Edukira joan

Vosgeak

Vosgeak (88)
Frantziako departamendua
Vosgeak (88)
Administrazioa
EstatuaImage Frantzia
EskualdeaEkialde Handia
PrefeturaÉpinal
PrefetaChristian Poncelet
AzpiprefeturakNeufchâteau
Saint-Dié-des-Vosges
Barrutiak3
Kantonamenduak31
Udalerriak515
Kokapena
Koordenatuak48°10′N 6°25′E / 48.17°N 6.42°E / 48.17; 6.42
Image
Azalera5.874 km²
Demografia
Biztanleria357248
Dentsitatea60.818,522301668 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Vosgeak[1][2] (frantsesez: Vosges) Ekialde Handia eskualdeko departamendua da (88), gehiengoa Vosge mendiguneak hartua. Prefektura Épinal hirian dago.

Mugakide ditu Meuse eta Meurthe eta Mosela iparraldean, Rhin Beherea eta Rhin Garaia ekialdean, Belfort Herrialdea eta Saona Garaia hegoaldean eta Marne Garaia mendebaldean.

Vosgoak, 1790eko martxoaren 4an sortutako 83 departamenduetako bat izan ziren, jatorrizko 83 departamenduen mugak ezartzen zituen 1789ko abenduaren 22ko legea aplikatuz. Lorrena probintziako antzinako lurraldeen zati bat eta inguruko hiri batzuk hartzen ditu, nahiz eta — Frantzia-Prusia Gerraren ondoren — hiri batzuk galdu zituen, Schirmeck kasu, Alsazia-Lorrena alemaniarraren zati izatera pasa zirenak eta, 1919an Frantziak lurralde horiek berreskuratu zituenean, Rhin Beherea departamenduan integratu zirenak.

Herri eta hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Departamenduak 5.000 baino gehiagoko bederatzi udalerri ditu:[3]

Udalerria Biztanleria (2019)
Épinal 32.256
Saint-Dié-des-Vosges 19.576
Golbey 8.798
Thaon-les-Vosges 8.634
Gérardmer 7.807
Remiremont 7.691
Neufchâteau 6.636
Raon-l'Étape 6.205
Rambervillers 5.096
Bilakaera demografikoa (erroldutako biztanleria)
1801183118411851185618611866
308.920334.169419.992427.409405.708415.585418.998
1872187618811886189118961901
392.987407.082406.862413.707410.196421.412421.104
1906191119211926193119361946
429.812433.914383.684382.100377.980376.926342.315
1954196219681975198219901999
372.523380.676388.201397.957395.769386.258380.952

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 36. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-10-11).
  2. Izen bereko Vosge mendiak, aldiz, Vosgeak dira euskaraz Euskaltzaindiaren 159. arauaren arabera.
  3. Populations légales 2019: 88 Vosges, INSEE

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]