Edukira joan

Luisa Britainia Handikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luisa Britainia Handikoa
Image
Queen consort of Denmark (en) Itzuli

1746ko abuztuaren 6a - 1751ko abenduaren 19a
Sophia Magdalene of Brandenburg-Kulmbach (en) Itzuli - Juliana Maria Brunswick-Wolfenbüttelekoa
Queen Consort of Norway (en) Itzuli

1746ko abuztuaren 6a - 1751ko abenduaren 19a
Sophia Magdalene of Brandenburg-Kulmbach (en) Itzuli - Juliana Maria Brunswick-Wolfenbüttelekoa
Bizitza
JaiotzaLeicester House (en) Itzuli, 1724ko abenduaren 7a (juliotar egutegia)
HerrialdeaImage Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaChristiansborg jauregia, 1751ko abenduaren 19a (27 urte)
Hobiratze lekuaRoskildeko katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: arazo puerperala
Familia
AitaJurgi II.a Erresuma Batukoa
AmaKarolina Ansbachekoa
Ezkontidea(k)Frederiko V.a Danimarkakoa  (1743ko abenduaren 11 -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Hanover (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakezkontidea eta aristokrata

Find a Grave: 9443650 Edit the value on Wikidata

Luisa Britainia Handikoa (Londres, 1724ko irailaren 27aKopenhage, 1751ko abenduaren 19a) jaiotzaz Britainia Handiko eta Hannoverko printzesa izan zen, ezkontzaz Danimarkako eta Norvegiako erregina ezkontidea 1746tik 1751n hil zen arte, Frederiko V.a Danimarkakoarekin ezkondu baitzen.[1][2][3][4]

Londresko Leicester Housen jaio zen 1742an. Gurasoak Jorge Erresuma Batukoa eta Karolina Ansbacheko margravina izan ziren, garai hartan Galesko printze-printzesak ziren. Bikotearen haur gazteena izan zen. 1727an, Luisak bi urte zituenean, aitona hil zen, Jorge I.a Erresuma Batuko erregea, eta aita tronura igo zen Jorge II.a izenaz.

Image
Frederiko V.a Danimarkakoa (1723-1766), bere senar lizuna. Carl Gustaf Piloren lana.

1743ko abenduaren 11n Frederiko printzearekin ezkondu zen, Danimarka eta Norvegiaren oinordekoarekin. Senarrarekin batera, 1746ko abuztuaren 6an tronura igo zen. Bere aurrekoak ez bezala, Luisak danieraz hitz egiten ikasi zuen eta seme-alabak hizkuntza horretan hezteko erabakia publiko egin zuen. Erregearen izaera libertinoa jasan behar izan zuen, seme-alaben zaintzan eta ongintza-lanetan babesa topatu zuen.

Erregina izan eta bost urtera 1751n hil zen bat-batean seigarren haurdunaldian, Christiansborg jauregian. Roskildeko katedralean lurperatu zuten. Bere seme-alaba txikiak Maria Britainia Handiko ahizparen ardurapean geratu ziren, eta ilobez arduratzeko Maria Hesse-Kasseldik Danimarkara joan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Luisa de Gran Bretaña _ AcademiaLab» academia-lab.com (kontsulta data: 2026-05-27).
  2. (Ingelesez) The London Gazette. 2026-01-24 (kontsulta data: 2026-05-27).
  3. (Gaztelaniaz) «Luisa de Gran Bretaña» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (kontsulta data: 2026-05-27).
  4. «About: Luisa de Gran Bretaña» es.dbpedia.org (kontsulta data: 2026-05-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]