McCarthyismo

McCarthyismoa (maccarthysmoa, maccarthismoa edo macartismoa), orokorrean, ezkerraren edo Sobietar Batasunaren aldeko sinpatia adierazi, aberriaren kontrako subertsioak edo traizioak egin izanaren oinarririk gabeko akusazioak izendatzeko erabiltzen da, non akusatuaren giza eskubideak aintzat hartzen dituen prozesu legal justu bat ez den behar bezala errespetatzen; eta bereziki, Estatu Batuetako gerra hotzaren garaiko komunismoaren jazarpena adierazteko.
Jatorria Estatu Batuetako historiako pasarte batean du, 1950 eta 1956 urteen artean. Denboraldi horretan, Joseph McCarthy (1908-1957) senatari errepublikarrak, funtsik gabeko akusazio, adierazpen, salaketa, galdeketa, prozesu irregular eta zerrenda beltzen prozesu zabala abiarazi zuen komunista izateko susmagarri ziren pertsonen aurka. McCarthyren metodo irregular eta indiskriminatuen aurka agertu ziren sektoreek «sorgin-ehiza» gisa salatu zuten prozesua, eta gertaera hori deskribatuta geratu zen, besteak beste, Arthur Miller antzerkigilearen The Crucible (1953) lanean.
Hedaduraz, terminoa batzuetan modu generikoan aplikatzen da, gobernu kontserbadore bati aurkari politikoak jazartzea edo segurtasun nazionalaren izenean eskubide zibilak ez errespetatzea leporatzen zaion egoeretan.[1][2]
Egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra Hotzaren egoera bereziki larria zen. Sobietar Batasuna bonba atomikoarekin experimentatzen hasi zen 1949an, Mao Zedong boterera iritsi zen urte horretan bertan eta Koreako gerra 1950eko maiatzean hasi zen.
Mehatxu atmosfera honetan, iritzi publiko estatubatuarrak politika indartsu eta oldarkor bat eskatzen zuen bloke sobietarraren aurka. 1950eko otsailean. Joseph McCarthyk, Wisconsineko senatariak, parte hartu zuen Estatu sailan konspirazio komunista bat zegoela salatuz.
Gauzak horrela, «sorgin-ehiza» bat hasi zen, «gorriak» purgatzea helburu zuena.
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
McCarthyk espioitza sobietarraren susmagarritzat edo komunismoaren aldekotzat jo zituen komunikabideetako jendea, gobernuko jendea eta militar batzuk. Antikomunista sutsuek lagunduta, botere handia irabazi zuen. Metodoak pentsaezinak ziren finkatuta zegoen ustezko demokraziarentzat, herrialdearen Lehen (adierazpen askatasuna) eta Bosgarren (norbere buruaren kontra ez lekukotzeko eskubidea) zuzenketak bezalako oinarrizko printzipio konstituzionalak urratzen baitziren.[3] Errugabetasun-presuntzioaren printzipio juridikoa ahaztuta, edozein salaketaren aurrean, Senatuko Batzordeak, McCarthy buru zuela, erruduntasun-presuntzioa aplikatzen zuen, eta akusatua zen gezurtatu behar zena eta Alderdi Komunistako kide ez zela edo harekin bat ez zetorrela frogatu behar zuena. Bere errua aitortzen zutenek, lagunkideak salatuz gera zitezkeen garbi. Bere lan inkisitoriala, hasiera batean administrazioan agente komunisten infiltrazioa eragoztea helburu zuena, segituan ikerketa zentruetara eta Hollywoodera zabaldu zen eta bertan Hollywoodeko zerrenda beltza antolatu zuen.[4] Langile publikoek leialtasun froga bati aurre egin behar izan zioten, askok beren karrerekin ordaindu behar izan zutena.
Modu hartan, Alger Hiss, Nazioarteko Bakerako Carnegie Fundazioko presidentea, New Dealeko dokumentu sekretuak igortzeagatik akusatu zuten prozesu batean. Ethel eta Julius Rosenberg senar-emazteen prozesua izan zen garai hartako pasarterik ospetsuenetako bat. Sobietar Batasunari bonba atomikoaren sekretua eman izana leporatu zieten eta haiek ukatu egin zuten. Nahiko polemikoa izanik eta akusatuen aldeko nazioarteko kanpaina bat erakarriz, prozesua 1953ko ekainean amaitu zen ezkonkideen exekuzioarekin.
Dwight Eisenhower 1952an aukeratu zuten, McCarthyk bere eragin handiena zuen unean. Izan ere, gobernu-operazioen senatore-batzordeko presidentea zen, ikerketako azpibatzordekoaz gain. Bere eragina hain zen garrantzitsua, ezen Estatu idazkariak berak bere kolaboratzaileetako batzuk desegin baitzituen McCarthyri aurre ez egiteko. Era berean, Robert Oppenheimer Energia Atomikoaren Batzordetik kanporatu zuten hidrogeno-bonbaren proiektuaren aurka egiteagatik.
MacCarthysmoaren aurkako ahotsak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahots batzuk macartismoaren eta bere gehiegikerien aurka altxatzen hasi ziren. Adibidez, 1953an Arthur Millerren The Crucible obra antzeztu zen, bere garaiko politikaren apaltasunaren aurkako benetako alegatua. Inkisizio politikoaren jomugetako bat zinemaren mundua izan zen, besteak beste, zuzendari eta aktore ospetsuei egindako galdeketek aparteko publizitatea eman baitzieten batzordekideei.[erreferentzia behar]
Edward R. Murrowen figura ospetsuak eragin handia izan zuen telebistako kazetaritzan McCarthy senatariaren aurka izandako liskarren ondorioz, egiarekiko zuen grinagatik eta ideal demokratikoak aurrerarazteko egiten zituen ahalegin nekaezinengatik. Guzti hauen gainean adierazpen askatasuna altxatzen zen. Murrowren Joseph R. McCarthy senatariari buruzko saioak, 1954an, senatariak komunismoaren jarraitzaileen aurkako kanpainan inflexio-puntua ezarri ez ezik, telebistaren Historian bertan ere inflexio-puntua izan ziren.[5]
Edward R. Murrow 1954ko martxoaren 9ko See it now telebista-programan, «A report on senator Joseph R. McCarthy» («Joseph R. McCarthy senatariari buruzko erreportajea) izenburua zuen programan:

| « | Bere lorpen nagusia [McCarthy senatariarena] iritzi publikoa nahastea izan da, komunismoaren mehatxuen artean. Ez dugu desadostasuna desleialtasunarekin nahastu behar. Gogoan izan behar dugu beti akusazio bat ez dela froga bat, eta kondena bat ebidentziaren eta legearen prozesu egokiaren araberakoa dela. [...] Ez gara beldurrez ibiliko, bata bestearen beldurrez. [...] Ez gatoz beldurtutako gizonengandik, idaztearen, hitz egitearen, elkartzearen eta momentuan ezezagunak ziren kausak defendatzearen beldur ziren gizonengandik. [...] Eta norena da akatsa? Egia esan ez da berea. Berak ez zuen beldur egoera hau sortu; berak bakarrik esplotatu zuen, eta arrakasta handiz gainera. Casio zuzen zegoen: «Epaia, Brutus maitea, ez dago gure izarretan, geuregan baizik». | » |
| Edward R. Murrow | ||
Jarduera Antiestatubatuarren Batzordearen eta Lehen Zuzenketaren Batzordearen arteko borrokan, zinemaren industriaren jarrerak, susmagarriei lana ukatuz, balantza makurtu zuen askatasunaren defendatzaileen lerroetan desertzioak sortuz; Humphrey Bogarten kasua izan zen bere Batzordetik baja eman zuena, eta Edward Dmytryk zuzendariarena, sei hilabeteko kartzela-zigorrera kondenatua izan ondoren, bere militantzia komunista eta damua onartzea erabaki zuena, bere 26 alderdikidek osatutako zerrenda bat emanez. Amore emate publiko horrekin aske atera zen eta berehala aurkitu zuen lana.[4]
McCarthyren agintaritza Armadari eraso egiteko erabakia hartu zuenean hautsi zen. 1953an Pentagonoak deserosotzat jotzen zuen McCarthy jada, Eisenhowerengandik jaso zuen laguntza baino gehiago.
Azkenean, McCarthy Komitetik kanporatua izan zen, 1954an, Estatu Batuetako Senatuak zentsura-mozio batean, 67 boto alde eta 22 aurka, «Senatuko kide baten jokabide desegokia» leporatuta, Batzordea zuzendu zuen moduarengatik (hizkera «zuzenegia» zuelako) eta eskatu ziotenean Senatuko beste batzorde baten aurrean ez agertzeagatik, baita aurrera egin ahala asmatutako beste kargu zehaztugabe batzuengatik ere.
Urte berean, Ganberako Jarduera Antiestatubatuarren Batzordeak iragarri zuen Kontsumitzaileen Batasunari bere erakunde subertsiboen zerrendatik baja ematen ziola. 1940an, Estatu Batuetako Kontsumitzaileen Batasunak (ingelesez, Consumers Union) iseka egin zien salaketa horiei:
| « | Baliorik gabeko, adulteratutako eta desitxuratutako produktuen kondena jarduera komunista bada, orduan Elikagaien eta Sendagaien Administrazio Federala, Merkataritza Batzorde Federala eta Medikuntzaren Elkarte Estatubatuarra zuzenean Moskutik ordaindu behar dira.[6] | » |
Beste bi urtez jarraitu zuen senatari lanetan, baina bere lankideek saihestu egiten zuten eta gertatutakoak bere animoan eta osasunean eragina izan zuen: alkoholismo kronikoaren arazoengatik ospitaleratuta, zirrosiak eta hepatitisak jota hil zen 48 urte zituela.
AEBetako Senatuak 2003an 4.000 orrialde baino gehiago argitaratu zituen bere 500 itaunketa sekretuen transkripzioekin, 1953 eta 1954 artean garatu ziren McCarthyren audientzien ohar desklasifikatuetan eta material biografikoan oinarrituta.[7]
Biktimak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bertolt Brecht bezalako idazleak, Europara ihes egin zuena bere errugabetasuna aldarrikatu ondoren, eta zinemaren munduko jendea izan ziren fenomeno honek gehien kaltetu zituenetako batzuk. Fenomenoak zerrenda beltzak deiturikoak sortu zituen, edo idatzi gabeko lege bat sortu zuten idazle eta gidoigileenak, edozein komunikabidetan ezer argitaratzea eragozten ziena, komunikabide hori komunisten soldatapean lan egiteaz akusatua izateko zigorpean.
Hala ere, nolabaiteko erresistentzia bat egon zen, eta pertsona askoren jardueran islatu zen, zinemako pertsonaia garrantzitsuak barne. 41 susmagarri deklaratzera deituta, horietako 19k uko egin zioten agertzeari, Konstituzioaren aurkako jardun ikertzailea epaituz, besteak beste, Alvah Bessie idazlea, Dalton Trumbo gidoilaria eta Edward Dmytryk zuzendaria. «Adiskidetasunik gabeko lekukotzat» jo zituztenei laguntzeko, Lehen Zuzenketaren Batzordea deiturikoa mobilizatu zen, eta zinemako 500 profesional inguru bildu zituen. Egoera horretan, Humphrey Bogart, Lauren Bacall, Gregory Peck, Katharine Hepburn, Kirk Douglas, Burt Lancaster, Gene Kelly, John Huston, Orson Welles, Thomas Mann eta Frank Sinatra bezalako pertsona famatuek, edota (haren historia Good Night, and Good Luck filmean deskribatua den) Edward R. Murrow bezalako kazetariek askatasuna defendatu zuten, teorian estatua babesteko jarduera zena eskubide zibilen suntsiketa sistematikoa besterik ez zela baieztatzen zutela. Protesten artean esanguratsuena Hollywoodeko Hamarrak deiturikoena izan zen. Hauek uko egin zioten beren afiliazio politikoei buruz deklaratzeari, Kongresuak deituak izanez, automatikoki zerrenda beltzean ezarriak eta kartzela-zigorretara kondenatuak izan ziren «Kongresuari desobeditzeagatik».[8] Gary Cooper, Ronald Reagan eta Robert Taylor agertu ziren, Komiteari lagundu eta beste zinemagile batzuk salatu zituztenen artean, kutsu antikomunistako diskurtso abertzaleak ere esanez.[4][9][10][11]
Hollywoodeko Hamarretako batek, Dalton Trumbok, amesgaizto amaigabetik bizirik ateratzea lortu zuen. Gidoilari gorenetakoa zen, sorgin-ehizak ate guztiak itxi zizkion, espetxeratu egin zuen, hondatu egin zuen, Mexikora erbestera joatera behartu zuen eta bere gidoiak saltzera behartu zuen, hainbat izengoitiren pean. Horietako batek Oscarra lortu zuen, baina bere egile misteriotsuak ezin izan zuen jaso, ofizialki existitzen ez zelako.[12]
Handik aurrera sorgin-ehiza partikular eta are izugarriagoa hasi zen Hollywooden, non zinemagile ezagunenetako batzuk (Walt Disney, Elia Kazan, Robert Rossen, Budd Schulberg ekoizlea, Sterling Hayden eta Adolphe Menjou aktoreak barne[8]) McCarthyko jendearentzat txibato izan ziren.
Idazle komunista, antikomunista eta komunista ohiei ere egin zitzaizkien jazarpenak. Horrela, 30.000 liburu baino gehiago zentsuratzea lortu zen, eta berehala erretiratu ziren liburutegi eta liburu-dendetatik, horien artean Robin Hood ospetsua edo Howard Fasten Spartacus eleberria.
Charles Chaplin izan zen aktore jazarri eta zapuztuenetako bat. Chaplinek, bere autobiografian, galdeketa bat deskribatzen du, non, harrituta, «zer adierazi nahi zuen hitzaldi batean, "kamaradak" esan zuenean», erantzun zuen:
| « | Horixe bera. Hiztegian bilatu nuen hitza. Hitz hori ez da komunistena bakarrik.[4][13] | » |
McCarthyren teknikak akusatuen aurkako (inoiz egiaztatzen ez ziren) inkriminazio faltsuak botatzean oinarritzen ziren neurri handi batean, edo elkarte jakin batzuk komunisten aldeko erakundeen zerrendan sartzean (inongo zerikusirik izan gabe). Zentzu horretan, eta hortik izena, Erdi Aroko sorgin-ehizaren antza handia zuen, non akusatuek ere ez zuten beren errugabetasuna frogatzeko aukerarik. Izan ere, pultsu bat sustatu zuen Zuzendari Estatubatuarren Sindikatuaren baitan, non John Fordek[14] partida irabazi zion Cecil B. DeMilleri, McCarthyren jarraitzaile sutsuari.
Zenbait filmek Estatu Batuetako historiako aldi honi buruz hitz egiten dute:
- Arestian aipatutako Sei Oscarretarako kandidatua, Good Night, and Good Luck.
- The Front (1976), Woody Allen protagonista duena, adibiderik onenetakoa da.[15]
- Guilty by Suspicion (1991), Irwin Winklerrek zuzendua eta Robert de Niro protagonista duena.
- One of the Hollywood Ten, Hollywoodeko Hamarren istorioa deskribatzen duen eta Jeff Goldblum protagonista duena.
- Trumbo eta Zerrenda Beltza: Dalton Trumboren dokumental biografikoa: Hollywoodeko Hamarretako bat, Spartacus (Stanley Kubrick), Papillon eta Johnny Got His Gun filmen gidoilaria, bere homonimo, antibelizista eta demokraziari buruzko erreferentzia kritikoren bat zeukan eleberrian oinarritua.
- Trumbo: Dalton Trumbo Hollywoodeko gidoilariaren bizitza kontatzen duen 2015eko filma, Bruce Alexander Cookek idatzitako biografian oinarrituta.

Hollywoodeko Hamarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alvah Bessie, gidoilaria.
- Herbert Biberman, gidoilaria, zuzendaria.
- Lester Cole, gidoilaria.
- Edward Dmytryk, zuzendari eta gidoilaria.
- Ring Lardner Jr, kazetaria, gidoilaria.
- John Howard Lawson, autorea.
- Albert Maltz, autorea, gidoilaria.
- Samuel Ornitz, gidoilaria.
- Adrian Scott, gidoilaria, ekoizlea.
- Dalton Trumbo, gidoilaria, eleberrigilea.
Zerrenda beltzean jarritako artistak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Allen Adler
- Larry Adler
- Orson Bean
- Herschel Bernardi
- Walter Bernstein
- John Berry
- Marc Blitzstein
- Allen Boretz
- Phoebe Brand
- Bertolt Brecht
- John Bright[16]
- J. Edward Bromberg
- Sidney Buchman
- Hugo Butler
- Morris Carnovsky
- Charles Chaplin
- Jerome Chodorov
- Aaron Copland
- Jeff Corey
- John Cromwell
- Jules Dassin
- Roger De Koven
- Paul Draper
- Frank Capra
- Cy Endfield
- John Henry Faulk
- Howard Fast
- Jerry Fielding
- Carl Foreman
- John Garfield
- Betty Garrett
- Will Geer
- Jack Gilford
- Bernard Gordon
- Lloyd Gough
- Lee Grant
- Dashiell Hammett
- Sterling Hayden
- Lillian Hellman
- George Hitchcock[16]
- Marsha Hunt
- Sidney Kingsley
- Sam Jaffe
- Paul Jarrico
- Gordon Kahn
- Victor Kilian
- Howard Koch
- Sebastian Miles
- Rosaura Revueltas
- Pete Seeger[17]
- Gale Sondergaard
- Martin Ritt
Lehenengo Zuzenketaren Komitea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1947ko irailean, Hollywoodeko Hamarrei laguntzeko aktore-talde batek osatu zuen, Jarduera Antiestatubatuarren Batzordearen saioetan. Philip Dunne gidoilariak, Myrna Loy aktoreak eta John Huston eta William Wyler zuzendariek sortu zuten.
Gainbehera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]50eko hamarkadaren bigarren erdian makartismoaren gainbehera hasi zen Estatu Batuetan. Iritzi publikoak eta zenbait erabaki judizialek eragina izan zuten makartismoaren amaieran.
John Henry Faulk ezinbesteko pertsona izan zen zerrenda beltzekin amaitzeko. Irratsaio komiko baten gidaria zen, Faulk Estatu Batuetako Telebista eta Irratiko Artisten Federazioko ezkerreko buruzagi sindikal bat zen. Faulk AWAREk ikertua izan zen, herritarren artean «komunismo-zeinuak» bilatzeko asmoz pertsonak ikertzen zituen enpresa pribatuetako bat. AWAREk «ez gai» bezala markatua, CBS Radiotik kaleratu zuten. Biktima gehienek egin zutenaren aldean, Faulkek AWARE auzitara eraman eta kasua irabazi zuen 1962an.[18] Epai honetatik aurrera, zerrenda beltzetako enpresa pribatuek eta zerrenda hauek erabiltzen zituztenek kalte eta galerengatik auzitara eraman zitzaketela aintzat hartu zuten. Batzuek jarraitu zuten arren, gehienek itxi egin behar izan zuten.[19]
Faulk auziko epaia eman aurretik ere, Hollywooden hasiak ziren zerrenda beltzak desobeditzen. 1960an, Dalton Trumbo, Hollywoodeko Hamarrak bezala ezagutzen den zerrenda beltzaren barruko artista ezagunetariko bat, publikoki kontratatu zuten Exodus eta Spartacus filmen gidoiak idazteko.
Aldiaren birbalioztatze kritikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Susmo soilen ondorioz jazarri izan zituzten errugabeak, berme gabeko salaketekin,[20] galdeketekin,[21] lana galtzea eta pasaportea ukatzea komunismoko susmagarriei,[22] edo espetxeratuei.[23] Hauek gizarte-kontroleko eta errepresioko mekanismo ezberdinak izanik, Estatu Batuak ertzean ibili ziren era arriskutsuan, aipatutako metodo faxistekin totalitarismora hurbilduz.[24]
Joseph McCarthyren sorgin ehizatik 50 urtera, 2003an AEBetako Senatuak 4000 orrialde baino gehiago argitaratu zituen bere 500 galdeketa sekretuen transkripzioekin. 1953 eta 1954 bitartean garatu ziren McCarthyren ohar desklasifikatuetan eta audientzien material biografikoan oinarritua.[7][21][25]
Kanadako CBC kanal publikoaren ikerketa batek beste «sorgin-ehiza» bat azaleratu zuen Kanadan 1950 eta 1980 artean. PROFUNC (Alderdi Komunistako Militante Nabarmenen ingelesezko siglak) izenpean, plana Kanadako Zaldizko Poliziak (GRCk) zuzentzen zuen eta 16.000 komunista eta 50.000 ustezko jarraitzaile «fitxatu» zituen. Zerrenda GRCren bulegoetara bidali zen gutun-azal zigilatuetan, eta susmagarrien adina, deskribapen fisikoa, etxeko argazkiak eta sarekada baten ondoren ihes egiteko ateen kokapena zehazten zituen. Behin atxilotuak izan zirenean, agintariek ihes egiten saiatuz gero presoei tiro egiteko baimena ematen zuten.[26][27]
Frogatutako, egiaztatutako eta Estatu Batuen historiaren parte diren gertakari horiek gorabehera, neokontserbadore gutxi batzuek ukatzen dute Estatu Batuen historiaren pasarte hau. James Burnham komunista antiestalinista eta politologo estatubatuarrak adierazi zuen zenbateraino izan zen erreala herri-kulturak makartismoaren garaiari egozten dion errepresioa, zinemak eta literaturak Erdi Aroko histeria kolektibo eta beldurrezko aldi bihurtu zutena (Arthur Millerren The Crucible lanean kontsakratutako irudia, 1692an Salemgo jazarpenen erreferentzia izan zena). Burnhamen arabera, sorgin-ehiza deiturikoan ez zen «hildako, zauritu edo torturatu bakar bat ere izan, ez eta nahierara atxilotutako, epaiketarik gabe espetxeratutako, kanporatutako, deportatutako, edo bere eskubide prozesalez gabetutako herritar bakar bat ere» (betiere Burnhamen arabera).[28] Ildo beretik, zutabegile neokontserbadore batek, Ann Coulterrek, «gure garaiko mito orwelliar handiena» zela esan dute[29]. 1961ean jaiotako madrildar batek, Martín Alonsok, ironikoki adierazi zuen McCarthy izan zela «maccarthismoa kobratu zuen benetako biktima bakarra»[30].
Baina azken iritzi horiek polemika bilatzen zuten oso ezagunak ez diren zutabegile eta artikulugile batzuenak dira. Adibidez, Hank Greenspunen iritziz, Joseph McCarthy, komunistak eta homosexualak jazartzeko obsesio morbosoa izan arren, homosexuala zela ikusi zen.[31]
Beste egile batzuek, 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondoren Estatu Batuetan izandako terrorismoaren errepresioaren ondorioz, makartismoa berraztertu dute, eta bi fenomenoen arteko jarraitutasun-ildo bat aurkitu dute. The Age of Anxiety: McCarthyism to Terrorism ("antsietatearen aroa: mccarthismotik terrorismora", 2005) liburuan, Haynes Johnsonek «AEBetako segurtasun handiko espetxeetara jaurtitako atzerritarrek iraileko 11ko atentatuaren hasieran jasandako abusuak» eta McCarthy aroaren gehiegikeriak alderatu egiten ditu.[32] Zentzu berean, David D. Colek Akta Patriotikoa «filosofia makartistaren berpiztea» dela idatzi du, «komunista» «terrorista» ordez jarrita sinpleki.[33][34]
2000. urtean argitaratutako txosten batean, Gerra Hotzari buruzko eztabaidaren esparruan, eta makartismoak adierazpen-askatasunaren deuseztapenean egindako lana berrikusita, Ellen W. Schrecker historialariak honako hau adierazi zuen:
| « | ...herrialde honetan, makartismoak kalte handiagoa egin zion Konstituzioari, AEBetako Alderdi Komunistak inoiz egin diona baino.[35] | » |
| « | AEBetako ezkerraren okerrena da traizioa egin zuela igerilekuak salbatzeko. Gutxi gara gure jarrera traizionatu ez dugunak, besteen izenik eman ez dugunak. | » |
| Orson Welles[36] | ||
| « | Hamar lekuko etsaietatik, bik talentua dute, besteak etsaikorrak dira soilik. | » |
| Billy Wilder[37] | ||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Brotes de macartismo» www.aprodeh.org.pe.
- ↑ (Gaztelaniaz) «En Estados Unidos estamos ante un nuevo macartismo» www.clarin.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) Rodriguez Araujo, Octavio. (2004). Derechas y ultraderechas en el mundo. Siglo XXI Editores, 192 or. ISBN 968-23-2519-6..
- 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) .«Caza de brujas», UniversoCinemaniaco.com, 15 de abril de 2010.
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Quién era Edward R. Murrow? | elmundo.es» www.elmundo.es.
- ↑ «Nuestra historia: 1950s», espanol.consumerreports.org
- 1 2 (Ingelesez) «Senate Homeland Security and Governmental Affairs Committee Prints, 107th Congress» www.access.gpo.gov.
- 1 2 (Gaztelaniaz) Gubern, Román. (1987). La caza de brujas en Hollywood. Anagrama.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los protagonistas de la caza de brujas» www.elmundo.es.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuando Hollywood vivió su peor pesadilla. Javier Coma publica ‘Diccionario de la caza de brujas’, un recopilatorio de la persecución maccarthista» La Vanguardia 2005-12-06.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Macartismo: la caza de brujas en Hollywood ya tiene su propio diccionario» edant.clarin.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) Boyero, Carlos. (2009-04-03). «Irreductible, conmovedor Dalton Trumbo» El País ISSN 1134-6582..
- ↑ (Gaztelaniaz) Chaplin, Charles. (1964). Mi Autobiografía. Debate ISBN 84-7444-670-8.
- ↑ (Gaztelaniaz) Eyman, Scott. (2001). Print the Legend. La vida y época de John Ford. T&B Editores, 2001.
- ↑ Pelikula honetako kredituetan, urte desberdinetan zerrenda beltzean egon ziren ekipoko kideen zerrenda bat agertzen da: Martin Ritt zuzendaria (1951), Walter Bernstein gidoilaria (1950), Zero Mostel (1950), Herschel Bernardi (1953), Lloyd Gough (1952), Joshua Shelley (1952).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Coma, Javier. (1995). «Un "antifascista prematuro"» Dirigido (Barcelona: Dirigido por S.L.) 232: 80. ISSN 0212-7245 ISSN 0212-7245..
- ↑ (Ingelesez) Irwin, Colin. (2011-06-15). «Pete Seeger refuses to testify» The Guardian ISSN 0261-3077..
- ↑ (Ingelesez) Faulk, John Henry. (1963). Fear on Trial. University of Texas Press ISBN 0-292-72442-X..
- ↑ (Ingelesez) Fried, Albert. (1997). McCarthyism, The Great American Red Scare: A Documentary History. Oxford University Press, 197 or. ISBN ISBN 0-19-509701-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los protagonistas de la caza de brujas» www.elmundo.es.
- 1 2 (Gaztelaniaz) «- EL MUNDO | Suplemento Crónica 395 - Así interrogaba el gran inquisidor» www.elmundo.es.
- ↑ (Gaztelaniaz) «PAUL ROBESON EL GRAN MITO OLVIDADO» La Nación 1998-10-25.
- ↑ (Gaztelaniaz) .«Dalton Trumbo, El combate incesante», elcultural.es.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Listas Negras en el Cine. El fallecimiento de Ring Lardner, Jr., el último sobreviviente de "Los Diez de Hollywood", nos obliga a repasar esta página sombría de la historia de cine.» www.hollywoodclasico.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Senado divulga audiencias a puerta cerrada de senador McCarthy» El País (Uruguai).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Canadá hizo listas secretas de millares de ciudadanos comunistas entre 1950 y 1980. Preveía vigilar, arrestar y detener sin limitación a militantes y simpatizantes. El gobierno daba carta blanca para disparar si eran detenidos y querían huir» www.elmundo.es.
- ↑ (Ingelesez) «Secret Cold War plan included mass detentions» CBC.
- ↑ (Ingelesez) Burnham, James. (1959). The Web of subversion. Underground networks in the US Government. John Day Company.
- ↑ (Ingelesez) Coulter, Ann. (2002). Treason. Crown Forum.
- ↑ (Gaztelaniaz) Alonso, Martín. (2006). Doce de septiembre. La guerra civil occidental. Madril: Gota a Gota.
- ↑ (Ingelesez) Rovere, Richard H. (1959). Senator Joe McCarthy. University of California Press, 68 or. ISBN 0-520-20472-7..
- ↑ (Ingelesez) Johnson, Haynes. (2005). The Age of Anxiety: McCarthyism to Terrorism. Harcourt, 471 or. ISBN 0-15-101062-5..
- ↑ (Ingelesez) Cole, David. «National Security State» The Nation 2001-12-17.
- ↑ (Ingelesez) Cole, David. «The New McCarthyism: Repeating History in the War on Terrorism» Harvard Civil Rights-Civil Liberties Law Review 38 (1) 2003ko negua.
- ↑ (Ingelesez) Schrecker, Ellen. Comments on John Earl Haynes', "The Cold War Debate Continues", 2000. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuando Hollywood vivió su peor pesadilla. Javier Coma publica ‘Diccionario de la caza de brujas’, un recopilatorio de la persecución maccarthista» La Vanguardia 2005-12-06.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Macartismo: la caza de brujas en Hollywood ya tiene su propio diccionario» edant.clarin.com.