzak izan ziren arraun kirolarentzat: apenas ontzirik eratzen zen lehiarako, eta Donostiako antolatzaileek herriz herri bila joan behar izaten zuten, tripulazioak eratu eta Donostiara joan zitezen, Bandera bertan behera ez uzteko. Arraunarentzat oso urte latzak ziren haiek, eta Donostiak antolakuntzan egindako ahaleginari esker jarraitu zuen aurrera estropada hark. Gerora, indarra berreskuratzen hasi zen, arraunketa indarberritzearekin batera. Gaur egun, TKE Liga eta bestelako ligak eratuta dauden arren, Kontxako Bandera irabazteak urte osoa justifikatzen duen ospea ematen du oraindik ere.


Urtero iraileko lehenbiziko bi igandetan jokatu ohi da, eguerdiko hamabietan: zortzi traineruekin launako bi txanda egiten dira, eta lehen igandeko lau denbora onenak lortzen dituzten traineruak bigarren igandeko txanda nagusira igarotzen dira, ohorezko txandara. Bi igandeetako denborak batuz eratzen da azken sailkapena.

Estropadak 3 itsas miliako distantzia klasikoa du, baina lau luzeren ordez, ziaboga bakarra eta bi luze izan ohi dira Kontxan.

Horiek oinarrizko arauak dira. Beste arau gehigarri batzuk ere badaude, urteak pasatu ahala garai ezberdinetara moldatuz joan diren arauak. Honela, 1950-70 hamarkadetan Donostiako Udalak jarritako traineruetan aritu behar izan zuten klubek. Diseinu bereko traineruak ziren 300 kg baino gehiagoko Ikatzeta traineru astun haiek. Gaur egun 200 kilo inguruko ontziak erabiltzen dira (ezin dira 200 kilo baino arinagoak izan).

Image
1987an Zumaia udalerriko Aita Mari Arraun Elkarteak irabazitako Kontxako Bandera ikusgai.

Arraunlariak eta euren elkarteekiko loturari dagokionez, Kontxako Banderako araudia garaien arabera aldatuz joan da. Honako urte hauek gutxi gorabehera Kontxako Banderan arraunlariei elkarte batean arraun egiteko eskatzen zitzaizkien eskakizunak adierazten dituzte:[4]

  • 1879-1912: Arrantza traineruko lan-talde edo kuadrillan ohiko kidea izatea.
  • 1913-1928: Ordezkatzen zen udalerriko arrantza industrian jardutea.
  • 1929-1958: Traineruak ordezkatzen zuen udalerriko bizilaguna izatea.
  • 1958-1976: Ordezkatzen zen udalerria edo elkartea kokatzen zen ibai-arroan bizitzea.
  • 1976tik aurrera: Kontratazio askatasuna eta arraun egiten zen arraun taldean fitxa edukitzea.

Saria: Bandera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte askotan, Donostiako Banderaren egilea Itziar Alduntzin donostiarra izan zen, lan horretan eskuz aritu izan zen urte luzez. Eginkizun hau hiri honetako Etxaide kalean jostun-tailerra zuen Maruja Carballorekin 8 urtez ikasi zuen, eta gero bere gain hartu zuen garaikurra bordatzeko ardura.[4]

Azken urteotan, bestelako enpresek hartu izan dute bandera egiteko zeregina.

Donostiako Banderari buruzko hainbat datu:[4]

  • Bandera egiteko behar den oihal kopurua: 7 metro eta erdi.
  • Erabilitako haria: Urdina (6000 m.); Urre Zaharra (2500 m.); Hainbat Kolore (2000 m.)
  • Erabilitako denbora: 400 ordu inguru.

Herriak, lorturiko banderen arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
Orioko trainerua da Kontxako Banderako palmaresean garaipen gehien dituena.
  • Guztira:
Herria Banderak
Euskal Herria Orio36
Euskal Herria Donostia18
Euskal Herria Pasai San Pedro15
Euskal Herria San Juan15
Euskal Herria Hondarribia14
Euskal Herria Sestao8
Euskal Herria Bermeo7
  • Gizonezkoetan:
Herria Banderak
Euskal Herria Orio33
Euskal Herria Pasai San Pedro15
Euskal Herria Donostia14
Euskal Herria Hondarribia14
Euskal Herria San Juan10
Euskal Herria Sestao8
Euskal Herria Bermeo7
Euskal Herria Getaria5
Kantabria Pedreña4
Kantabria Castro Urdiales4
Euskal Herria Santurtzi4
Euskal Herria Ondarroa2
Euskal Herria Aginaga2
Euskal Herria Lasarte2
Euskal Herria Zumaia2
Kantabria Astillero2
Euskal Herria Pasaia (La Union)1
  • Emakumezkoetan:
Herria Banderak
Galizia Galicia-Rias Baixas5
Euskal Herria San Juan5
Euskal Herria Arraun Lagunak4
Euskal Herria Orio3
Euskal Herria Zumaia1

Patroiak, lorturiko banderen arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gizonezkoetan:
Patroia Banderak Taldeak
Gorka Aranberri10Urdaibai, Orio, Santurtzi
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"9San Pedro, Pasaia
Juan Lizarralde "Altxerri"6Orio
Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"5Donostia
Manuel Olaizola5Orio
Inazio Sarasua5Orio
Jose Angel Lujanbio5San Juan, Hondarribia
Juan Mari Lujanbio5San Juan, Donibaneko, Castro
Joseba Amunarriz5Hondarribia
Domingo Mitxelena4Orio
Klaudio Etxeberria "Gorria"4Aginaga, Orio, Lasarte, Zumaia
Norberto Torres "Txirri"4Kaiku
Juan Carlos Fontan4San Pedro
Frantzisko Arregi3Getaria
Bibiano Etxabe3San Juan
  • Emakumezkoetan:
Patroia Banderak Taldeak
Laura Hermo4Rias Baixas
Nerea Perez4San Juan
Nadeth Agirre3Orio
Andrea Astudillo3Arraun Lagunak
María Gil1Rias Baixas
Nagore Osoro1Zumaia
Inder Paredes1San Juan
Izaro Lestayo1San Juan
Joana Halsouet1Arraun Lagunak

Arraunlariak, lorturiko banderen arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gizonezkoetan:
Patroia Banderak Oharrak
Jose Luis Korta16Patroi (3), Arraunlari (8), Entrenatzaile (5)
Batista Oliden13Arraunlari (13)
Juan Mari Etxabe13Arraunlari (5), Entrenatzaile (8)
Inazio Sarasua11Patroi (5), arraunlari (6)
Antonio Oliden11Patroi (1), arraunlari (10)
Iker Zabala11Arraunlari (6), Entrenataile (5)
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"10Patroi (9) arraunlari (1)
Juan Lizarralde "Altxerri"10Patroi (6), Arraunlari (4)
Gorka Aranberri10Patroi (10)
  • Emakumezkoetan:
Patroia Banderak Oharrak
Andrea Oubiña9Arraunlari (9)
Victoria Piñeiro8Arraunlari (8)
Sandra Sánchez5Arraunlari (5)
Ane Hernandez5Arraunlari (5)
Ane Pescador5Arraunlari (5)

Denborarik onenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jardunaldi bakarrean:
Gizonezkoak
Kluba Denbora Urtea
Euskal Herria Bermeo18:53.522017
Euskal Herria Hondarribia18:57.802017
Euskal Herria Zierbena18:59.262025
Euskal Herria Orio18:59.36 (3")2025
Kantabria Castro18:59.942006
Euskal Herria Bermeo19:01.782014
Emakumezkoak
Kluba Denbora Urtea
Euskal Herria Arraun Lagunak10:23.322023
Euskal Herria Arraun Lagunak10:28.262024
Euskal Herria Arraun Lagunak10:29.202025
Euskal Herria Donostiarra10:30.702023
Euskal Herria Arraun Lagunak10:31.622021
Euskal Herria Orio10:33.262021
  • Bi jardunalditan:
Gizonezkoak
Kluba Denbora Urtea
Euskal Herria Bermeo38:04.762014
Euskal Herria Bermeo38:10.082024
Kantabria Castro38:13.322006
Euskal Herria Hondarribia38:21.302014
Kantabria Astillero38:24.922006
Euskal Herria Kaiku38:25.322014
Emakumezkoak
Kluba Denbora Urtea
Euskal Herria Arraun Lagunak21:01.142023
Euskal Herria Arraun Lagunak21:04.422024
Euskal Herria Arraun Lagunak21:05.182021
Euskal Herria Orio21:09.102021
Euskal Herria Donostiarra21:10.502023
Galizia Rias Baixas21:13.322012

Jarraian irabazitako edizioen errekorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errekorra Kluba Banderak Urteak
Edizio kontsekutiboakDonostia71883 - 1894[5]
Urte kontsekutiboak (gizonezkoak)San Pedro61927 - 1932
Urte kontsekutiboak (emakumeak)Galizia (Rías Baixas)52008 - 2012
San Juan52014 - 2018

Emakumezkoen Kontxako Bandera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
San Juango Batelerak 2016ko Banderarekin.
Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Kontxako Bandera»

2008ko irailean Emakumezkoen lehenengo Kontxako Bandera egin zen. Zortzi taldek hartu zuten parte, hiru gipuzkoarrek, bizkaitar batek, kantabriar batek, galiziar batek eta bi kataluniarrek. Emakumezkoen Kontxako Bandera 2.778 metrotara (1,5 itsas milia) jokatzen da, gizonezkoen distantziaren erdia.

Sailkapena erlojupeko estropadan egiten da eta lau onenek parte hartzen zuten Kontxako Banderan hasiera batean. 2016tik aurrera, berriz, aldaketa izan zen: gizonezkoek bezala zortzi partaide dira igandeetan, eta horietako bat traineru donostiarra izaten da. Goren mailan bi traineru donostiar izan diren urteetan, hasieran Donostiarra soilik izan zen sailkapena jokatu behar ez zuena, udalak sustatutako ekimenaren kluba zenez; alabaina, 2025ean erabaki zen traineru donostiar bat baino gehiago izanez gero, Ligan ondoen sailkatuak izango zuela Kontxan zuzenean aritzeko txartela. [6]

Hasierako ekitaldietan iraileko bigarren igandean jokatu bazen ere 2011tik aurrera bi jardunaldi izaten ditu estropadak, iraileko lehen bi igandeetan, alegia. Emakumezkoen txandak jokatzen dira lehenik, eta jarraian gizonezkoenak.

Bandera jokatu zen lehen bost edizioetan Galizia izan zen garaile, eta lehen garaile euskalduna Zumaia izan zen. Ondoren sanjuandarren bolada etorri zen Hibaikarekin lehia gogorrean. San Juan desegin zenean Orio eta Arraun Lagunak izan ziren puntako taldeak eta azken urteetan donostiarrak izan dira nagusi.

Edizio guztien aurkibidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizio guztietako irabazleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Edizioa Urtea Garailea Trainerua Patroia
I1879
Gehiago
Image DonostiaLequeitianaJuan Kruz Karril
II1880
Gehiago
Image Pasai San Pedro??Sarria
III1881
Gehiago
Image Hondarribia??Leon Berrotaran
-1882-
IV1883
Gehiago
Image DonostiaAngelitaJoxe Jabier Uresberueta
-1884-
-1885-
-1886-
V1887
Gehiago
Image DonostiaGuipuzcoanaJose Mari Iturriza
-1888-
VI1889
Gehiago
Image DonostiaGuipuzcoanaLuis Karril
VII1890
Gehiago
Image DonostiaCariñoLuis Karril
VIII1891
Gehiago
Image DonostiaIllar-azala"Kiriko"
IX1892
Gehiago
Image DonostiaAmigos"Kiriko"
-1893-
X1894
Gehiago
Image DonostiaAmigos"Kiriko"
XI1895
Gehiago
Image GetariaN.Sª. de la PazFrantzisko Arregi
XII1896
Gehiago
Image GetariaEsperanzaFrantzisko Arregi
XIII1897
Gehiago
Image DonostiaRamon y SaturninaFrancisco Silva
XIV1898
Gehiago
Image OndarroaFloraManuel Beitia
XV1899
Gehiago
Image Pasai San PedroVer y creerLukas Iturralde
XVI1900
Gehiago
Image GetariaAngel de la GuardaDomingo Cobeñas
XVII1901
Gehiago
Image OrioLersundiManuel Olaizola
-1902-
XVIII1903
Gehiago
Image GetariaZorrillaFrantzisko Arregi
-1904-
-1905-
XIX1906
Gehiago
Image Pasai San PedroNacimiento de JesusBixente Sarria
-1907-
-1908-
XX1909
Gehiago
Image OrioVirgen del MarManuel Olaizola
XXI1910
Gehiago
Image OrioVirgen del MarManuel Olaizola
XXII1911
Gehiago
Image GetariaGuipuzcoanaJose Ituarte
-1912-
-1913-
-1914-
XXIII1915
Gehiago
Image DonostiaLuis Esperanza"Soterotxo"
XXIV1916
Gehiago
Image OrioSan NicolasManuel Olaizola
XXV1917
Gehiago
Image Pasai San PedroSanpedrotarra"Aita Manuel"
XXVI1918
Gehiago
Image DonostiaKoruko Amabirjina"Kiriko"
XXVII1919
Gehiago
Image OrioSan NicolasManuel Olaizola
XXVIII1920
Gehiago
Image DonostiaNuestra Sra. del Carmen"Kiriko"
XXIX1921
Gehiago
Image PasaiaLa Unión"Aita Manuel"
XXX1922
Gehiago
Image DonostiaNuestra Sra. del Carmen"Soterotxo"
XXXI1923
Gehiago
Image OrioSan NicolasAntonio Maria Uranga
XXXII1924
Gehiago
Image San JuanJuanitaFrancisco Laboa "Matxet"
XXXIII1925
Gehiago
Image OrioSan NicolasAntonio Maria Uranga
XXXIV1926
Gehiago
Image OndarroaAntigua´ko AmaJuan B. Beitia
XXXV1927
Gehiago
Image Pasai San PedroSanpedrotarra"Aita Manuel"
XXXVI1928
Gehiago
Image Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XXXVII1929
Gehiago
Image Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XXXVIII1930
Gehiago
Image Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XXXIX1931
Gehiago
Image Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XL1932
Gehiago
Image Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XLI1933
Gehiago
Image OrioSan NicolasDomingo Mitxelena
XLII1934
Gehiago
Image OrioSan NicolasDomingo Mitxelena
XLIII1935
Gehiago
Image Pasai San PedroSanpedroko berria"Aita Manuel"
-1936-
-1937-
-1938-
XLIV1939
Gehiago
Image Orio??Antonio Maria Uranga
XLV1940
Gehiago
Image OrioSan NicolasJose Mari Urdangarin
XLVI1941
Gehiago
Image HondarribiaAma GuadalupekoaRoman Agirre
XLVII1942
Gehiago
Image OrioSan Nicolas IIDomingo Mitxelena
XLVIII1943
Gehiago
Image Hondarribia??Pedro Gonzalez
XLIX1944
Gehiago
Image Orio??Domingo Mitxelena
L1945
Gehiago
Image PedreñaCantabriaJosé Bedia
LI1946
Gehiago
Image PedreñaCastillaJosé Bedia
LII1947
Gehiago
Image HondarribiaAma GuadalupekoaBernardo Elduaien
LIII1948
Gehiago
Image HondarribiaAma GuadalupekoaBernardo Elduaien
LIV1949
Gehiago
Image PedreñaCantabriaJosé Bedia
LV1950
Gehiago
Image DonostiaSan VicenteAntonio Korta "Pintxan"
LVI1951
Gehiago
Image Orio??Inazio Sarasua
LVII1952
Gehiago
Image Orio??Inazio Sarasua
LVIII1953
Gehiago
Image Orio??Inazio Sarasua
LIX1954
Gehiago
Image Iberia (Sestao)??Jose A. Arraiz
LX1955
Gehiago
Image Orio??Inazio Sarasua
LXI1956
Gehiago
Image San Juan??Jose Angel Lujanbio
LXII1957
Gehiago
Image Aginaga??Ramon Arreseigor
LXIII1958
Gehiago
Image Orio??Inazio Sarasua
LXIV1959
Gehiago
Image SestaoVirgen de BegoñaAndoni Arraiz
LXV1960
Gehiago
Image Aginaga??Klaudio Etxeberria "Gorria"
LXVI1961
Gehiago
Image San JuanSanjuandarraBibiano Etxabe
LXVII1962
Gehiago
Image San Juan??Bibiano Etxabe
LXVIII1963
Gehiago
Image San Juan??Bibiano Etxabe
LXIX1964
Gehiago
Image Orio??Klaudio Etxeberria "Gorria"
LXX1965
Gehiago
Image Hondarribia??Jose Angel Lujanbio
LXXI1966
Gehiago
Image Hondarribia??Jose Angel Lujanbio
LXXII1967
Gehiago
Image Hondarribia??Jose Angel Lujanbio
LXXIII1968
Gehiago
Image Hondarribia??Jose Angel Lujanbio
LXXIV1969
Gehiago
Image LasarteLasarte-MichelinKlaudio Etxeberria "Gorria"
LXXV1970
Gehiago
Image Orio??Juan Lizarralde "Altxerri"
LXXVI1971
Gehiago
Image Orio??Juan Lizarralde "Altxerri"
LXXVII1972
Gehiago
Image Orio??Juan Lizarralde "Altxerri"
LXXVIII1973
Gehiago
Image LasarteLasarteAntonio Oliden
LXXIX1974
Gehiago
Image OrioSan NikolasJuan Lizarralde "Altxerri"
LXXX1975
Gehiago
Image OrioSan NikolasJuan Lizarralde "Altxerri"
LXXXI1976
Gehiago
Image PedreñaPedreñaRubén Laso
LXXXII1977
Gehiago
Image SanturtziSoteraKoldo Urtiaga
LXXXIII1978
Gehiago
Image Kaiku (Sestao)BizkaitaŕaNorberto Torres "Txirri"
LXXXV1979
Gehiago
Image SanturtziSoteraKoldo Urtiaga
LXXXIV1980
Gehiago
Image Kaiku (Sestao)JarrilleraNorberto Torres "Txirri"
LXXXVI1981
Gehiago
Image Kaiku (Sestao)BizkaitaŕaNorberto Torres "Txirri"
LXXXVII1982
Gehiago
Image Kaiku (Sestao)BizkaitaŕaNorberto Torres "Txirri"
LXXXVIII1983
Gehiago
Image OrioSan NikolasJuan Lizarralde "Altxerri"
LXXXI1984
Gehiago
Image ZumaiaTelmo DeunKlaudio Etxeberria "Gorria"
XXC1985
Gehiago
Image SanturtziSoteraJesus Fdez, Cirilo "Roke"
XCI1986
Gehiago
Image San JuanErrekaJuan Mari Lujanbio
XCII1987
Gehiago
Image ZumaiaTelmo DeunEdu Aristi
XCIII1988
Gehiago
Image San JuanErrekaJuan Mari Lujanbio
XCIV1989
Gehiago
Image Pasai San PedroLibiaJuan Carlos Fontan
XCV1990
Gehiago
Image San JuanErrekaJuan Mari Lujanbio
XCVI1991
Gehiago
Image Pasai San PedroLibiaJuan Carlos Fontan
XCVII1992
Gehiago
Image OrioSan NikolasJose Luis Korta
XCVIII1993
Gehiago
Image Pasai San PedroLibiaJuan Carlos Fontan
XCIX1994
Gehiago
Image Pasai San PedroLibiaJuan Carlos Fontan
C1995
Gehiago
Image Donibaneko (San Juan)La NavarraJuan Mari Lujanbio
CI1996
Gehiago
Image OrioKanpaJuan Mari Larrañaga "Txiki"
CII1997
Gehiago
Image OrioKanpaJose Luis Korta
CIII1998
Gehiago
Image OrioKanpaJuan Mari Larrañaga "Txiki"
CIV1999
Gehiago
Image Koxtape (San Juan)ErrekaJoseba Arbona
CV2000
Gehiago
Image OrioKanpaOskar Rodriguez
CVI2001
Gehiago
Image CastroLa MarineraAsier Zurinaga eta
Jose Luis Korta
CVII2002
Gehiago
Image CastroLa MarineraJuan Mari Lujanbio
CVIII2003
Gehiago
Image AstilleroSan Jose XIIIzortz Zabala
CIX2004
Gehiago
Image AstilleroSan Jose XIIIzortz Zabala
CX2005
Gehiago
Image HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXI2006
Gehiago
Image CastroLa MarineraCristian Garma
CXII2007
Gehiago
Image Orio San NikolasIrakoitz Etxeberria
CXIII2008
Gehiago
Image CastroLa MarineraIker Gimeno
CXIV2009
Gehiago
Image Kaiku (Sestao)BizkaitarraAsier Zurinaga
CXV2010
Gehiago
Image Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaAsier Arego
CXVI2011
Gehiago
Image Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXVII2012
Gehiago
Image Kaiku (Sestao)BizkaitarraCristian Garma
CXVIII2013
Gehiago
Image HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXIX2014
Gehiago
Image Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXX2015
Gehiago
Image Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXI2016
Gehiago
Image Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXII2017
Gehiago
Image Orio San NikolasGorka Aranberri
CXXIII2018
Gehiago
Image HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXXIV2019
Gehiago
Image HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXXV2020
Gehiago
Image HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXXVI2021
Gehiago
Image SanturtziSoteraGorka Aranberri
CXXVII2022
Gehiago
Image Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXVIII2023
Gehiago
Image Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXIX2024
Gehiago
Image Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXX2025
Gehiago
Image Orio San NikolasGorka Aranberri
Edizioa Urtea Garailea Trainerua Patroia
I2008
Gehiago
Image GaliziaLaura Hermo
II2009
Gehiago
Image Galizia (Rias Baixas)Laura Hermo
III2010
Gehiago
Image Galizia (Rias Baixas)Laura Hermo
IV2011
Gehiago
Image Galizia (Rias Baixas)Laura Hermo
V2012
Gehiago
Image Galizia (Rias Baixas)María Gil
VI2013
Gehiago
Image ZumaiaTelmo DeunNagore Osoro
VII2014
Gehiago
Image San JuanBatelerakInder Paredes
VIII2015
Gehiago
Image San JuanBatelerakNerea Perez
IX2016
Gehiago
Image San JuanBatelerakNerea Perez
X2017
Gehiago
Image San JuanBatelerakNerea Perez
XI2018
Gehiago
Image San JuanBatelerakNerea Perez, Izaro Lestayo
XII2019
Gehiago
Image OrioTxikiNadeth Agirre
XIII2020
Gehiago
Image OrioTxikiNadeth Agirre
XIV2021
Gehiago
Image Arraun LagunakLugañeneAndrea Astudillo
XV2022
Gehiago
Image OrioTxikiNadeth Agirre
XVI2023
Gehiago
Image Arraun LagunakLugañeneAndrea Astudillo
XVII2024
Gehiago
Image Arraun LagunakLugañeneAndrea Astudillo
XVIII2025
Gehiago
Image Arraun LagunakLugañeneJoana Halsouet

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Donostiako Bandera. Donostiako Udal webgunea
  2. «Donostiarrak ez du sailkapen zuzena edukiko emakumezkoen Kontxako Banderan aurrerantzean» Irutxuloko Hitza 2025-05-13.
  3. Arraunaren Olinpiadak. Argia.com[Betiko hautsitako esteka]
  4. 1 2 3 Donostiako Bandera. Historia. Donostiako Udal Webgunea. (Gaztelaniaz)
  5. Urte bitarte horretako hainbat urtetan ez zen jokatu banderarik. Gainera, Donostiak ez zuen errekorra handitzeko aukerarik izan, 1895ko edizioan ez zitzaiolako parte hartzen utzi, beste herriak apunta zitezen animatzeko. (AGUIRRE, Rafael (2002): 20 or.)
  6. «Donostiarrak ez du sailkapen zuzena edukiko emakumezkoen Kontxako Banderan aurrerantzean» Irutxuloko Hitza 2025-05-13.
  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
  • OBREGÓN SIERRA, Angel (2015): Historia de las traineras. 1939 - 1963. Del esplendor a la crisis. Santander. ISBN 978-84-608-4724-3

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]