Miklós Kállay
Miklós Kállay (Nyíregyháza, 1887ko urtarrilaren 23a – New York, 1967ko urtarrilaren 14a) hungariar politikaria izan zen. Hungariako lehen ministroa izan zen 1942tik 1944ra.
Eragin handiko familia bateko kidea, Kállay bere konderriko gobernadorea izan zen 1921 eta 1929 artean eta ondoren kargu nazionalak izan zituen. 1929tik 1931ra Merkataritza ministerioko idazkariordea izan zen eta 1931tik 1935era Nekazaritza ministroa izan zen. 1935ean dimisioa eman zuen Gyula Gömbösen politika eskuindarren aurka protesta egiteko eta hamarkada bat politikatik urrun egon zen.
Miklós Horthy almiranteak Kallay izendatu zuen lehen ministro 1942ko martxoan, László Bárdossyren politikak nazien alde aldatzeko. Kállayk Alemaniak Sobietar Batasunaren aurka zuen gerra babestu zuen, baina Aliatuei ere bake proposamenak egin zizkien. 1944an Alemaniak Hungaria inbaditu zuen eta Kállay ordezkatu zuten karguan.
Naziek Kállay harrapatu eta Dachaura bidali zuten, eta gero Mauthausenera. 1946ko apirilean Tirolera transferitu zuten eta han estatubatuarrek askatu zuten. 1946an erbesteratu egin zen eta 1951tik Amerikako Estatu Batuetan bizi izan zen.