Javier Fresán Leal
| Javier Fresán Leal | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Iruñea, 1987ko irailaren 15a (38 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Paris Iparraldeko Unibertsitatea ETH Zürich Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea Max Planck Matematikako Institutua |
| Tesi zuzendaria | Christophe Soulé Jörg Wildeshaus |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | matematikaria eta ikertzailea |
Parte-hartzailea
| |
| Enplegatzailea(k) | ETH Zürich (2014ko irailaren 1a - 2017ko abuztuaren 31) École polytechnique (2017ko irailaren 1a - 2023ko abuztuaren 31) Sorbona Unibertsitatea (2023ko irailaren 1a - |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Espainiako Matematikako Errege Elkartea |
Javier Fresán Leal (Iruñean, 1987ko irailaren 15a) nafar matematikaria da, 2005eko Nafarroako Matematika Olinpiadaren irabazlea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Javier Fresán Iruñean jaio zen 1987an. Jesús eta Gloriaren semea da. Cristina izeneko arreba gazteagoa du. Eulza eskolan eta Barañáin BHIen ikasi zuen.[1] 2005n Nafarroako Matematika Olinpiadakoa irabazi ondoren, Luis Campoy Nafarroako Hezkuntza kontseilarioak saria eman zion.[2]
2007ko aprililan, Batxilergo Nazionaleko Sarietako bat jaso zuen.[3]
2007an, Zientziaren Urte Bereziko Saria eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerketa-zentro batean egonaldia jaso zituen VI. Arkimedes Lehiaketan, Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak antolatuta.[4]
2011n, Prismas sarietako bat irabazi zuen Kazetaritza Artikuluen kategorian, Público egunkarian argitaratutako "Perelman no estuvo ahí" artikuluagatik.[5]
Matematikan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta doktoregoa Paris 13 Unibertsitatean 2013an. Bere bi gainbegiraleetako bat, Christophe Soulé, Nicușor Danen gainbegiralea ere izan zen, 2025etik Errumaniako presidentea dena.[6]
SNF doktorego ondoko bekaduna da ETH Zürichen. 2015eko Vicent Caselles Sariaren Ikerketa Matematikoko irabazleetako bat izan zen, Espainiako Matematikako Errege Elkarteak emana, "zenbakien teoriaren eta geometria aljebraikoaren arteko elkargunean egindako ekarpenengatik".[7]
Matematikari buruzko liburu ezaguna idatzi zuen, Los números trascendentes izenekoa.[8]
Javier Sorbonako Unibertsitateko Jussieu – Paris Rive Gauche Matematika Institutuko irakaslea da. Peter Jossenekin lankidetzan, Carl Siegelek 1929an planteatutako galdera bati ezezko erantzuna ematea lortu zuen: "Eraiki al daitezke E-funtzio guztiak funtzio hipergeometrikoetatik?"
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frontiers of Science Award (2023)[9]
- CNRSko brontzezko domina (2023)[10]
- Prix Dargelos de l'École polytechnique (2022)[11]
- Vicent Caselles Saria (2015)[12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) .
- ↑ «El consejero Campoy ha entregado los premios de las Olimpiadas de Física, Química y Matemática» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2025-11-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premiados cuatro estudiantes navarros en los Premios Nacionales de Bachillerato y de Formación Profesional» Navarra.es (kontsulta data: 2026-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Javier Fresán, premiado en el certamen Arquímedes» Real Sociedad Matemática Española (kontsulta data: 2025-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Coruña, Ayuntamiento de A. Coruña / Concello da. «Prismas Casa de las Ciencias a la Divulgación» Museos Científicos Coruñeses (kontsulta data: 2025-12-08).
- ↑ «Christophe Soulé - The Mathematics Genealogy Project» mathgenealogy.org (kontsulta data: 2026-01-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Javier Fresán Leal» Fundación BBVA (kontsulta data: 2025-12-08).
- ↑ «Los números trascendentes | Consejo Superior de Investigaciones Científicas» www.csic.es (kontsulta data: 2025-12-08).
- ↑ «Westlake Math Colloquium | Javier Fresán: Equidistribution of exponential sums on algebraic groups -西湖大学理论科学研究院» its.westlake.edu.cn (kontsulta data: 2026-01-02).
- ↑ (Frantsesez) Wiotte, Elsa. (2023-05-15). «Javier Fresán lauréat médaille de bronze du CNRS» Université Sorbonne Paris Nord (kontsulta data: 2026-01-02).
- ↑ (Frantsesez) «Javier FRESÁN et Fabien WAGNER, lauréats du prix Dargelos 2022 | Association des anciens élèves et diplômés de l'École polytechnique - AX» AX POLYTECHNIQUE (kontsulta data: 2026-01-02).
- ↑ (Ingelesez) «Javier Fresán: Vicent Caselles Award» Department of Mathematics 2015-11-10 (kontsulta data: 2026-01-02).