Edukira joan

Larraun

Larraun
Image Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Image
Larraungo Azpirotz herriaren ikuspegia.
Image
Bandera

Larraungo armarria
Armarria


Map
Kokapena
HerrialdeaImage Euskal Herria
LurraldeaImage Nafarroa Garaia
MerindadeaImage Iruñea
Administrazioa
EstatuaImage Espainia
ErkidegoaImage Nafarroa
Izen ofizialaImage Larraun
AlkateaMikel Uharte Martija (EH Bildu)
Posta kodea31870
INE kodea31144
Herritarralarraundar
Geografia
Koordenatuak43°00′20″N 1°53′47″W / 43.005555555556°N 1.8963888888889°W / 43.005555555556; -1.8963888888889
Azalera107,08 km²
Garaiera566 metro
Demografia
Biztanleria918 (2025: Image 17)
alt_left 429 (%46,7)(2019) (%56,9) 522 alt_right
Dentsitatea0,09 bizt/km²
Zahartzea[1]% 51,3
Ugalkortasuna[1] 18,18
Ekonomia
Jarduera[1]% 83,48 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,93 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 82.3 + % 5.7 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.larraun.eus

Larraun[4] ([laraun]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadean eta Leitzaldean kokatua. Ibarra deitzen bazaio ere, hidrografikoki ezin da esan hala denik, bi isurialde baititu, bata atlantikoa (Araxes), eta bestea, gehiena, mediterraneoa (Larraun ibaia).

Udalerriak 910 biztanle zituen 2023 urtean.

2009tik UEMAko mankomunitate euskalduneko partaidea da. Mugiro da herriburua.

Lekunberri udalerria Larraunen erdialdean kokatuta dago, baina biak administratiboki independenteak dira. Larraungo udaletxea Mugiron dago

Mendukiloko leizeak udalerri honetan daude, Astitz kontzejuan. Larraun ibaiko Ixkier ur-jauzia Mugiron dago.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren mendebaldean Aralarko Malloak mendigunea dago, Gipuzkoarekin mugan, eta hegoaldean Aralarko beste mendi lerro batek banatzen du Sakanarekin. Ekialdean, bestela, Ireber mendia dugu, eta beste alde batetik Larraun ibaiak muga naturala egiten du Imotz ibarrarekin. Tontorrak 900-1.200 metrokoak dira.

Image
Ixkier ur-jauzia

Larraungo klima azpiozeanikoa da, euriak ugariak dira urte osoan zehar, eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten, baina klima ozeaniko osoan ez bezala, Larraungo neguak hotzak izaten dira. Urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 13 gradu artekoak, eta prezipitazioak 1.600mm eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Zenbat eta iparralderago, hotz handiagoa egiten du. Urteko egun euritsuak 160 inguru izaten dira herrigunean, eta 180 baino gehiago iparraldeko gune menditsuenean.

Landaredia klima atlantiarraren ondorio da, pago, haritz eta hosto galkorreko hainbat espezie daude herriaren inguruko basoetan. Birlandaturiko zuhaitzek 220 hektarea hartzen dituzte, pinu lariziarrak eta haritz amerikarrak dira batez ere.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larraunek Areso eta Leitzarekin egiten du muga iparraldean, Imotz eta Basaburuarekin ekialdean, Arakil eta Uharte Arakilekin hegoaldean, eta Betelu eta Araitzekin mendebaldean.

16 herri ditu udalerriak: Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz, Baraibar, Errazkin, Etxarri, Gorriti, Iribas, Lezaeta, Madotz, Mugiro (herriburua), Oderitz eta Uitzi. Eraso etxegunea eta herri hustua ere badu.

Herriak
Herria Biztanleria (2011) Mapa
Albiasu 20
Aldatz 124
Alli 33
Arruitz 108
Astitz 39
Azpirotz 60
Baraibar 78
Eraso 0
Errazkin 79
Etxarri 77
Gorriti 90
Iribas 41
Lezaeta 12
Madotz 16
Mugiro 61
Oderitz 46
Uitzi 124 Image Herriburua.|Image Kontzejua.| Image Auzunea.

Iturriak: Espainiako Estatistika Institutua eta Google Earth

Sakontzeko, irakurri: «Sorginkeria Larraun haranean»

XX. mendearen lehen erdialdean populazio konstantea mantendu ondoren, bigarren erdialdean biztanleak galtzen hasi zen Larraun, eta 1990erko hamarkadarako 2.000 biztanle inguruan geratu zen (mende hasieran 3.500 zituen). 1990eko hamarkadaren hasieran, Lekunberri Larraunetik banatu eta udalerri independentea osatu zuen. Horren ondorioz, Larraunek bere biztanleriaren erdia galdu zuen, eta 1.000 biztanleen inguruan geratu zen.

Biztanleriaren tamainaUrtea500100015002000250030003500189019201950198020102040LarraunBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, Image bertan egin dezakezu.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 25 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 2,38 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an aurkeztu ziren lau zerrendek hiruna zinegotzi atera zituzten. Bozkatuena izan zelako EHko José Antonio Azpirotz hautatu zuten alkate.

2003an EA eta Larraundarrak taldeek berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan; lehenak lortu zuen alkatetza Aralarreko botoarekin. Aldiz, 2006an zentsura-mozio batek bigarrenari eman zion, Pedro Manuel Barberiari hain zuzen.

2007an bi zinegotzi baino izan ez bazituen ere, Eusko Abertzale Ekintzako Jose Maria Astitz Iriartek erdietsi zuen alkatetza. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bi lortu zituen, eta beste botorik behar izan zuen alkatetza eskuratzeko. Baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako guztien % 1,15) eta boto zuriak hamazortzi (% 2,62). Abstentzioa % 29,73koa izan zen.

Larraungo Udala 2007
AlderdiaBotoakZinegotziak
Larraundarrak2253
Larraungo Elkartea1863
Eusko Abertzale Ekintza (EAE)1722
Aralar861

2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren baina espainiar estatuko fiskaltzak Larraun Bat izenekoa inpugnatu zuen[7]. Larraungo Elkarteak 4 zinegotzi eta alkatetza (Francisco Javier Legarra) lortu zituen eta Barberia alkate ohiaren Larraun Baik 3.

Larraungo Udala 2011
AlderdiaBotoakZinegotziak
Larraungo Elkartea3174
Larraun Bai2663
Larraun BatInpugnatua0
  • HELBIDEA: San Frantzisko kalea, 35. Mugiro.
1995-1999Pedro Manuel Barberia EtxarriLarraundarrak
1999-2003José Antonio AzpirotzEH
2003-2006Maite Astitz EguzkitzaEA
2006-2007Pedro Manuel Barberia EtxarriLarraundarrak
2007-2011Jose Maria Astitz IriarteEAE
2011-2015Francisco Javier Legarra ArraztioLarraungo Elkartea
2015-José Javier Barberena EtxarriLarraundarrak

Larraunen[8] berezko hizkera[9] hitz egiten da, sortaldeko gipuzkeraren aldaera.

La Muguiroarra autobus konpainiak Larraungo hainbat kontzeju Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Larraundar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]