Edukira joan

Salzburgo

Salzburgo
Salzburg
hiri handia
Image
Image Image
Administrazioa
Estatu burujabeImage Austria
Austriaren banaketa administratiboaImage Salzburg
AlkateaBernhard Auinger
Izen ofizialaSalzburg
Jatorrizko izenaSalzburg
Posta kodea5020, 5023, 5026, 5061, 5071, 5081 eta 5082
Geografia
Koordenatuak47°48′00″N 13°02′42″E / 47.8°N 13.045°E / 47.8; 13.045
Map
Image
Azalera65,65 km²
Altitudea424 m
MugakideakBerchtesgadener Land, Salzburg-Umgebung District (en) Itzuli eta Freilassing
Demografia
Biztanleria155.021 (2020ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea2.361 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0662
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakVilnius, Reims, Atlanta, Verona, León, Dresden, Kawasaki, Meran, Shanghai, São João da Madeira, Singida (en) Itzuli, Busseto, Berna eta Lagos
MatrikulaS
stadt-salzburg.at

Salzburgo edo Salzburg[1] (austriar alemanez ˈsaltsbʊrɡ eta aleman estandarrez ˈzaltsbʊʁk ahoskatua) Austriako laugarren hiri handiena eta izen bereko estatuko hiriburua da. 2020an 156.872 biztanle zituen. Herrialdeko erdialdean dago kokatuta, Alemaniako mugan.

Salzach ibaiaren ertzean dago, Hohensalzburg gaztelua dagoen Mönschberg haitzaren ondoan. Bertako alde zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1997an. Wolfgang Amadeus Mozart konposatzailearen jaioterria da.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria honako hiri-barrutitan (stadtteile) banaturik dago:

  • Aigen
  • Altstadt
  • Elisabeth-Vorstadt
  • Gneis
  • Gneis-Süd
  • Gnigl
  • Itzling
  • Itzling-Nord
  • Kasern
  • Langwied
  • Lehen
  • Leopoldskron-Moos
  • Liefering
  • Maxglan
  • Maxglan-West
  • Morzg
  • Mülln
  • Neustadt
  • Nonntal
  • Parsch
  • Riedenburg
  • Salzburg-Süd
  • Taxham
  • Schallmoos

Gainera, hiri kanpoko herri (landschaftsräume) hauek ditu:

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Biztanleria
190048.945
1951102.927
1961108.114
1971129.919
1981139.426
1991143.978
2001142.662
2007150.269
2011148.078
2020156.872

Iturria: Austriako Estatistika Erakundea[2]

Ruperto Wormsekoa apezpikuak Mönschberg haitzean monasterio bat sortu zuen eta hura hiriaren sorburua izan zen. 739an apezpikutegi egin zuten, 798an artzapezpikutegi eta 1278an erreinuko printzerri. Salzburgoko printze-artzapezpikuek juduak egotzi zituzten lehenik (1498) eta protestanteak ondoren (1731).

Image
Salzburgo hiriaren ikuspegia.

1803an, Toscanako artxiduke Fernando III.aren agindupean zegoen Salzburgo, 1805ean Austriaren mende eta 1809an Bavariaren esku. 1816an Austriaren barne geratu zen, eta 1849an probintzia autonomo egin zuten.

Industria (ehungintza, musika tresnak, beiragintza, metalurgia, larrugintza) eta merkataritza ekonomia jarduera nagusiak dira.

Unibertsitatea du, baita musika eskola ospetsua ere.

Kultura gune garrantzitsua da eta bertako musika jaialdiak sona handikoak dira. Monumentuak ugariak eta aipagarriak dira, besteak beste, 1614-1628 urteetako katedral barrokoa, Kapitelplatz plazako iturri ikusgarria (XVIII. mendea) eta XIX. mendeko artzapezpikutegia, Residenplatz plaza inguratzen duten XVI-XVII. mendeetako Neugebäude jauregia (Mozarten "Flauta miragarria" operako soinu bat interpretatzen duen Glockenspiel dago bertan) eta Salzburgoko printze-artzapezpikuen antzinako egoitza (XVI-XVII. mendea), XII. mendeko Stifskirche St. Peter basilika erromanikoa (XVII-XVIII. mendeetan berritua), XI. mendeko Hohensalzburg gaztelua (XVII. mendean berritua eta barnean Erdi Aroko museoa eta gaurko artearen museoa daudena), Lodron jauregia (1631), Mirabell gaztelua (1606-1721, antzina printze-apezpikuen udako egoitza) eta Mozart jaio zen etxea.

  Image   Datu klimatikoak (Salzburgoko aireportua)   Image  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.3 21.7 24.9 27.9 32.2 35.6 37.7 35.6 32.1 28.2 23.5 18.6 37.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.2 5.6 10.4 14.3 19.9 22.2 24.4 24.2 20.1 14.8 7.8 4.0 14.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.8 0.7 4.8 8.5 13.8 16.5 18.6 18.3 14.3 9.3 3.6 0.4 9.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.0 -2.9 0.7 3.8 8.4 11.5 13.5 13.5 10.1 5.5 0.6 -2.5 4.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -25.4 -21.8 -21.6 -3.9 -2.1 2.0 3.7 4.3 -1.6 -8.0 -17.8 -26.8 -26.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 59.9 54.7 78.7 83.1 114.5 154.8 157.5 151.3 101.3 72.6 83.0 72.8 1184.2
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 10.1 9.5 11.9 11.8 12.1 15.0 14.4 13.2 10.8 9.3 10.8 11.8 140.7
Elur egunak (≥ 1.0 cm) 15.4 11.7 6.1 1.4 0 0 0 0 0 0.1 5.1 13.1 52.9
Eguzki orduak 67.0 91.9 130.0 152.6 196.4 193.9 221.1 202.8 167.7 129.7 81.2 62.8 1697.1
Iturria: Central Institute for Meteorology and Geodynamics[3]

Neguko Joko Olinpikoetako bi ediziotarako hautagaitza aurkeztu du, baina ez da inoiz hautatua izan: 2010. urteko jokoetarako, Vancouver hiri kanadarrak irabazi zion, eta 2014koetarako, berriz, Sochi hiri errusiarrak.

Futbol talde indartsua ere badu, SV Austria Salzburg, gaur egun babeslearengatik Red Bull Salzburg izenaz ezagutzen dena. Austriako 11 liga eta 5 kopa irabaziak ditu eta UEFA Kopako finala jokatu zuen 1994 urtean. Milango Interrek garaitu zuen.

Pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 154. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-10-14).
  2. Statistik Austria. (kontsulta data: 2011/10/15).
  3. Klimadaten von Österreich 1971 - 2000 - Salzburg-Flughafen. (kontsulta data: 2010-06-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]