Iowa
Iowa (ⓘ) Ameriketako Estatu Batuetako 50 estatuetako bat da, Estatu Batuetako Mendebaleko Ertainean dago. Estatuko biztanleriaren %92 pertsona zuriak dira eta Iowako talde etniko handiena alemana da, biztanleriaren %35,5 dira-eta. Bere iturri nagusiak: manufaktura, nekazaritza eta turismoa dira. Estatu Batuetako soja eta etanol gehiena bertan ekoizten da eta txerri gehien ere bertan aurkitzen da.
Estatuaren izena Iowan bizi ziren amerindioengandik dator. Europatik etorritakoen artean eskualdea lehen aldiz esploratu zutenak frantsesak izan ziren, zehazki, Louis Jolliet eta Jacques Marquette izan ziren 1673an. Eskualdea berdea eta emankor bezala deskribatu zuten. Lehen kolono zuriak 1833an ezarri ziren eta 1846ko abenduaren 28an, Iowa Batasuneko 29. estatua bihurtu zen. Hiriburua Des Moines da eta baita hiri garrantzitsuena ere. Guztira 3 milioi biztanle inguru ditu estatuak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen amerindioak gaur egungo Iowara orain dela 13.000 urte iritsi ziren. Fruta-biltzaileak eta ehiztariak ziren eta pleistozenoan paisaia glaziar batean bizi zien. Europar esploratzaileak iritsi zirenean, amerindioak nekazari bihurtu zuren eta egitura ekonomikoa, soziala eta politikoa zuten. Eraldaketa hau pixkanaka gertatu zen. Amerikako aldia arkaikoan (duela 10.500-2.800 urte), amerindioak ingurura egokitu ziren, baita ekosistemara ere, eta biztanleria hazi ahala sedentarioago bihurtu ziren. Duela 3.600 urtetik, aldi arkaiko berantiarrean, Iowako amerindioak etxeko landareak landatzen hasi ziren. Hurrengo aldia, <<Woodland aldia>> (basotik) bezala ezaguna, nekazaritzaren dependentzia handiagoa zegoen eta egitura soziala konplexuagoa zen. Keramikaren erabilera hazi egin zen. Aldi aurrehistoriko berantiarean, 900. urte inguruan, artoaren ekoizpena hazi egin zen. Aldaketa sozialek herrixken jaiotzan bultzatu zuten. Aldi posthistorikoan, Europarrak etorri ziren eta eurekin gaixotasun eta produktu berriak eta beste talde etnikoek amerindioarren artean nahasmendua eragin zuten, bai biztanlerian, bai ekonomian eta bai egitura sozialean.[1]
Louis Jolliet eta Jacques Marquette esploratzaile frantsesak izan ziren Europatik etorri ziren lehenak 1673an. Misisipi ibaitik etorri ziren eta ingurunea esploratu ondoren, lurralde berdea eta emankorra zela ikusi zuten. Lurraldean amerindioak bizi ziren: Ioway, Sauk, Mesquaki, Sioux, Potawatomi, Oto eta Misuritarrak.[2]
Julien Dubuque (1762 – 1810), Normandiako gurasoak zituena St. Pierre les Brecquetsen, San Lorenzo hegoaldeko ibaiaren ertzean, Kanadako Quebec hiritik mendebalera ehun bat kilometroetara, lehen europarra izan zen Iowan bizi izan zena. 1788an, fox etniaren baimena jaso zuen bertan bizitzeko (eta ondoren, espainiar agintariena) eta galena minatzeko (berun sulfuroa), Misisipi ibaiaren ondoko muinoetan (gaur egungo Dubuque hiriaren inguruetan).[3]
Estatu Batuak Iowa Luisianaren erosketaren zati bezala lortu zuen 1803ean. patowatamie, oto eta misuritarrek euren lurrak gobernu federalari saldu zizkien 1830 baino lehen.[2] 1833ko ekainean, Estatu Batuen partetik Iowaren kolonizazio ofiziala hasi zen. Lehen kolono gehienak Ohio, Pensilvania, New York, Indiana, Kentucky eta Virginia tik etorri ziren.
Lehen kolonoek bizimodu bakartia eta gogorra izan zuten lehen hamarkadetan. Zuhaitzik eta urtero suteak jasaten zituen zelaira egokitu behar izan zuten. Lurraldearen ekialdean, hala ere, bazeuden basoak eta etxeak eraikitzeko eta erregaia izateko baliabide bihurtu zen. 1850 eta 1860 hamarkadetan trena iritsi zen eta merkatu nazionala eta internazionala zabaldu zitzaion bertako nekazaritzari. Ondorioz, biztanleria 43.112 (1840) izatetik 1.194.020 (1870) izatera pasa zen. 1869an inmigranteak erakartzeko kanpaina ofizial bat jarri zen martxan eta Europatik (batez ere Alemania, Suedia, Norvegia eta Herbehereak) jendea etorri zen.
1846ko abenduaren 28an, Estatu Batuetako estatu moduan onartu zuen Iowa gobernu federalak.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iowak Minnesotarekin (iparraldea), Nebraskarekin (hegoaldea), Hego Dakotarekin (ipar-mendebalea), Missourirekin (hegoaldea), Wisconsinekin (ipar-ekialdea) eta Illinois (ekialdea) egiten du muga. Misisipi ibaia muga da estatuaren ekialdean eta Missouri (ibaia) mendebalean.
Iowak 99 konderri ditu eta estatuaren hiriburua Des Moines da, Polk konderrian.
Estatuan hainbat laku natural daude eta garrantzitsuenak: Spirit, West Okoboji eta East Okoboji dira, estatuaren ipar-ekialdean. Laku artifizialak ere badaude: Odessa, Saylorville, Red Rock, Coralville, MacBride eta Rathbun.
Estatuko topografia aldapa gutxiko muinoz osatuta dago. Estatuaren mendebaleko mugan loesseko muinoak ikus daitezke. Horietako batzuk ehundaka oinetako sakontasuna dute. Ipar-ekialdean, Misisipi ibaian zehar, Driftless Zone izeneko leku bat dago eta koniferaz estalitako muinoak daude (bertan ohikoa ez den paisaia).
Altura gutxien duen lekua Keokuk da. Iowa hego-ekialdean dago eta 146 metro ditu. Garaiena, berriz, Hawkeye Point da eta 509 metro ditu.[4] Leku garaiena Sibley hiriaren iparraldean dago, Iowaren ipar-ekialdean. Estatuko bataz bestek garaiera 335 metro da. Estatuaren tamaina kontuan hartuta (145.743 km²), ezberdintasun gutxi dago altuera garaienaren eta baxuenaren artean.
Iowak nazioko radon multzo handiena du. Izan ere, Kanadako Ezkutuaren harri granitikoak glaziazioak apurtu zituen eta lurrean bildu ziren, Iowako abeltzaintzarako lurrak aberastuz.[5] Harrizko lur eremu oso handi baten ondorioz, radona lurretik gas moduan irteten da. Estatuko hiri askok, tartean, Iowa Cityk, radonarekiko erresistentzia eskatu dute etxe berriak eraikitzeko.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iowak, Erdi-Mendebalde eskualde gehiena bezalak klima kontinental hezea du estatu guztien eta tenperaturak muturrekoak dira, hotzak zein beroak. Des Moineseko urteko tenperatura 10 °C da baina iparreko zenbait tokitan 8 °C da. Keokuk eta Misisipi ibaiaren inguruetan, ordea, 12 °C da. Neguak elurtsuak izaten dira eta hiriburuan (Des Moines) 92 zentimetro elur biltzen dira. Udaberria aro gordinaren hasiera da. Prezipitazioak ugaritu egiten dira eta tenperatura igo. Iowako uda beroa eta hezea da eta egunez tenperaturak 32 °Cra iristen dira eta batzuetan 38 °Cra.
Urteko 50 ekaitz-elektriko gertatzen dira bataz beste [6]. Ekaitz hauetako batzuk gogorrak izan daitezke, txingor eta haize indartsuarekin. Tornadoen jarduerari dagokionez, estatuak aukera handiak ditu gertatzeko, izan ere, urtero bataz beste 37 tornado gertatzen dira, batez ere udaberrian eta udan.[7]
| Hilabeteko tenperatura arruntak (altuak eta baxuak), Fahrenheitetan, Iowako hainbat hiritan | ||||||||||||
| Hiria | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Davenport | 30/12 | 36/18 | 48/29 | 61/39 | 73/50 | 82/60 | 86/65 | 84/62 | 77/53 | 64/42 | 48/30 | 35/18 |
| Des Moines | 29/12 | 35/18 | 48/29 | 61/40 | 72/51 | 82/61 | 86/66 | 84/64 | 76/54 | 64/42 | 47/29 | 33/17 |
| Dubuque | 25/9 | 31/15 | 43/26 | 57/38 | 69/49 | 79/58 | 82/62 | 80/60 | 72/52 | 60/40 | 44/28 | 30/15 |
| Sioux City | 29/8 | 35/15 | 47/26 | 62/37 | 73/49 | 82/58 | 86/63 | 84/61 | 76/50 | 64/38 | 45/25 | 32/13 |
| Waterloo | 26/6 | 32/13 | 45/25 | 60/36 | 72/48 | 82/58 | 85/62 | 83/60 | 75/50 | 62/38 | 45/25 | 31/12 |
| Iturria: www.ustravelweather.com | ||||||||||||
NOAAren datuen arabera, 1991–2020 aldian, estatuko urteko batez besteko tenperatura 9,1 °C-koa izan zen.[8][oh 1] Hilabeterik beroena uztaila da (23,0 °C; eguneko gehienekoen batez bestekoa, 28,8 °C) eta hotzena urtarrila (−7,0 °C; eguneko gutxienekoen batez bestekoa, −11,8 °C). Urteko prezipitazioa 903 mm-koa da; hilabeterik euritsuena ekaina da (134 mm) eta lehorrena urtarrila (25 mm).
1895–2025 aldian, urteko batez besteko tenperaturak mendeko 0,7 °C-ko gorako joera izan du. Azken hamar urteak (2016–2025) XX. mendeko batez bestekoa (8,6 °C) baino 1,0 °C beroagoak izan dira. Erregistroko bost urte beroenetatik bi 2000tik aurrerakoak dira (2012 eta 2024). Urterik beroena 2012 izan zen (11,2 °C) eta hotzena 1917 (6,6 °C).[8]
Etxeak berotzeko eta hozteko behar den energia neurtzeko, NOAAk gradu-egunak kalkulatzen ditu: egun bakoitzean batez besteko tenperatura 18,3 °C-tik zenbat gradu behera dagoen (berokuntza-gradu-egunak) edo gora dagoen (hozte-gradu-egunak), urte osoan batuta. 1991–2020 aldian, urtean batez beste 3790 berokuntza-gradu-egun eta 449 hozte-gradu-egun izan ziren.[8]
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -2.2 | 0.6 | 8.0 | 15.6 | 21.7 | 27.0 | 28.8 | 27.6 | 24.1 | 16.9 | 8.0 | 0.7 | 14.7 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -6.9 | -4.4 | 2.5 | 9.3 | 15.5 | 21.1 | 23.0 | 21.7 | 17.6 | 10.6 | 2.7 | -3.9 | 9.1 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -11.7 | -9.4 | -3.1 | 2.9 | 9.3 | 15.1 | 17.2 | 15.7 | 11.1 | 4.2 | -2.5 | -8.5 | 3.4 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 25 | 30 | 51 | 93 | 123 | 134 | 106 | 105 | 88 | 68 | 46 | 35 | 903 |
| Iturria: NOAA NCEI, nClimDiv: 1991–2020 normalak (2026-10-06ko bertsioa) | |||||||||||||
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko Ameriketako Estatu Batuetako erroldaren arabera 3.190.369 biztanle zeuden. Batez besteko adina 38,6 urtekoa zen (
Iowako mapa), 37,6 urtekoa gizonezkoen artean eta 39,8 urtekoa emakumezkoen artean. Biztanleen % 23,2 18 urtetik beherakoak ziren eta % 18,0 65 urtetik gorakoak. 100 emakumeko, 98,9 gizon zeuden, eta 18 urtetik gorako 100 emakumeko, 97,1 gizon zeuden adin-talde horretan.[9][10]

- 3.617 – 7.131(10)
- 7.338 – 9.230(10)
- 9.409 – 10.416(10)
- 10.528 – 12.361(10)
- 12.801 – 14.901(10)
- 14.944 – 17.674(10)
- 18.077 – 20.883(10)
- 21.253 – 35.210(10)
- 36.774 – 92.996(10)
- 99.381 – 516.546(9)

- 3,3 bizt./km² – 5,5 bizt./km²(10)
- 5,6 bizt./km² – 6,5 bizt./km²(10)
- 6,6 bizt./km² – 8,1 bizt./km²(10)
- 8,1 bizt./km² – 8,9 bizt./km²(10)
- 8,9 bizt./km² – 10,0 bizt./km²(10)
- 10,1 bizt./km² – 11,5 bizt./km²(10)
- 11,8 bizt./km² – 14,1 bizt./km²(10)
- 14,2 bizt./km² – 22,2 bizt./km²(10)
- 23,1 bizt./km² – 38,6 bizt./km²(10)
- 46,9 bizt./km² – 337,0 bizt./km²(9)
| Biztanleria-piramidea 2020 Guztira: 1.586.092 gizon, 1.604.277 emakume | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Datu hauek AEBko Errolda Bulegotik (U.S. Census Bureau) eskuratu dira, 2020ko zentsutik (DHC, P12 taula)[11] | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Arraza eta etnizitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko Ameriketako Estatu Batuetako erroldaren arabera, estatuan 3.190.369 biztanle zeuden. Herritarren % 6,8 hispano edo latinoa zen, edozein arrazakoak[oh 2]. Ez-hispanoen artean % 88,7 zuria zen, lekuko biztanleria osoaren % 82,7[oh 3]; % 4,3 beltza edo afroamerikarra zen, lekuko biztanleria osoaren % 4,1; % 2,5 asiarra zen, lekuko biztanleria osoaren % 2,4; % 3,7 bi arraza edo gehiago zen, lekuko biztanleria osoaren % 3,4; % 0,3 amerindiarra edo Alaskako natiboa zen, lekuko biztanleria osoaren % 0,3; % 0,2 Hawaiiko edo Ozeaniako uharteetakoa zen, lekuko biztanleria osoaren % 0,2; eta % 0,3 bestelako arraza bat zen, lekuko biztanleria osoaren % 0,3.[oh 4][12]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaioterriari dagokionez, biztanleen % 69,6 estatu berean jaiotakoak, % 23,8 beste estatu amerikar batean jaiotakoak eta % 5,9 atzerrian jaiotakoak (atzerritarrak) ziren.[oh 5] Atzerritarren artean, % 44,0 AEBko herritar naturalizatuak ziren eta % 56,0 ez ziren herritarrak. Jatorriari erreparatuta, atzerritarren gehiengoa Latinoamerikan jaiotakoa zen (% 38,4, biztanleria osoaren % 2,3); ondoren Asian (% 32,7, % 1,9), Afrikan (% 16,5, % 1,0), Europan (% 9,1, % 0,5), Ozeanian (% 1,7, % 0,1) eta Ipar Amerikan (% 1,6, % 0,1).[oh 6][13]
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanleriaren portzentaia erlijio-sentimentuaren arabera:
- Kristautasuna – %86
- Protestantismoa – %62
- Luteranismoa – %17
- Metodismoa – %14
- Eliza Bautista – %5
- Presbiterianismoa – %3
- Protestantismoaren beste adarrak – %23
- Eliza katolikoa – %23
- Kristautasunaren beste adarrak – %1
- Protestantismoa – %62
- Beste erlijioak – %1
- Erlijio gabeak – %14
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Biztanleria > 100.000 (hiri gunea)
- Biztanleria > 10.000 (hiri gunea)
Etxebizitza eta etxeguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatuan 1.412.789 etxebizitza zeuden, horietatik % 91,2 okupatuta eta % 8,8 hutsik.[14] Okupatutako etxebizitzen artean, % 70,4 jabeek okupatutakoak ziren eta % 29,6 errentan hartutakoak.[10] Estatuan 1.288.560 etxegune zeuden guztira, horietatik % 63,0 familia-etxeguneak ziren eta % 37,0 familiarik gabekoak. Familia-etxeguneen artean, % 77,1 ezkondutako bikoteek osatzen zituzten eta % 22,9 bestelako familia motek. Familiarik gabeko etxeguneen artean, % 81,1 pertsona bakarrik bizi ziren eta % 18,9 beste norbaitekin, ahaiderik gabe.[15] Talde-bizilekuetan bizi ziren 98.558 pertsona (biztanleria osoaren % 3,1); horietatik 14.389 zuzentze- eta gazte-egoitzetan eta 46.412 unibertsitateko ikasleen egoitzetan bizi ziren.[14]
Etxebizitzak
Iowako mapa
Etxegune motak
Talde-bizilekuetako biztanleria
Hezkuntza-maila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]25 urtetik gorako biztanleen artean, % 93,3k batxilergo-titulua edo goragokoa zuten, % 31,4k unibertsitate-gradua edo goragokoa zuten eta % 10,5k graduondoko titulua (masterra, titulu profesionala edo doktoretza) zuten.[16]
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konderriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adair konderria
- Adams konderria
- Allamakee konderria
- Appanoose konderria
- Audubon konderria
- Benton konderria
- Black Hawk konderria
- Boone konderria
- Bremer konderria
- Buchanan konderria
- Buena Vista konderria
- Butler konderria
- Calhoun konderria
- Carroll konderria
- Cass konderria
- Cedar konderria
- Cerro Gordo konderria
- Cherokee konderria
- Chickasaw konderria
- Clarke konderria
- Clay konderria
- Clayton konderria
- Clinton konderria
- Crawford konderria
- Dallas konderria
- Davis konderria
- Decatur konderria
- Delaware konderria
- Des Moines konderria
- Dickinson konderria
- Dubuque konderria
- Emmet konderria
- Fayette konderria
- Floyd konderria
- Franklin konderria
- Fremont konderria
- Greene konderria
- Grundy konderria
- Guthrie konderria
- Hamilton konderria
- Hancock konderria
- Hardin konderria
- Harrison konderria
- Henry konderria
- Howard konderria
- Humboldt konderria
- Ida konderria
- Iowa konderria
- Jackson konderria
- Jasper konderria
- Jefferson konderria
- Johnson konderria
- Jones konderria
- Keokuk konderria
- Kossuth konderria
- Lee konderria
- Linn konderria
- Louisa konderria
- Lucas konderria
- Lyon konderria
- Madison konderria
- Mahaska konderria
- Marion konderria
- Marshall konderria
- Mills konderria
- Mitchell konderria
- Monona konderria
- Monroe konderria
- Montgomery konderria
- Muscatine konderria
- O'Brien konderria
- Osceola konderria
- Page konderria
- Palo Alto konderria
- Plymouth konderria
- Pocahontas konderria
- Polk konderria
- Pottawattamie konderria
- Poweshiek konderria
- Ringgold konderria
- Sac konderria
- Scott konderria
- Shelby konderria
- Sioux konderria
- Story konderria
- Tama konderria
- Taylor konderria
- Union konderria
- Van Buren konderria
- Wapello konderria
- Warren konderria
- Washington konderria
- Wayne konderria
- Webster konderria
- Winnebago konderria
- Winneshiek konderria
- Woodbury konderria
- Worth konderria
- Wright konderria
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iowako Barne Produktu Gordina 2003an 103 mila milioi dolar estatubatuarretakoa izan zen. Estatuko per capita errenta 28.340 dolarrekoa izan zen Iowan. Bestalde, langabezia-tasa %4,1ekoa izan zen.
Lehen sektorea Iowako BPGren %4 da. Nekazaritza eta abeltzaintza Iowako BPGren %4 da eta 136 mila laguni ematen diote lan. Arrantzak eta basogintzak eragin gutxi dute estatuaren ekonomian. Iowak 94 mila abeltegi baino gehiago ditu eta estatuaren %90 hartzen dute. Nebraskak bakarrik abeltegiek betetako estatuaren eremu handiagoa du. Iowa Estatu Batuetako arto ekoizle handiena da eta Estatu Batuen bostena sortzen du. Iowak estatuko txerri kopuru handiena ere badu. Sojaren ekoizpenean ere lehenengoa da. Iowak Estatu Batuetako txerrien laurena biltzen di. Iowako nekazaritza eta abeltzaintzako produkturik garrantzitsuenak hauek dira: lastoa, oloa, sagarra, lekalea eta behiak.
Bigarren sektorea BPGren %26 da. Manufaktura industria estatuko BPGren %22a da eta 267 mila pertsonari ematen dio lan. Estatuan ekoizten dire produktuen balio guztia 31 mila milioi dolarretakoa da. Estatuan ekoizten diren industria produktu garrantzitsuenak elikagai industrialak, makineria, produktu kimikoak, hornikuntza elektrikoak eta garraiorako ibilgailuak dira. Iowa estatuko etanol ekoizle handiena da. Eraikuntzaren industria estatuko BPGren %4 da eta 100 mila laguni ematen dio lan. Meatzaritzak eragin gutxi du estatuko ekonomian eta 3 mila laguni ematen dio lana. Estatuko iturri mineral natural garrantzitsuena kareharria da.
Hirugarren sektorea BPGren %70a da. Gizarte- nahiz norbanakako-zerbitzuak estatuko BPGren %17a dira eta 535 mila pertsoni ematen die lan. Merkataritza handiak eta txikiak estatuko BPGren %16 osatzen dute eta 420 mila pertsona ingururi ematen die lana. Finantza- eta higiezinen agentzia-zerbitzuek BPGren %16a osatzen dute eta 135 mila laguni ematen diote lan. Estatuko finantza-gunea Des Moines da eta berau da aseguru industrian bigarren gune handiena Estatu Batuetan Hartford (Connecticut) ondoren eta munduko hirugarrena (Londres eta Hartford ondoren). Zerbitzu publikoak Iowako BPGren %12a dira eta 254 mila laguni ematen diote lan. Garraioak, telekomunikazioak eta erabilpen publikoek 92 mila lanpostu sortzen dituzte, BPGren %9. Elektrizitatearen %85a estatuak ikatz edo petroleoan oinarritutako zentral termoelektrikoekin sortzen da. Estatuko zentral nuklear bakarrak, Duane Arnold Energy Centerrek, %11 ekoizten du eta zentral hidroelektrikoek %2 inguru sortzen dute.
Errenta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxeguneen errenta mediana 75.059 $ zen (
Iowako mapa), eta familiena, 97.491 $. Per capita errenta 40.877 $ zen. Biztanleriaren % 11,1 pobrezia-atalasetik behera zegoen.[17] Etxeguneen artean, % 4,0k 10.000 $ baino gutxiagoko errenta zuten, eta % 8,6k 200.000 $ edo gehiagoko errenta zuten.[18]
Etxeguneen errenta banaketa
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estatuko lehen eskola pribatua izan zen eta 1830ean sortu zen, Iowa oraindik Michigango Lurraldean zegoenean, gaur egun Lee konderria dena. 1820an, Michigan Lurraldeko gobernuak Iowan lehen eskola publikoak eraikitzeko dirua jarri zuen. 1858an, estatu moduan, Iowako gobernuak eskola publikoen sarea martxan jarri zuen. 1858an, eskola guztiak lehen hezkuntzakoak ziren. Iowako hezkuntza publikoko sistemak 1911ean bigarren hezkuntza jarri zuen martxan. 1902an estatutak eskola nahitaezko bihurtu zuen.
Gaur egun, Iowako hezkuntza erakundeek Iowako Estatuko Hezkuntza Kontseiluaren aginduak eta arauak bete behar dituzte. Kontseily honek estatuko eskola publikoen sistema kontrolatzen du eta eskola barrutietan banatuta dago. Kontseilua gobernatzaileak hautatutako bederatzi kidek osatzen dute eta hezkuntza zuzendari bat ere badago, kontseilua zuzentzen duena, berau ere gobernatzaileak hautatuta. Kontseilu kideen agintaldiak ez du mugarik eta gobernatzaileak nahi duenean alda ditzake. Hiri garrantzitsu bakoitzak (city) eta bigarren hiriek (towns) eta konderri bakoizak eskola barruti bat du. Hirietan, eskola publikoko sistemaren arduraduna udaletxearen menpe dago eta jende gutxiago bizi den eskualdeetan, berriz, eskola barrutiaren menpe. Iowan "charter eskolak" deritzanak ere onartzen ditu. Hauek eskola publikoak dira baina independenteak, hau da, ez dituzte eskola barrutiek kudeatzen baina diru-publikoa jasotzen dite. Haur eta nerabezaroan eskola nahitaezkoa da bigarren hezkuntza edo hamabost urte bete arte.
1999ean, eskola publikoek 497,4 mila ikasle hartu zituzten eta 33,5 irakasleri lanpostua eman zieten. Eskola pribatuek 49,6 mila ikasle hartu zituzten eta 3,5 mila irakasleri lan eman zieten. Eskola publikoen sistematik estatutik 3,11 mila milioi dolar jaso zituen eta ikasleko eskola publikoen gastua 6.500 dolarrekoa izan zen. Estatuko biztanleriaren %88k bigarren hezkuntzako titulua da (25 urtetik gorakoen artean).
Iowako lehen liburutegi publikoa 1853an sortu zen Fairfielden. Gaur egun, Iowako liburutegi publikoek biztanlerko 7,6 liburu dituzte.
Goi hezkuntzako lehen erakundea Iowako Unibertsitatea izan zen. 1847an onartu zen bere sorrera eta 1858an sortu zen Iowa Cityn. Gaur egun, estatuko unibertsitate handiena da. Gaur egun, Iowak 63 goi hezkuntzako erakunde ditu, 18 publikoak eta 44 pribatuak.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iowan, alderdi politiko presidentziarako eta gobernatzailaren hautaketarako gutxienez bozken ehuneko bia jasotzen duten erakundeei deitzen zaie.[19] Iowan bi alderdi politiko daude: Alderdi Demokrata eta Alderdi Errepublikanoa. Beste alderdiei "erakunde politiko independeteak"" deitzen zaie eta hautagaitzak ere egon daitezke (hauetako batzuek hainbat kargu eduki dituzte 2004tik): Konstituzioaren Alderdia, Iowako Berdeen Alderdia, Alderdi Libertarioa, Pirata Alderdia, Langileen Alderdi Sozialista.[20]
1992 eta 1996ko presidentziarako hauteskundeetan Bill Clinton bozkatu zuten iowatarrek. 2000an Al Gorek irabazi zuen estatuan eta 2004ean George W. Bushek. 2006ko hauteskundeetan, alderdi demokratak bi aulki eskratu zituen Iowako delegaritzan Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberarako eta demokratak nagusi ozan ziren bi Ganberatan Iowako Batzar Orokorrean.
Code of Iowak ("Iowako Kodea") estatuko legeak biltzen ditu eta Iowako Zerbitzu Legegileak eguneratzen ditu tarteak, urte bakoitietako argitarapenekin eta urte bikotietako eranskinekin.
Caucus
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatuak garrantzi bereazia du, lau urtero estatu honetan presidentziarako lehen caucusak ospatzen baitira, boto-emaileen biltzarrak estaturako delegatuak aukeratzeko. Estatu Batuetako presidentea aukeratzeko alderdi bakoitzak bere hautagaien artean aukeraketa egiten du.
New Hampshireko primarioekin batera, astebete beranduago direnak, bi alderdi garrantzitsuenen lehen arma bihurtu da Iowako Caucusa hautagaiak aukeratzerakoan. Caucusa hautaketarako urteko urtarrilean egiten da eta leku publikoetan milaka pertsonek euren hautagaia aukeratzen dute. Bozkaketa publikoa izaten da. Komunikabideek Iowa eya New Hampshireri hautagai nazionalaren aukeraketa prozesuko garrantziaren erdia ematen diote. Horregatik, Iowako bozkaleek eragin handia dute. Caucusean sartzen direnek indar handia egiten dute Iowako 99 konderrietako bozkaleengana iristeko.
Garraioa eta komunikabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Des Moines Iowako garraio-gune nagusia da. Hainbat errepide eta trenbide garrantzitsu daude bertan, Erdialde-Mendebale Estatu Batuetako eskualdekoa. Estatuko aireportu nagusia, Des Moineseko Aireportu Internazionala bertan dago. 2002an, Iowak 6.537 trenbide kilometro zituen.
2003an, estatuak 182.686 kilometro zituen errepide publikoetan, horietatik 1.259 estatu arteko errepideak zirelarik; Estatu Batuetako Errepide Federalak hain zuzen ere.
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herbert Hoover
- Henry A. Wallace
- Lou Henry Hoover
- Mamie Eisenhower
- Norman Borlaug, Bakearen Nobel Saria
- Alan J. Heeger, Kimikako Nobel Saria
- Stanley B. Prusiner, Medikuntzako Nobel Saria
- John Wayne (1907-1979), aktorea.
- Michelle Monaghan (1976-), aktorea.
- Bix Beiderbecke, jazz musikaria
- Lara Flynn Boyle, aktorea
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Balioak estatu osoko batez bestekoak dira, estazio meteorologikoen datuetatik interpolatutako 5 km-ko sareta batean kalkulatuak; ez dira estazio jakin batekoak. Erliebe handiko lekuetan herriguneko klimatik nabarmen alde daitezke.
- ↑ Hispano edo latinoak edozein arrazatakoak izan daitezke.
- ↑ Bigarren ehunekoa lekuko biztanleria osoaren gainean kalkulatuta dago, ez soilik hispano ez direnen taldearen gainean. Hispanoak edozein arrazatakoak izan daitezke.
- ↑ Arraza-kategoria hauek Ameriketako Estatu Batuetako Zentsu Bulegoak eta Kudeaketa eta Aurrekontu Bulegoak (OMB) ezarritako sailkapen administratiboak dira, ez sailkapen zientifikoak.
- ↑ Puerto Ricon jaiotakoak eta atzerrian edo AEBko uharte-eremuetan guraso estatubatuarren seme-alaba gisa jaiotakoak jatorriz estatubatuartzat hartzen dira, eta ez dira atzerrian jaiotakotzat zenbatzen.
- ↑ Lehen ehunekoa atzerrian jaiotako biztanleriaren gainean kalkulatuta dago; bigarrena, parentesi artean, estatuko biztanleria osoaren gainean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Alex, Lynn M. (2000) Iowa’s Archaeological Past. University of Iowa Press, Iowa City.
- 1 2 https://web.archive.org/web/20090903191039/http://publications.iowa.gov/135/1/history/7-1.html
- ↑ http://iagenweb.org/history/IHFC/IHFCBk1Pt1Chp1-2Bio.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20081006105354/http://egsc.usgs.gov/isb/pubs/booklets/elvadist/elvadist.html#Highest
- ↑ https://web.archive.org/web/19970711191110/http://www.cheec.uiowa.edu/misc/radon.html
- ↑ http://www.srh.noaa.gov/key/HTML/tstmhazards.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20111016174155/http://www.ncdc.noaa.gov/img/climate/research/tornado/small/avgt5304.gif
- 1 2 3 NOAA National Centers for Environmental Information: «Climate Divisional Database (nClimDiv)», v1.0.0, 2026-10-06ko bertsioa. Datuak: Wikimedia Commons.
- ↑ (Ingelesez) «2020 Census Demographic and Housing Characteristics File (DHC): Table P12, Sex by Age» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
- 1 2 (Ingelesez) «2020 Census Demographic Profile: Table DP1, Median Age and Housing Tenure» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «2020 Census Detailed Demographic and Housing Characteristics File A (Detailed DHC-A)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-08-31).
- ↑ (Ingelesez) «2020 Census Detailed Demographic and Housing Characteristics File A (Detailed DHC-A)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-08-31).
- ↑ (Ingelesez) «American Community Survey 5-Year Estimates: Place of Birth by Nativity and Citizenship Status (Table B05002)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
- 1 2 (Ingelesez) «2020 Decennial Census Redistricting Data (Public Law 94-171)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «2020 Census Demographic and Housing Characteristics File (DHC): Table P16, Households by Type» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «American Community Survey 5-Year Estimates: Table B15003, Educational Attainment for the Population 25 Years and Over» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-03).
- ↑ (Ingelesez) «American Community Survey 5-Year Estimates: Tables B19013 (Median Household Income), B19113 (Median Family Income), B19301 (Per Capita Income), and B17001 (Poverty Status in the Past 12 Months)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-03).
- ↑ (Ingelesez) «American Community Survey 5-Year Estimates: Table B19001, Household Income in the Past 12 Months» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-03).
- ↑ https://web.archive.org/web/20070808075357/http://www.sos.state.ia.us/pdfs/elections/FormingPoliticalParty.pdf
- ↑ https://web.archive.org/web/20070104025211/http://www.sos.state.ia.us/pdfs/elections/2004/general/CanvassSummary.pdf
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Iowako estatuaren webgune ofiziala
