Oftalmologia

Oftalmologia begien eta ikusmenaren diagnosiaz, tratamenduaz eta prebentzioaz arduratzen den medikuntzaren alorra edo espezialitate medikoa da. Diziplina honek begi-globoa ez ezik, haren inguruko egiturak ere aztertzen ditu, hala nola betazalak, malko-aparatua eta begiaren muskuluak. Era berean, ikusmen-sistemaren funtzionamendua eta garuna begietatik jasotako informazioa nola prozesatzen duen ere aztertzen du.
Arlo honetako mediku espezialistak oftalmologoak dira, eta haien lana diagnostikoa egitea, tratamendu egokia ezartzea eta, beharrezkoa denean, esku-hartze kirurgikoa egitea da. Oftalmologia, gainera, medikuntzaren barruan garapen teknologiko handiena izan duen espezialitateetako bat da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oftalmologiaren lehen aztarnak Antzinako zibilizazioetan aurki daitezke. Antzinako Indian, Sushruta medikuak begietako 70 gaixotasun baino behiago deskribatu zituen eta hainbat teknika kirurgiko garatu zituen, tartean kataraten tratamendua.[2]
Greziar medikuntzan, hasieran azalpen teorikoak nagusitu ziren. Alcmeonek eta beste autore batzuek begia eta garunaren arteko lotura aztertu zuten. Aristotelesek animalien begiak aztertuz aurrerapen enpirikoak egin zituen, eta Galenok begiaren egitura deskribatzeko saiakera sistematikoa egin zuen, eta bere teoriak hainbat mendez mantendu ziren akatsekin.[3]
Islamaren aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan, mundu islamiarreko medikuek eta zientzialariek aurrerapen handiak egin zituzten. Hunayn ibn Ishaq-ek eta bere ikasleek testu klasikoak itzuli eta egokitu zituzten, eta begiaren anatomia zehatzago deskribatu zuten. Ibn al-Haythamek, bere Kitab al-Manazir (Optikaren Liburua) lanean, ikusmenaren oinarri fisikoak azaldu zituen, argiak objektuetatik begietara bidaiatzen duela frogatuz.
Bestalde, Avicenak (Canon medicinae) begiaren egitura eta gaixotasunak aztertu zituen, eta “retina” terminoa erabiltzen hasi zen. Garai honetan teoria eta praktika uztartzea ohikoa zen, eta tresna kirurgikoen garapena ere nabarmena izan zen.[4]
Aro modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendean oftalmologia diziplina independente gisa garatzen hasi zen. Georg Bartisch mediku alemaniarrak begien eritasunei buruz idazten hasi zenean. Izan ere, begietako gaixotasunei buruzko lehen tratatu ilustratuetako bat argitaratu zuen. XVII. Eta XVIII.mendeetan, mikroskopioaren garapenak begiaren egitura sakonago aztertzea ahalbidetu zuen, eta ikusmenaren akatsak hobeto ulertzen hasi ziren.
XVIII.mendean hainbat gaixotasun deskribatu ziren lehen aldiz, hala nola glaukoma, daltonismoa eta astigmatismoa. XIX.mendean, Frans Cornelis Donders-ek ikusmen-akatsen azterketa zientifikoa garatu zuen eta lente zuzentzaileak sistematikoki erabiltzen hasi zen.[5]
Europa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan oftalmologiaren garapena bereziki garrantzitsua izan zen. XVIII. Eta XIX.mendeetan lehen ospitale espezializatuak sortu ziren, hala nola Londreseko Moorfields Eye Hospital. Albrecht von Graefe alemaniarrak ekarpen handiak egin zituen, glaukoma tratatzeko iridektomia teknika garatuz eta oftalmologia modernoaren oinarriak ezarriz.
XIX.mendearen amaieran eta XX.mendearen hasieran, Hermann von Helmholtzek oftalmoskopioa asmatu zuen, eta horrek begiaren barne-egiturak zuzenean aztertzea ahalbidetu zuen. Ernst Abbe bezalako fisikariek optika sistemak hobetu zituzten, oftalmologiaren garapena bultzatuz.
XX. mendean aurrerapen handiak egin dira eritasunei aurrea hartzeko eta jaiotzetiko begi akatsak sendatzeko. Beste aurrerapen handi bat korneako ehunetako ebakuntzak izan dira.[6]</ref>
Azpiespezialitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oftalmologiaren barruan hainbat azpiespezialitate daude, begiaren atal edo funtzio zehatzetan espezializatzen direnak. Besteak beste, erretinaren patologiak aztertzen dituen erretinologia, glaukoman espezializatutako arloa, kornearen eta segmentu aurrrekoaren gaixotasunak aztertzen dituenak, eta neurooftalmologia, ikusmenaren eta nerbio-sistemaren arteko lotura aztertzen duena.
Halaber, oftalmologia pediatrikoa haurren ikusmen-arazoetan espezializatzen da, eta beste azpiespezialitate batzuek diagnostiko-teknikak edo tratamendu berriak garatzen dituzte.[7]</nowiki></ref>
Begietako ohiko gaixotasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Begietako gaixotasunak askotarikoak dira, eta haien jatorria faktore genetiko, ingurumeneko edo adinarekin lotutakoetan egon daiteke. Ikusmen-akatsak, hala nola miopia, hipermetropia eta astigmatismoa, oso ohikoak dira eta begiak irudiak behar bezala fokatzeko duen gaitasunarekin lotuta daude.[8]</nowiki></ref>
Adinarekin lotutako nahasmenduen artean presbizia nabarmentzen da, hurbileko ikusmena galtzea eragiten duena. Bestalde, gaixotasun infekzioso edo inflamatorioek, hala nola konjuntibitisa edo keratitisa, begiaren gainazalean eragina dute.
Patologia larriagoen artean kataratak daude, kristalinoaren opakutasuna eragiten dutenak, eta glaukoma, begi barruko presioaren igoerarekin lotuta dagoena eta ikusmen-nerbioari kalte egin diezaiokeena. Era berean, erretinaren gaixotasunek, hala nola desprendimenduek edo endekapenek, ikusmenaren galera larria eragin dezake.[9]</ref>
Tratamenduak eta kirurgia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oftalmologiako tratamenduak hiru multzo nagusitan sailka daitezke: farmakologikoak, optikoak eta kirurgikoak. Tratamendu farmakologikoek botiken bidez jarduten dute, normalean kolirio edo ukendu moduan aplikatuta. Tratamendu optikoek, berriz, lente zuzentzaileen bidez ikusmen-akatsak konpontzen dituzte.
Kirurgia oftalmologikoa medikuntzaren arlo aurreratuenetako bat da. Kataraten tratamenduan, gaur egun fakoemultsifikazio teknikak erabiltzen dira, eta lente intraokularrak ezartzen dira kristalinoa ordezkatzeko. Kirurgia errefraktiboak, hala nola LASIK edo PRK teknikek, kornearen forma aldatzen dute ikusmen-akatsak zuzentzeko.[10]</ref>
Gainera, laser bidezko teknikek aukera ematen dute erretinaren gaixotasunak tratatzeko, hala nola fotokoagulazioa, eta glaukoma bezalako patologiak kontrolatzeko. Mikrokirurgiaren eta teknologia digitalaren garapenak zehaztasun handiko esku-hartzeak ahalbidetu ditu, arriskuak murriztuz eta emaitzak hobetuz.[11]</ref>[12]</ref>
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Straatsma, Bradley R.. (1973-01). «The Ophthalmology Basic and Clinical Science Course» American Journal of Ophthalmology 75 (1): 152–154. doi:. ISSN 0002-9394. (kontsulta data: 2026-03-25).
- ↑ <nowiki><ref>Finger, S. (1994). Origins of Neuroscience: A History of Explorations into Brain Function. Oxford University Press. ISBN 9780195065039.
- ↑ Porter, Roy. (1999). The greatest benefit to mankind: a medical history of humanity. W.W. Norton ISBN 978-0-393-31980-4. (kontsulta data: 2026-03-25).
- ↑ Lindberg, David C.. (1976). Theories of vision from al-Kindi to Kepler. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-48234-7. (kontsulta data: 2026-03-25).
- ↑ «On the Anomalies of Accommodation and Refraction of the Eye» Archives of Ophthalmology 104 (9): 1281–1281. 1986-09-01 doi:. ISSN 0003-9950. (kontsulta data: 2026-03-25).
- ↑ <ref>Riva, I., et al. (2019). "The history of ophthalmology". ''Survey of Ophthalmology'', 64(6), 878–892. doi:10.1016/j.survophthal.2019.06.003.
- ↑ <nowiki><ref>Yanoff, M., & Duker, J. S. (2018). Ophthalmology (5th ed.). Elsevier. ISBN 9780323528191.
- ↑ <nowiki><ref>Kanski, J. J., & Bowling, B. (2016). Clinical Ophthalmology: A Systematic Approach (8th ed.). Elsevier. ISBN 9780702055720.
- ↑ <ref>World Health Organization (2021). ''World report on vision''. Geneva: WHO.
- ↑ <ref>Tasman, W., & Jaeger, E. A. (2013). ''Duane's Ophthalmology''. Lippincott Williams & Wilkins.
- ↑ <ref>Pallikaris, I. G., Papatzanaki, M. E., Stathi, E. Z., Frenschock, O., & Georgiadis, A. (1990). "Laser in situ keratomileusis". ''Journal of Cataract & Refractive Surgery'', 16(4), 463–468.
- ↑ <ref>Steinert, R. F. (2012). ''Cataract Surgery: Technique, Complications, and Management''. Saunders Elsevier.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Frantziako oftalmologoen sindikatu nazionala[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Oftalmologiako Elkarte Espainiarra