Edukira joan

Salomon itsasoa

Salomon itsasoa
Image
Datu orokorrak
Motaitsasoa
Azalera720.000 km²
Sakonera9.140 m
Geografia
Image Map
Koordenatuak7°30′S 152°40′E / 7.5°S 152.67°E / -7.5; 152.67
Honen parte daOzeano Barea

Salomon itsasoa Ozeano Bareko hego-mendebaleko itsaso irekia da, Ginea Berria, Britainia Berria eta Salomon Uharteen artean dagoena. 720.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Itsaso sakona da, bereziki iparraldeko Britainia Berriko itsas hobia (9.140 metroko sakonera), erdialdeko Salomon uharteetako beheragunea eta hego-ekialdeko San Kristobal itsas hobia. Itsaso honen ertzeko hiririk garrantzitsuena Honiara da, Salomon uharteen hiriburua, Guadalcanal uhartean.

Bigarren Mundu Gerran, Salomon itsasoan izan ziren Ameriketako Estatu Batuen eta Japoniaren arteko itsas borrokarik handienak, horien artean, Guadalcanalgo Kanpainaren guduak.[1]

Salomon Uharteak ditu ekialdean, Bismarck uhartedia iparraldean (Britainia Berria eta Irlanda Berria), Ginea Berria mendebaldean eta Koral itsasoa hegoaldean. Salomon itsasoko plakak itsasoaren azaleraren zati bat hartzen du.

Salomon uhartediak ematen dio izena itsasoari. 1568an iritsi zen lehen europarra, Alvaro Mendaña de Neira espainiar esploratzailea.[1][2] Uhartediak Salomon uharteak izena jarri zioten Ofir izeko lurralde biblikoaren kondairatik, bertan Salomon erregearen aberastasun-iturria aurkituko zutelakoan. Uharteek izen hori jaso zuten Mendañaren lehen bidaiaren ondorengo beste espedizio bat hauek kartografiatzera joan zenean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Zubiria Kamino, Pello. (2003-07-20). «Salomon Uharteetan su hartu du paradisuak» Argia (kontsulta data: 2026-03-04).
  2. Euskaldunak eta Pazifikoa: Andres Urdanetaren omenez. Gipuzkoa: Untzi Museoa, 22 or. ISBN 9788461351671. (kontsulta data: 2026-03-04).}

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]