Giacomo Puccini
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |

Giacomo Antonio Domenico Michele Secondo Maria Puccini (Lucca, Toskana, 1858ko abenduaren 22a – Brusela, 1924ko azaroaren 29a)[1] musikagile italiarra izan zen.
Opera landu zuen batik bat, hala nola La Bohème, Tosca eta Madama Butterfly, eta XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako munduko handienetakotzat jotzen da[2]. Giuseppe Verdiren ondorengotzat hartzen dute adituek. Idatzi zuen lehen opera Le Villi (1884) izan zen, eta, lehen arrakasta, Manon Lescaut (1893) lanak eman zion. Bere omenez, 1930etik, Festival Puccini jaialdia antolatzen dute urtero Torre del Lago herrian, Luccatik gertu.
Ameslaria izan zen, eta XX. mendean zinema zuzenduko zuten musika-kontzeptuen sortzailea. Haren aburuz, pasarte modalen edo baliabide politonalen erabilera eta tonalitatea edo atonalitate efektu kontuak ziren, obraren behar dramatikoek definituak. Adibidez, Toscan, testua pasarte musikalez ordezteko moduak aurretik jartzen digu gertatzear dagoen ekintza, Alfred Hitchcock-ek bere suspensezko filmetan egin zuen moduan. Beste adibide bat La bohèmen dugu, Mimí-ren gaia entzuten denean bera eszenaratu aurretik eta Rodolphek lagunei esaten dienean ganbaran geratuko dela[3] .
Opera teknika alemaniarra eta italiarra modu bikainean erabiltzeko gai zen opera-konpositore bakanetakoa izan zen. Bere doinu batzuk, «O mio babbino caro» (Gianni Schicchi), «Che gelida manina» (La bohème) eta «Nessun dorma» (Turandot), adibidez, gaur egun herri kulturaren parte dira[4].
Hamabi operaz gain, Puccinik beste lan aipagarri batzuk ere idatzi zituen, hala nola Aintza meza, Romari ereserki bat, kapritxo sinfoniko bat, bi preludio sinfoniko eta hari-laukoterako hiru minuet[4].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen aldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giacomo musikari familia batean jaioa (puccinitarrak, belaunaldiz belaunaldi, Luccako Duomo katedraleko kamerako maisu izan ziren), bost urterekin eta aita galdu ondoren, Fortunato Magi osabarengana bidali zuten ikastera, eta hark ez zion gaitasun berezirik ikusi diziplinarik gabeko mutiko hari. Oso gazte zela erretzen zuen[5].
Denboraren joanean, organista izatea lortu zuen, eta koru-maisu, Luccan. Badirudi antzerki musikalean lan egiteko gogoa 1876an etorri zitzaiola Verdiren Aida ikusi zuenean Pisan, nora oinez iritsi zen trenak matxura bat izan ondoren[6].
Garai honi dagozkio bere lehen konposizioak: I figli d'Italia bella kantata (1877), Mottetto per San Paolino motetea (1877) eta meza bat (1880).
1880an, senide baten eta beka baten laguntzaz, Milango kontserbatorioan eman zuen izena Antonio Bazzini eta Amilcare Ponchiellirekin konposizioa ikasteko[7]. Urte horretan, 21 urte zituenean, meza bat konposatu zuen, bere familiak musika erlijiosoarekin izan zuen erlazioa markatuz. Autoreak Messa deitu bazion ere, jendeak Aintza meza izenez ezagutzen du[8]. Lan horrek Pucciniren opera-konpositorearen ibilbidea aurreratzen du, gerora eszenan askatuko duen ahalmen dramatikoaren zantzuak erakusten baitu, bada, tenore eta baxu bakarlarientzako aria ahaltsuak erlijio musikan ohikoa baino operagokoak baitira. Gainera, orkestrazioak eta potentzia dramatikoak Verdiren Requiem mezarekin alderatzen dute[9].
Kontserbatorioan ikasten ari zela, Puccinik Perdinando Fontanaren libreto bat lortu zuen, eta, 1882an, opera bat egiteko lehiaketa batean hartu zuen parte. Irabazi ez bazuen ere, Le Villi 1884an aurkeztu zen Milango Teatro dal Vermen, eta Giulio Ricordiren arreta piztu zuen. Giulio musika editorea zen, eta bigarren opera bat egiteko aukera eman zion Milango La Scala antzezlekuan estreinatzeko; 5 urtez aritu zen horretan, baina Edgar operak (1889) ez zuen arrakasta askorik izan, eta, ondorengo hamarkadetan, aldaketa ugari jasan zituen sekula errepertorioan sartzea lortu gabe[10].
Bien bitartean, 1884an, Puccinik Elvira Bonturirekin, Luccako Narciso Gemignani dendariaren emaztearekin, bizikidetza bat hasi zuen (bizitza osorako iraungo zuena, hainbat gorabehera izan arren). Elvirak bere alaba Fosca eraman zuen berarekin, eta, 1886 eta 1887 artean, familia Monzan bizi izan zen, Corso Milano 18an, non konpositorearen seme bakarra, Antonio, Tonio ezizenez ezaguna, jaio zen, eta Puccinik Edgar operaren konposizioan lan egin zuen. Etxean jarritako plaka batek (gaur egun ere ezarrita dagoena) maizter ospetsua oroitarazten du.[28]
Chiatri, Torre del Lago eta Uzzano
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pucciniri, ordea, ez zitzaion hiriko bizitza gustatzen, ehiza zalea baitzen, eta, funtsean, izaera bakartia zuen. Manon Lescautekin lehen arrakasta handia izan zuenean eta bere baliabide ekonomikoak handitzen ikusi zituenean, bere jaioterrira itzultzea pentsatu zuen, eta, Lucca eta Versilia hiriaren arteko muinoetan jabetza bat erosi ondoren, txalet dotore bat eraiki zuen, denbora batez bizitzeko eta lan egiteko leku aproposa zela uste zuena. Zoritxarrez, bere emaztea Elvirak ezin zuen jasan hirira iristeko oinez edo asto baten gainean joan behar izatea; beraz, Puccini Chiatritik beheko Massaciuccoli aintzirara joan behar izan zuen[11].
1891tik aurrera, Puccinik Torre del Lagon (gaur egun Torre del Lago Puccini, Viareggioko auzoa) pasatu zuen denbora gehiena, Luccatik 20 kilometrora eta Tirreniar itsasoa eta Massaciuccoli aintziraren artean dagoen herri txiki batean, Viareggioren azpiko aldean. Hasieran, maizter izan zen, eta denbora asko ehizean pasatzen zuen, eta, hala ere, askotan joan ohi zen Luccara. Baina, 1900ean, lursail bat erosi zuen, eta, aintziraren ertzean, etxe bat eraiki zuen. Puccinik honela deskribatzen zuen:
| « | Poz gorena, paradisua, edena, enpireoa, turris eburnea, vas spirituale, errege-jauregia... 120 biztanle, 12 etxe. Herri lasaia, itsasora iristen diren zuhaixka ederrak dituena, orein, basurde, erbi, untxi, faisai, oilagor, zozo, eta txolarrea bizi den lekua. Padura izugarria. Ilunabar oparo eta apartak. Haize garbia udan, bikaina udaberri eta udazkenean. Haize nagusia, udan, mistrala; neguan, ipar-ekialdekoa edo hego-mendebaldekoa. Goian aipatutako 120 biztanleez, nabigazio-ubideez eta ihi-txabola trogloditaz gain, hainbat kokote, txitxarro, murgil txiki eta ahate mokozabal daude, zalantzarik gabe biztanleak baino adimentsuagoak, zailak baitira hurbiltzea. Pinudi basoan, «Antilisca» izeneko animalia arraro bat ere badela diote.[12] informazio gehiago lortzeko jarri harremanetan... | » |
Maisuak hainbeste maite zuen, ezen ezin izan baitzen denbora luzez beragandik aldendu, eta torrelaghìte akutuaz jota zegoela esan zuen. Familiak, hura hil ondoren ere, errespetatu zuen maitasuna, eta etxeko kaperan lurperatu zuten. Bertan konposatu ziren, neurri batean behintzat, bere opera arrakastatsuenak, Turandot izan ezik.
Uzzano eta Pescia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uzzanok hainbat hilabetez hartu zuen konpositorea, eta bertan konposatu zituen La Bohèmeren bigarren eta hirugarren ekitaldiak. 1895eko udaberrian, Milandik, hainbat aldiz idatzi zien bere arreba Ramelde eta bere koinatu Raffaello Franceschiniri, Pescian bizi zirenak, eskatuz leku lasai bat aurkitzen laguntzeko Henri Murgerren Scènes de la vie de Bohème eleberri sailean oinarritutako opera berriaren idazketarekin jarraitu ahal izateko[13]. Ikerketa luze baten ondoren, kokapen egokia aurkitu zuten Villa Orsi Bertolini-n, Uzzano muinoetan, Castellaccio eremuan. Olibondo, altzifre eta erdian igerileku bat zuen lorategi handi batez inguratuta, non Puccini askotan murgiltzen zen. Castellaccio villa ingurune egokia izan zen bere lanaren jarraipenean inspiratzeko, horma batean utzi zituen bi inskripzio sinatuek erakusten duten moduan: Bohèmeren 2. ekitaldia amaitua, 23-7-1895. Bohèmeren 3. ekitaldia amaitua, 18-9-1895". Uzzano utzi aurretik, Puccinik laugarren ekitaldia ere hasi zuen.
Musikariak maiz bisitatzen jarraitu zuen Valdinievole. Pescian, bere arreba Rameldek kultur zirkuluetan zuen sarrerari esker, Puccinik bertako pertsonaia garrantzitsuak ezagutu zituen, eta ehizarekiko grina landu zuen, hainbeste non 1900ean Valdinievole Ehiza Elkarte berriaren ohorezko presidente bihurtu zen. Aldizka, Montecatinin, ur-tratamenduak hartzera joaten zen tokian, Italia osoko eta atzerriko musikariak, libretistak eta idazleak ezagutu zituen. Monsummano Termen Ferdinando Martinirekin adiskidetu zen.
Arrakasta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Edgar operak izan zuen arrakasta eskasaren ondoren, hirugarren opera bat egin zuen, Manon Lescaut. Opera horrek oso harrera ona izan zuen, bizitzan izan zuen handiena, agian. Gainera, Luigi Illica eta Giuseppe Giacosa libretistekin lankidetzan hasi zen. Geroago, Illica eta Giacosak Pucciniren hurrengo hiru operen libretoak idatzi zituzten, ezagunenak.
- Lehenengoa, La Boheme (Henri Murgerren Scenes de la vie de Boheme nobelan oinarritua) izan zen, eta bere operarik famatuena izan daiteke.
- Hurrengo opera, Tosca, melodrama historikoa da.
- Hirugarren opera Madama Butterfly da, David Belascoren drama batean oinarrituta dago, eta Pucciniren lehenengo opera bitxi edo exotikoa da. Milaneko La Scala antzezlekuan estreinatu zen 1904an, eta porrota galanta izan zen, neurri handi batean, kritikoen lanagatik. Zenbait aldaketa egin zizkion, eta, gaur arte irauten duen arrakasta lortu zuen.
Illica eta Giacosarekin elkarlanean egon zen denbora oso eraginkorra izan zen, eta asko ikasi zuen haiengandik. Luigik, dramagile eta kazetariak, argudioaren zirriborroa egiten zuen, eta trama pixkanaka ateratzen joaten zen, Puccinirekin eztabaidatuz, testu osoa idatzi arte. Giuseppe, berriz, komedia egilea eta literaturako irakaslea zen, eta bere lana testua bertso egitea zen, literatura eta musika zainduz.
Azken hitza, beti, Puccinik zuen, eta Giulio Ricordik, horregatik, Dogo deitzen zion, taldean hartzen zuen nagusitasunagatik. Ricordik ere libretoak egiten parte hartzen zuen, irtenbideak iradokitzen, batzuetan bertsoak idazten eta, batez ere, Puccinik dramaren haria endredatzeko zuen ohituraren eraginez sortutako eztabaidetan libretisten eta musikoen bitarteko izaten.
Krisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1903tik aurrera, Giacomoren urte zailenak etorri ziren. Urte horretan, musikariak auto istripu latza izan zuen, eta larri zauriturik atera zen. Luzaroan egon behar izan zuen sendatzen.
1906an, Giacosa hil zen, eta lan taldeak astindu handia jasan zuen. Illicarekin lanean jarraitzen saiatu zen, baina ezinezkoa izan zen.
1909an, zorigaitz berri bat gertatu zitzaion: bere 23 urteko añak, Doria Manfredik, bere buruaz beste egin zuen. Badirudi Elviraren jelosiek ez ziotela bizitzen uzten, eta horregatik hartu zuen pozoia. Drama horrek ez zion mesederik egin konpositore eta bere emaztearen arteko erlazioari.
1912an, Giulio Ricordi hil zen, Puccinirekin erabat loturik zegoen editorea. Giacomok bigarren aitatzat zuen.
Arlo artistikoan, gero eta gehiago gustatzen zitzaion exotismoa. Horrela jaio ziren Madama Butterfly eta ondoren etorri ziren La fanciulla del West (1910) eta La rondine (1917).
Krisi garaian zegoen, lana asko baitzuen bukatu gabe oso aurreratuta egon arren. XIX. mendearen bukaeran, behin baino gehiagotan saiatu zen Gabriele D'Annunziorekin lan egiten, baina ez zuten elkarrekin lanik bukatu, agian, ez zirelako bata bestearekin oso ondo eramaten.
Il Trittico
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1918an, New Yorken, Il trittico izenpean, 3 opera hauek estreinatu zituzten batera:
- Gianni Schicchi, berehala egingo da ospetsu.
- Il tabarro, hasieran ez zuen arrakastarik izan, baina gero eta balio handiagoa eman zioten.
- Suor Angelica, Giacomori gehien gustatzen zitzaiona.
Denak aldi berean antzezteko sortu baziren ere, gaur egun, beste konpositore batzuen obrekin aurkeztu ohi dira.
Turandot, bukatu gabeko opera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azken opera, Turandot, amaitu gabe geratu zen, Puccini Bruselan hil baitzen 1924ko azaroaren 29an. Eztarriko minbizia sendatzera joana zen hara, eta tabako zale porrokatuak ezin izan zion biziari eutsi.
Turandoten azkeneko bi eszenak Franco Alfanok bukatu zituen, eta Arturo Toscaninik gainbegiratu. Estreinaldiko gauean, Toscaninik berak orkestra gerarazi zuen Puccinik konposizioa utzi zuen lekuan. La Scalan estreinatu zutenean, berriz, Liu hiltzen denean eta abesbatzak Liù, bontà perdona! Liù, docezza, dormi! Oblia! Liù! Poesía! abestu behar zuenean, Toscaninik, batuta utzi eta jiratu ondoren, hauxe esan zion publikoari: «Hemen bukatzen da opera, une honetan hil baitzen maisua». Alfanok bukatu zuen bertsioa bigarren gauean aurkeztu zuten. 2001ean, Luciano Beriok amaiera berri bat sortu zuen Pucciniren libretoetan eta zirriborroetan oinarrituz.
1926an aurkeztutako Carlo Gozziren elezaharrean oinarritua, Turandot giro fantastikoa duen Pucciniren lehen opera da: Txina ametsen eta Erosen erresuma da, agerpenek, mamuek, ahotsek eta soinuek hornitzen dute drama osoa.
Puccini, artista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Opera verista zen garai hartan indar handiena zuena, baina Puccini opera horretatik aldendu egin zen.
Zaila da Puccini nazioarteko operan kokatzea, eginiko etengabeko aurrerapen artistikoaren ondorioz, ez baitzen, garaiko konpositore asko bezala, berriztatzailea inondik ere.
Puccini musikazko antzezpenean atxiki zen, beti ere, ikusleetan pentsatuz, ekitaldiak zainduz eta mundu osoan zehar jarraituz.
Hamabi opera sortu arren, mundu osoko antzezleku lirikoetako bildumetan agertzen dira. Obretan aldaketa asko, bizkortasuna, sintesia, sakontasun psikologikoa eta aurkikuntza eszeniko ugari aurki daitezke.
Ikuslea, nahiz eta opera bakoitzak beti zuen zati berriaren ondorioz nahasturik egon, azkenean bere alde jartzen ziren. Musika italiarrak, berriz, Puccini etsai eta susmagarritzat hartzen zuen. Italian bere musika ez zela, ez italiarra, ez errusiarra, ez alemaniarra, ezta frantziarra ere. Hala ere, garai hartako Stravinski, Schoenberg, Ravel eta Webernek Pucciniren lana baloratu zuten.
Pucciniren meriturik handiena hizkuntzak eta kultura musikalak ikasteko eta trebetasunez laburtzeko zuen ahalmena da. Konpositorearen nortasun artistikoa ezagutzeko, beharrezkoa da garai hartako kultura musikal ezberdinetan miatzea.
Richard Wagnerren eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Milanera iritsi zenetik, Richard Wagnerren jarraitzailea izan zen; bi konposizio sinfonikoek, kontserbatorioko ariketatzat aurkeztuak, Wagnerren Lohengrin eta Tannhauser lehenengo obren bereizgarriak dituzte. 1883. urte hasieran, Parsifalen partitura lortu zuen Pietro Mascagni gelakidearekin batera.
1880ko obretan, Wagnerren eragina nabarmentzen da. Manon Lescauten ondoren, Puccini teknika berezi bat ikertzen hasiko da leitmotiva erabiliz. Hala ere, batez ere Tosca sortu ondoren agertzen da nabarmen Wagnerren eragina.
Frantsesen eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolorea opera frantziarretik hartu zuen, Bizet eta Massenetengandik batez ere. Giroaren berreraikuntza musikalak erliebe itxura hartzen du partitura guztietan: Turandotek, Txinakoa; Madama Butterflyk, Japoniakoa; La fanciulla del Westek, Amerika mendebaldekoa; Manon Lescautek Parisekoa; La Bohème, La Rondine eta Il Tabarro, Toscak, Erromakoa; Gianni Schiccik, Florentziakoa, edo XVII. mendeko Suor Angelicak, komentukoa.
Pucciniren harmoniak musika frantziarraren elementuak hartzen ditu. Hala ere, ez da erraza eragin konkretu bat azaltzea, horrelako pasarteak Le Villin azaltzen baitira, Fauré eta Debussyren musikak oraindik ezezagunak zirenean Italian.
1890 aldera, Debussyren musika interesatzen hasten zaio, eta Nuevo Mundon erakutsiko du zaletasun hori.
Puccini gizona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Puccinitik Puccinira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotza-agirian erregistratu ziren lehen lau izenak (Giacomo, Antonio, Domenico, Michele) bere arbasoen izenak dira, bere herenaitonatik hasita aita arte, ordena kronologikoan.
Puccini eta autoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso gutxik dakite Puccini izan zela lehen lur orotako auto italiarra egiten lagundu zuena. Autoak maite zituen, eta erosi zuen lehena De Dion Bouton "5 CV" bat izan zen, 2001ean, Milaneko erakusketa batean ikusi zuena.
Ibilgailu horiekin Viareggio edo Forte dei Marmira joaten zen, azken horretan ematen baitzuen uda. Livornoko polizien arabera, nahiko azkar joan ohi zen autoz, eta, 1902an, isuna jarri zioten. Gau batean, bi hilabete beranduago, errepidetik irten zen bere emaztearekin, semearekin eta mekaniko batekin zihoanean, baina ez zen oso larria izan.
Sizaire et Naudin auto bat erosi zuen 1905ean. Auto guztiak familiarekin ibiltzeko erabiltzen zituen, ez ehizara joateko.
Arrazoi horregatik, Puccinik lur zailetan ibiltzeko gai den auto bat eskatu zion Vincenzo Lancia-ri. Hortik hilabete gutxira, lur orotako lehen auto italiartzat hartzen dena eman zioten, baina ez zen pozik geratu, eta Lancia Trikappa bat eta Lancia Lambda bat erosi zituen.
Lehenengoarekin, 1922ko abuztuan, Europatik bidaia luze bat egin zuen: Bi autoetan joan ziren lagunak, eta ibilbidea honako hau izan zen: Cutigliano, Verona, Trento, Bolzano, Innsbruck, Munich, Ingolstadt, Nurenberg, Frankfort, Bonn, Kolonia, Amsterdam, Haga, Konstantza eta Italiara itzulera.
1924ko Lambda izan zen Pucciniren azken autoa. Auto honekin, Pisako estaziora joan zen Bruselara trenez joateko, eta bertan hil zen.
Puccine eta emakumeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pucciniren eta emakumezkoen unibertsoaren arteko harremanari buruzko eztabaida handia egon da, bai bere operetako pertsonaiei erreferentzia eginez, bai bere bizitzan ezagutu zituen emakumeei dagokienez. Pucciniren damurik gabeko emakumezale gisa agertzen den irudia maiz agertzen da, eta mitikoa da, hainbat gertaera biografikok eta bere hitzek bultzatuta, eta bere burua «hegazti basatien, opera libretoen eta emakume ederren ehiztari boteretsu» gisa definitzea gustatzen zitzaion. Egia esan, Puccini ez zen Don Juan klasikoa; bere izaera atsegina zen, baina lotsatia eta bakartia, eta bere izaera hipersentikorrak eramaten zuen emakumeekin harremanak ez arinki hartzera. Txikitatik emakumeen irudiz inguratuta egon zen, ama eta bost ahizpen (oso gazte hil zen Macrina kontuan hartu gabe) eta anaia gazteago bakarraren artean hazi zen.
Bere lehen maitasun handia Elvira Bonturi izan zen (Lucca, 1860ko ekainaren 13a - Milan, 1930eko uztailaren 9a), Narciso Gemignani merkatari luccatarraren emaztea, eta, harekin, bi seme-alaba izan zituen, Fosca eta Renato. 1886an, Giacomo eta Elviraren ihesaldiak eskandalua eragin zuen Luccan. Biak iparraldera joan ziren bizitzera Foscarekin batera, eta seme bat izan zuten, Antonio (Monza, 1886ko abenduaren 23a - Viareggio, 1946ko otsailaren 21a). 1904ko otsailaren 3an ezkondu ziren, Gemignani hil ondoren[14].
Giampaolo Rugarliren arabera (Marsilio argitaletxeak argitaratutako La divina Elvira liburukiaren egilea), Pucciniren operetako protagonista guztiak, beti eta bakarrik, bere emaztearengan, Elvira Bonturirengan, laburbiltzen eta islatzen dira, inspirazioa eman ziezaiokeen emakumezko figura bakarra izanik ere, nahiz bere izaera zaila eta konpositorearen sormenarekiko sentitzen zuen ulermen eza («Iseka egiten ari zara arte hitza ahoskatzen duzunean. Horrek beti mindu nau eta mintzen nau»; 1915ean bere emazteari idatzitako gutun batetik). Nolanahi ere, Puccinik harreman anbibalentea izan zuen Elvirarekin: alde batetik, laster traizionatu zuen, tenperamentu ezberdineko emakumeekin harremanak bilatuz; bestetik, hari lotuta jarraitu zuen amaierara arte, krisi bortitzak eta bere izaera dramatiko eta posesiboa gorabehera. Italiar emakume nobleen artean, aipagarria zen maisuaren eta Laurentina Castracane degli Antelminelli kondesaren arteko harremana, Castruccioren azken ondorengoa eta Luccan lehen jaurerria sortu zuena. Laurentina kondesa, emakume noble xarmagarriak, Pucciniren izaera sutsu baina lotsatia babestu zuen, eta gertu egon zen Puccini, 1902an, auto istripu baten ondoren ospitaleratu zutenean. Harreman hori bere bizitzako garrantzitsuenetakotzat hartu behar da. Biek ala biek ahalik eta sekretuen gorde zuten harreman hura, beren gizarte-maila kontuan hartuta eta hortik elkarrekiko grina areagotzen zutelako.
Bere lehen maitaleetako bat Turingo emakume oso gazte bat izan zen, Corinna Maggia izenekoa (2023an behin betiko eta ziurtasunez identifikatua, Pucciniren gutun-artxiboko ikerketei esker) eta 1900ean ezagutu zuena; antza denez, Milan-Turin trenean ezagutu zuen Puccinik Turingo Regio antzokian Toscaren lehen emanaldira joateko hartu zuen trenean, Erromako debuta egin ondoren. Kasualitatez, Elvirak Giacomok emakume horrekin izandako topaketen berri izan zuen[15]. Sortutako eskandaluaz, bere argitaratzaile-aita, Giulio Ricordi, ere kexatu zen, eta, Pucciniri, gutun sutsu bat idatzi zion bere jarduera artistikoan kontzentratzeko gonbidapena eginez. «Cori»rekin zuen harremana –musikariak hala deitzen zion–, 1903ko otsailaren 25ean maisuak auto istripua izan zuen arte iraun zuen, eta haren suspertze luzeak eragotzi zion bere maitalearekin biltzea. Helmut Krausser idazle alemaniarrak lehenago oker adierazi zuen neska horren nortasuna: idazlearen arabera, Maria Anna Coriasco (1882-1961) Turingo jostun-egilea zen, eta «Corinna» bere izenaren zati baten anagrama izan zitekeen: Maria Anna Coriasco. Horren aurretik ere, Massimo Milak bere amaren ikaskide batekin identifikatu zuen, Turinen irakasle ikasketak egiten ari zen ikaslea[16].

1904ko urrian, Sybil Beddington ezagutu zuen, Seligmanekin ezkondutako (1868ko otsailaren 23a - 1936ko urtarrilaren 9a), Londresko emakume judu bat, Francesco Paolo Tostiren musika eta kantu ikaslea, eta badirudi, hasieran, maitasun istorio bat izan zuela, geroago adiskidetasun sendo eta sakon bihurtu zena, andrearen oreka britainiarrak sendotua. Hain handia izan zen adiskidetasuna ezen 1906 eta 1907ko udan Seligman bikotea Boscolungon (Abetone) hartu zutela Giacomo eta Elvirak. Hala ere, bien arteko harremanaren izaera zehatza, behintzat hasierakoa, eztabaidagai izan da[17].
1911ko udan, Viareggion, Puccinik Josephine von Stengel baronesa ezagutu zuen (izena askotan, oker, Stängel ortografia erabiliz ematen dena), Munichekoa, hogeita hamabi urte zuena eta bi neskatoren ama. Baronesarenganako zuen maitasunak –Giacomok, bere gutunetan, «Josy» edo «Busci» deitzen zion, eta hark «Giacomucci» deitzen zion– bereziki lagundu zuen La Rondine konposizioan, non Giorgio Magrik erdialdeko Europako eta aristokraziaren arteko harreman horren isla ikusten duen. Bien arteko harremana 1915era arte iraun zuen[18].
Pucciniren azken maitasuna Rose Ader izan zen, Odenbergeko soprano bat. Austriako bildumagile batek 163 gutun argitaragabe ditu harreman horren lekuko, eta oso gutxi dakigu horri buruz. Historioa 1921eko udaberrian hasi zen, Aderrek Suor Angelica abestu zuenean Hanburgoko operan, eta 1923ko udazkenean amaitu zen. Bere ahotsean pentsatuz, Puccinik Liùren papera idatzi zuen Turandoten[19].
Opera nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Le Villi, Milan (Dal Verme), 31-V-1884.
- Le Villi (2. bertsioa), Turin (Regio), 26-XII-1884.
- Edgar, Milan (Scala), 21-IV-1889.
- Edgar (2. bertsioa), Lucca (Giglio), 5-IX-1891.
- Edgar (3. bertsioa), Ferrara (Comunale), 28-I-1892.
- Edgar(4. bertsioa), Buenos Aires (Ópera), 8-VII-1905.
- Manon Lescaut, Turin (Regio), 1-II-1893.[20]
- La Bohème, Turin (Regio), 1-II-1896.
- Tosca, Erroma (Constanzi), 14-I-1900.
- Madama Butterfly, Milan (Scala), 17-II-1904.[21]
- Madama Butterfly (2. bertsioa), Brescia (Grande), 28-V-1904.
- Madama Butterfly (3. bertsioa), Londres (Covent Garden), 10-VII-1905.
- Madama Butterfly (4. bertsioa), Paris (Opéra-Comique), 28-XII-1906.
- La fanciulla del West, New York (Metropolitan), 10-XII-19101910
- La rondine, Montecarlo (Opéra), 27-III-1917.
- Il Trittico: Il Tabarro, Suor Angelica eta Gianni Schicchi, New York (Metropolitan), 14-XII-1918.
- Turandot (Puccinik bukatu gabe utzi eta Franco Alfanok bukatutakoa), Milan (Scala), 25-IV-1924
Beste lan batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Organo eta pianorentzako piezak (1874-1878?)
- A Te (1870 ingurukoa)
- Preludio a orquesta Mi menorrean (1876)
- Mottetto per San Paolino (1877)
- I figli d'Italia bella(1877)
- Prime fantasie, (1879 (galduta)
- Vexilla Regis 1874 eta 1880
- Misa 1880
- Adagio 1881-1882
- Fuga en Re menor, 1881-1882 (?)
- Fuga en Do menor 1881-1883)
- Fuga en Sol mayor (1881-1883)
- Fuga en Do mayor (1881-1883)
- Fuga en Mi menor (1881-1883)
- Fuga en Sol mayor (1881-1883)
- Fuga en Sol mayor (1881-1883)
- Cuarteto de cuerda en Re mayor (1881-1883)
- Preludio sinfónico en La mayor, para orquesta (1882)
- Ah! se potesse, (1882?, galduta)
- Scherzo en La menor para cuerda (1882)
- Seguitiam del reo le impronte (1882)
- Fuga Reale para cuarteto de cuerda (1883)
- Melanconia (1883?)
- Salve Regina (1883?)
- Storiella d'amore (1883?)
- Ad una morta (1883?)
- Adagetto (1881-1883)
- Trío en Fa mayor (1881-1883)
- Fuga en Sol menor (1883)
- Mentía l'avviso (1883)
- Capriccio Sinfonico (1883)
- Scherzo (1883?)
- Tre minuetti (1884)
- Sole e amore (1888)
- Crisantemi (1890)
- Piccolo Valzer (1894)
- Avanti Urania!(1896)
- Inno a Diana(1897)
- E l'uccellino (1899)
- Scossa elettrica (1899?)
- Terra e mare (1902)
- Canto d'anime (1904)
- Requiem (1905)
- Ecce sacerdos magnus (1905)
- Dios y Patria', himno escolar (Buenos Aires, 1905eko abuztuaren 3a)
- Casa mia (1908)
- Piccolo tango (1907-1910, berea ote?)
- Foglio d'álbum (1907-1910, berea ote?)
- Sogno d'or (1912)
- Morire? (1917?)
- Inno a Roma(Romari ereserkia) (1919)
Pucciniren omenez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konpositorea hil ondoren, erakustoki bat eraiki zen, non bere gorputza bertan aurkitzen den bere emaztearekin eta semearekin batera. Erakustoki hori bere bilobarena da gaur egun.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Peyrefitte, Alain. (1996-05-01). Valeurs et Modernité. Odile Jacob, 11–37 or. ISBN 978-2-7381-0401-4. (kontsulta data: 2024-11-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Giacomo Puccini» Google Arts & Culture (kontsulta data: 2024-11-28).
- ↑ Diego Fischerman. «Opera, operetas y comedia pag. 99/106» La música del siglo XX. Buenos Aires Paidos ISBN 950 12 9001 8 2002..
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Conoce la vida y la obra de Giacomo Puccini, en el centenario de su muerte» la Soci 2024-05-27 (kontsulta data: 2024-11-28).
- ↑ Budden 2020, 11 orr. .
- ↑ Budden 2020, 13 orr. .
- ↑ Budden 2020, 21, 31 orr. .
- ↑ «Giacomo Puccini: Misa de Gloria - Clasica2.com» clasica2.com (kontsulta data: 2024-11-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Giacomo Puccini: compositor más amado por el público que por los directores – Hemeroteca – La Hora. 2008-12-20 (kontsulta data: 2024-11-28).
- ↑ Budden 2020, 41-63 orr. .
- ↑ Budden, 2005, 245 orr. .
- ↑ Antilisca ez da existitzen, noski: Puccinik txantxa bat egin zion ehiztari lagun bati, orduak emanez basoaren erdian txori mamuaren zain
- ↑ «Carolyn Porco» Physics Today 2018-03-06 doi:. ISSN 0031-9228. (kontsulta data: 2022-05-17).
- ↑ Budden 2005, 78–79, 254, 256 orr. .
- ↑ Budden 2005, 242 orr. .
- ↑ "Frankfurter Allgemeine dell'8 aprile 2007 e Die Jagd nach Corinna. Dokumentation einer Recherche zum Puccini-Roman, München, Belleville, 2007.
- ↑ Budden 2005, 392–393 orr. .
- ↑ Budden 2005, 354–355, 363-364, orr. .
- ↑ Budden 2005, 529 orr. .
- ↑ Berria. «Puccini taula gainean» Berria (kontsulta data: 2022-07-02).
- ↑ Arroyo Askarai, Aitor. ««Denbora daramat nire ahotsari jarraitzen eta nahi duena egiten»» Berria (kontsulta data: 2022-07-02).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arnaldo Fraccaroli. (1911). Società Editrice La Grande Attualità ed. Giacomo Puccini in casa e nel teatro. Milano ISBN no..
- Arnaldo Fraccaroli. (1925). G. Ricordi & C. ed. La vita di Giacomo Puccini. Milano ISBN 2-560-01919-1-109..
- Arnaldo Fraccaroli. (1957). G. Ricordi & C. ed. Giacomo Puccini si confida e racconta. Milano ISBN no..
- Mosco Carner. (1961). Il Saggiatore ed. Puccini. Biografia critica. Milano ISBN no..
- Antonino Titone. (1972). Feltrinelli ed. Vissi d'arte. Puccini e il disfacimento del melodramma. Milano ISBN no..
- Enzo Siciliano. (1976). Rizzoli ed. Puccini. Milano ISBN no..
- Claudio Casini. (1978). Utet ed. Puccini. Torino ISBN no..
- Giorgio Magri. (1992). Mursia ed. L'uomo Puccini. Milano ISBN 88-425-1263-X..
- Michele Girardi. (1995). Marsilio ed. Giacomo Puccini. L'arte internazionale di un musicista italiano. Venezia ISBN 88-317-5818-7..
- Michele Girardi. (2024). ilSaggiatore ed. Giacomo Puccini.Tra fin de siècle e modernità. Milano ISBN 9788842834502..
- Luigi Ricci. (2003). Ricordi ed. Puccini interprete di se stesso. Milano 1954 ISBN 88-7592-725-1..
- Budden. (2005). Carocci Editore ed. Puccini. Roma ISBN 88-430-3522-3..
- Budden, Julian. (2002). Puccini: His Life and Works. Oxford University Press ISBN 978-0-19-816468-5..
- Budden, Julian. (2020). Puccini su vida y sus obras. Madrid: Akal ISBN 978-84-460-4997-5..
- Eduardo Rescigno. (2004). Ricordi/BMG Publications ed. Dizionario Pucciniano. San Giuliano Milanese ISBN 88-7592-767-7..
- Mario Fedrigo. (2007). Costa editore ed. Puccini per amico. Bologna ISBN 978-88-6799-327-7..
- Cantù, Alberto. (2008). Zecchini Editore ed. L'universo di Puccini da Le Villi a Turandot. Varese ISBN 978-88-87203-59-2..
- Dieter Schickling. (2008). Felici Editore ed. Giacomo Puccini. La vita e l'arte. Pisa ISBN 978-88-6019-219-6..
- Emiliano Sarti. (2008). Maria Pacini Fazzi ed. Giacomo Puccini. Vita e opere. Lucca ISBN 978-88-7246-854-8..
- Michele Bianchi. (2001). Edizioni ETS ed. La poetica di Giacomo Puccini. Sull'arte e nell'arte di un drammaturgo. ISBN 88-467-0379-0..
- Marco Targa, Puccini e la Giovane Scuola. Drammaturgia musicale dell'opera italiana di fine Ottocento, Torino-Bologna, De Sono-Albisani, 2012.
- Oriano De Ranieri. (2013). Zecchini Editore ed. La religiosità in Puccini. La fede nelle opere del Maestro. Varese ISBN 978-88-6540-026-5..
- Vincenzo Ramón Bisogni. (2014). Zecchini Editore ed. Giacomo Puccini. Bello e... possibile. Tradizione, modernità e futuro della Musica. Varese ISBN 978-88-6540-109-5..
- Zecchini Editore, ed. L'universo di Puccini da Le Villi a Turandot. Varese ISBN 978-88-6540-157-6..
- Pietro Acquafredda. (2016). Giacomo Puccini. Sonatore del Regno. Clichy ISBN 978-88-6799-327-7..
- Paolo Petronio, Le Opere di Giacomo Puccini. Una personalissima escursione, pp. XIV+250, Varese, 2022, Zecchini Editore, ISBN 978-88-6540-382-2
Katalogo kritikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dieter Schickling. (2003). Bärenreiter ed. Giacomo Puccini – Catalogue of the Works. ISBN 3-7618-1582-4..
Kongresuko aktak eta ikasketa-nahasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Giacomo Puccini. L'uomo, il musicista, il panorama europeo, Atti del Convegno internazionale di studi su Giacomo Puccini nel 70º anniversario della morte (Lucca, 25-29 novembre 1994), a cura di Gabriella Biagi Ravenni e Carolyn Gianturco, Lucca, LIM, 1997. ISBN 88-7096-166-4
- AA. VV., Puccini, a cura di Virgilio Bernardoni, Bologna, Il Mulino, 1996. ISBN 88-15-05632-7
- Emanuele Jannnibelli, Zurich University of the Arts Faculty Memberː "Gli enigmi sono tre ma uno è il mistero!", Stäfa (CH) in “Academia.edu”, dicembre 2022
Gutunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Giacomo Puccini. Epistolario, a cura di Giuseppe Adami, Milano, Mondadori, 1928 (rist. 1982)
- Carteggi Pucciniani, a cura di Eugenio Gara, Milano, Ricordi, 1958. ISBN 88-7592-134-2
- Arnaldo Marchetti. (1973). Edizioni Curci ed. Puccini com'era. Milano.
- Giacomo Puccini. Lettere a Riccardo Schnabl, a cura di Simonetta Puccini, Milano, Emme Edizioni, 1981.
- Lettere di Ferdinando Fontana a Giacomo Puccini, a cura di Simonetta Puccini e Michael Elphinstone, in "Quaderni Pucciniani", n. 4 (1992).