2026ko Eurovision Abesti Lehiaketa
| 2026ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
|---|---|
| Lehen finalerdia | 2026ko maiatzak 12 |
| Bigarren finalerdia | 2026ko maiatzak 14 |
| Finala | 2026ko maiatzak 16 |
| Egoitza | Wiener Stadhalle, Viena |
| Aurkezlea(k) | Michael Ostrowski Victoria Swarovski |
| Antolatzailea | Österreichischer Rundfunk (ÖRF) |
| Partaide kopurua | 35 |
| Itzulerak | |
| Erretiratuak | |
| Irabazlea | "Bangaranga" |
2026ko Eurovision Abesti Lehiaketa Eurovision Abesti Lehiaketaren 70. edizioa izango da. Bi finalerdiz (maiatzaren 12 eta 14ean) eta final batez (maiatzaren 16ean) osatuta egongo da. Vienako Wiener Stadthalle antzeztokian ospatu zen, Austrian, herrialdeak 2025eko edizioa irabazi baitzuen JJ eta haren kanta "Wasted love"-ri esker. Hortaz, edizioa Europako Irrati-telebista Batasunak (EBU) Austriako Irrati-telebistarekin batera (ÖRF) antolatu zuen.
Edizioa Israelen partaidetzaren inguruan hartutako erabaki polemikoak nabarmentzen du. Britainia Handiko BBC telebistaren hitzetan, «Eurovision lehiaketaren historiako krisirik gogorrena». Izan ere, Israel Gazan egiten ari den inbasio eta genozidioak zenbait herrialderen erretiratzea eragin du.[1]
Lehiaketa Bulgariak irabazi zuen, "Bangaranga" abestiarekin, Darak aurkeztuta: herrialde haren lehen garaipena da. Podioa Israel eta Errumaniak osatu zuten: azkenak bere 2005 eta 2010eko posturik hoberenak berdindu zuen. Beste aldetik, finalaren azken lekuan Erresuma Batua geratu zen, Alemania eta Belgikarekin batera telebotoarengatik 0 puntu jaso zituena.
Herrialdeka, Luxenburgo lehen aldiz finaletik kanpo geratu zen, herrialdearen inoizko emaitzarik txarrena lortuta. Hala ere, Azerbaijan eta Georgia iritsi ziren finalerdietan azkeneko, biek haien inoizko puntuaziorik txikienak (2 eta 5 puntu, hurrenez hurren) lorturik. Azerbaijan da, edizio horren ostean, finaletik kanpo edizio gehien segidan daramatzan herrialdea, laurekin. Parte hartzeak kontuan hartuta, baina, titulu hori Montenegrok dauka, haien azken finala duela zazpi partehartze izan baitzen (2015ean). Suitza, Armenia eta Portugal finaletik kanpo geratu ziren lehen aldiz 2018, 2019 eta 2019tik, hurrenez hurren. Beste aldetik, Finlandiak eta Lituaniak finalerako beren sailkapen-arrakastarik luzeena segurtatu zuten, sei urte segidan han agertu baitira. Australiak azken hamar urteetako bere posturik hoberena (4.) lortu du, eta Danimarkak bere azken hamahiru urtekoa (7.), 2013an irabazi zutenetik, alegia.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2026ko lehiaketa Vienan, Austrian, egin zen. Hirugarren aldiz Vienan eta Austrian eratu zen: aurretik, 1967an eta 2015ean egin zuten. 2015ean bezala, hautatutako egoitza Wiener Stadhalle eremua da.[2]
Egoitza nagusiaz alde, Eurovision Auzoa Rathausplatzean izan zen. Bertan, lehiaketako parte hartzaileen zein tokiko artisten antzezpenak izan ziren, bai eta lehiaketaren zuzeneko emanaldiak publiko orokorrarentzat. Vienako Udaletxean aldiz EuroKluba kokatu zen: bertan festa-ondorengo ofizialak eta parte hartzaileen antzezpen pribatuak izan ziren. Han ere ospatu zen "Alfonbra turkesa" eta irekiera zeremonia maiatzaren 10ean: parte hartzaileak eta beren ordezkaritzak prentsa eta zaleen aurrean ofizialki aurkeztu ziren. Hortaz, bi lekuek 2015ean bete zuten funtzioa berriz egin zuten.[3]
Parte hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartzeko hautagaitzak EBUko kide den emisore nazional bat behar du, lehiaketa Eurovision sarearen bidez jaso eta zuzenean nazio mailan emititzeko gai dena. EBUk lehiaketan parte hartzeko gonbidapenak igorri zizkien kide guztiei: erantzuteko, irailaren 15era arte zuten, eta ondoren abendura arte zeukaten isunik jasan gabe erretiratzeko.[4]
35 herrialdek parte hartu zuten, 2025eko abenduaren 15ean EBUk aurkeztu zuen bezala. Bulgaria hiru urteko etenaldiaren ondoren berrageri zen, Errumania bi urte ondoren, eta Moldavia urte bakarreko etenaldiaren ondoren.[5] Aldiz, Eslovenia, Espainia, Herbehereak, Irlanda eta Islandiak ez zuten parte hartu, Israelen presentziaren aurka protestatzeko. Lehiaketari inoiz egindako boikotik handiena da, 1970ean egin zenaren parekoa.
Lehendik parte hartu zuten bi artista itzuli ziren: Estoniako Vanilla Ninja taldea, jada 2006ean lehiatu zirenak, eta San Marinoren ordez lehiatu zen Senhit, 2011 zein 2021ean parte hartu zuena. Honetaz gain, 2013an Moldaviaren ordezkatzaile eta 2012an koro-abesle izan zen Aliona Moon aurtengo Satoshiren kantan ere koro-abesle gisa itzuli zen. Azkenik, Georgiaren ordezkariak 2008ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren irabazleak, Bzikebi taldea, izan ziren.
| Herrialdea | Artista | Abestia | Hizkuntza | Euskarazko itzulpena | Egilea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| Alis | "Nân" | Albaniera | Ama | Alis Kallaçi, Desara Gjini | |
| Sarah Engels | "Fire" | Ingelesa | Sua | Dario Schürmann, Luisa Heinemann, Raphael Lott, Sarah Engels, Valentin Boes | |
| Simón | "Paloma rumba" | Ingelesa | Paloma rumba | Lilit Navasardyan, Roza Kostandyan, David Tserunyan, Eva Voskanyan | |
| Delta Goodrem | "Eclipse" | Ingelesa | Eklipsea | Delta Goodrem, Ferras Alqaisi, Jonas Myrin, Michael Fatkin | |
| Cosmó | "Tanzschein" | Alemana | Dantzatzeko baimena | Benjamin Gedeon, Elias Stejskal, Ella Stern | |
| Jiva | "Just go" | Ingelesa, Azerbaijanera | Joan eta kito | Fuad Javadov | |
| Essyla | "Dancing on the ice" | Ingelesa | Izotz gainean dantzatzen | Alice van Eesbeeck, Barbara Petitjean, Emil Stengele, Nicolas d'Avell | |
| Dara | "Bangaranga" | Ingelesa | - | Anne Judith Wik, Cristian Tarcea, Darina Jotova, Dimitris Kontopoulos | |
| Søren Torpegaard Lund | "Før vi går hjem" | Daniera | Gu etxera joan baino lehen | Clara Sofie Fabricius, Søren Torpegaard Lund, Thomas Meilstrup, Valdemar Littauen Bendixen | |
| Look Mum No Computer | "Eins zwei drei" | Ingelesa | Bat, bi, hiru | Julie Aagaard, Lasse Midtsian Nymann, Sam Battle, Thomas Stengaard | |
| Alexandra Căpitănescu | "Choke me" | Ingelesa | Ito nazazu | Alexandra Căpitănescu, Călin-Alexandru Grăjdan, Elvis Silitră, Ștefan Condrea | |
| Vanilla Ninja | "Too epic to be true" | Ingelesa | Epikoegia benetakoa izateko | Sven Lõhmus | |
| Linda Lampenius eta Pete Parkkonen | "Liekinheitin" | Finlandiera | Su-jaurtigailua | Antti Riihimäki, Lauri Halavaara, Linda Lampenius, Pete Parkkonen, Vilma Alina Lähteenmäki | |
| Monroe | "Regarde!" | Frantsesa | Begira! | Christopher Cohen, Fred Savio, Fredie Marche, Maxime Morise | |
| Bzikebi | "On replay" | Ingelesa | Behin eta berriro | Giga Kukhianidze, Lizi Japaridze | |
| Akylas | "Ferto" | Greziera[nb 1] | Emaidazu | Akylas Mytilinaios, Orfeas Nonis, Theofilos Pouzbouris, Thomas Papathanasis | |
| Noam Bettan | "Michelle" | Frantsesa, Hebreera, Ingelesa | - | Nadav Aharoni, Noam Bettan, Tzlil Klifi, Yuval Raphael | |
| Sal Da Vinci | "Per sempre sì" | Italiera, Napoliera | Betirako baietz | Alessandro La Cava, Eugenio Maimone, Francesco Sorrentino, Federica Abbate, Federico Mercuri, Giordano Cremona, Salvatore Michael Sorrentino | |
| Lelek | "Andromeda" | Kroaziera | Andromeda | Filip Lacković, Lazar Pajić, Tomislav Roso, Zorica Pajić | |
| Atvara | "Ēnā" | Letoniera | Itzaletan | Jānis Jačmenkins, Liene Stūrmane | |
| Lion Ceccah | "Sólo quiero más" | Lituaniera, Ingelesa[nb 2] | Gehiago besterik ez dut nahi | Aurimas Galvelis, Tomas Alenčikas | |
| Eva Marija | "Mother nature" | Ingelesa | Ama natura | Eva Marija Kavaš Puc, Julie Aagaard, Maria Broberg, Thomas Stengaard | |
| Aidan | "Bella" | Ingelesa, Maltera | Ederra | Aidan Cassar, Joep van den Boom, Sarah Bonnici | |
| Satoshi | "Viva Moldova!" | Errumaniera[nb 3] | Gora Moldavia! | Vlad Sabajuc | |
| Tamara Živković | "Nova zora" | Montenegroera | Egunsenti berria | Boris Subotić | |
| Jonas Lovv | "Ya ya ya" | Ingelesa | - | Jonas Lovv Hellesøy, Sondre Skaftun | |
| Alicja | "Pray" | Ingelesa | Otoi egin | Alicja Szemplińska, Sinclair Alan Malcolm, Weronika Gabryelczyk | |
| Bandidos do Cante | "Rosa" | Portugesa | Arrosa | Duarte Farias, Francisco Pereira, Francisco Pestana, Francisco Raposo, Gonçalo Narciso, Gui Alface, José Carlos Coelho Almeida Tavares, Luis Aleixo, Miguel Costa | |
| Senhit ft. Boy George | "Superstar" | Ingelesa | - | Anderz Wrethov, George Alan O'Dowd, Julie Aagaard, John-Emil Johansson, Thomas Stengaard, Senhit Zadik | |
| Lavina | "Kraj mene" | Serbiera | Nire ondoan | Andrija Cvetanović, Bojan Ilić, Ivan Jegdić, Luka Aranđelović, Nikola Petrović, Pavle Aranđelović, Pavle Samardžić | |
| Felicia | "My system" | Ingelesa | Nire sistema | Audun Agnar Guldbransen, Emily Harbakk, Felicia Eriksson, Julie Bergan, Theresa Rex | |
| Veronica Fusaro | "Alice" | Ingelesa | - | Veronica Fusaro, Charlie McClean | |
| Daniel Zizka | "Crossroads" | Ingelesa | Bidegurutzea | Daniel Žižka, Viliam Béreš | |
| Leléka | "Ridnym" | Ingelesa, Ukrainera | Senideak | Adama Cefalu, Jakob Hegner, Viktoriia Leleka, Yaroslav Dzhus | |
| Antigoni | "Jalla" | Ingelesa, Zipreko greziera | Gehiago | Antigoni Buxton, Charalambous Kallona, Connor Mullally-Knight, Demetris Nikolaou, Klejdi Lupa, Paris Kalpos, Trey Qua |
Iruzkinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frantses, gaztelania eta ingelesezko esaldiekin
- ↑ Frantses, gaztelania eta latinezko esaldiekin
- ↑ Frantses, gaztelania, hawaiiera, ingeles, italiera eta latinezko esaldiekin
Israelen parte-hartzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Israelen Gazako inbasioak eztabaida eragin du Israelek eta haren irrati-telebista Kan-ek parte hartzeari buruz. Horren harira, herrialdea jadanik 2024 zein 2025eko edizioetatik kanporatzeko kanpaina zein eskaerak izan ziren[6][7][8]. Israelen ekintza geopolitikoez gain, haien lehiatzeko modua eta jarrera biziki kritikatuak izan ziren, zilegitasun, gardentasun zein legitimitate faltak argudiatuta.
2024an, salatu zen "Hurricane" (hasiera batean "October rain" deitua) israeldar kantak urriaren 7ko erasoari erreferentzia egiten ziola, lehiaketaren neutraltasun politikoko arauak apurturik. Kantaren letra berridatzi ondoren soilik onartu zuen EBUk kanta lehiaketarako[9]. Israelek bosgarren amaitu zuen 2024an eta bigarrenean 2025ean, bi kasuetan publikoaren botoan lehenengo bi postuetan bukatuta. Argudiatu da horren arrazoietako bat izan zela israeldar gobernuak publikoaren botoa bultzatzeko eta haien kanten sustapenera animatzeko antolatutako iragarpen-kanpaina.[10] Kanpaina hori 2024an egin zela aitortu zuen Israelgo Kanpo-arazoetarako Ministerioak,[11] eta 2025ean EBUren adimen irekiko iniziatiba Eurovision News Spotlight-ek[12] aurkeztu zituen.[13] 2025eko iragarpenak, Israelgo Gobernuko Iragarpen Agentziak bultzatuta, 68 milioi ikuspen baino gehiago lortu zituen. Horren harira, hainbat herrialdek teleboto-sistemaren erreforma eta herrialde bakoitzaren emaitzen ikerketa independentea eskatu zuten.[14]
Kan-ek 2026an parte hartzeko intentzioa zuela adierazi zuen 2025eko ekainaren 28an. Horrek EBUren gaineko presioa handitu zuen Kan-i parte hartzea debekatzeko, eta herrialde batzuen irrati-telebista publikoek erretiratzeko asmoa zutela aitortu zuten Israel kanporatu ezean. Beste herrialde batzuetan, presioa EBUren arau-erreforma gogor zein mugatuago batera bideratu zen[15]. Horren harira, lehiaketaren antolakuntza taldeak herrialdeen erretiratze-data urritik abendura mugitu zuen, bakoitzak ipinitako baldintzak betetzen ziren ikusi eta horren arabera haien parte hartzea ebaluatu ahal izateko. Denboraldi horretan, EBU irrati-telebistekin banaka biltzen aritu zen, ikuspuntu zein galdera ezberdinak bateratzeko. Hasiera batean, azaroan ezohiko asanblada bat antolatu zen Israelen presentzia eta beste neurriak debatitu eta bozkatzeko[16][17][18], baina Gazako zerrendarako sinatutako bake-planaren ostean bertan behera utzi zen[19]. Horren ordez, abenduaren 4 eta 5ean biltzarra egiteko deia egin zen[20], non bozketa-sistemaren aldaketak bozkatu ziren. Honetan, sistemaren erreforma hautatzeak Israelen parte hartzeari buruzko banakako bozketa bertan behera uzten zuen, testuari egonda, "neurriak lehiaketaren egoera originala mantentzeko nahikoak" zirelakoan[21]. Biltzarraren emaitzaren harira, Esloveniako, Espainiako, Herbehereetako eta Irlandako irrati-telebistek lehiaketatik erretiratzen zirela baieztatu zuten.[22][23][24][25]
Lehiaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen finalerdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen finalerdia maiatzaren 12an ospatu zen, 21:00etan. Hamabost herrialde lehiatu ziren, eta hauetaz gain, Alemaniak eta Italiak ere bozkatu ahal izan zuten, finalerdian haien kanta antzeztuz ere. Gainera, "Munduko Gainerako Herrialdeek" herrialde baten teleboto-boterea izan zuten.[26]
| Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Postua | Puntuak |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | Satoshi | "Viva Moldova!" | 4 | 208 | |
| 2 | Felicia | "My system" | 9 | 96 | |
| 3 | Lelek | "Andromeda" | 6 | 175 | |
| 4 | Akylas | "Ferto" | 7 | 159 | |
| 5 | Bandidos do Cante | "Rosa" | 12 | 74 | |
| 6 | Bzikebi | "On replay" | 15 | 5 | |
| 7 | Linda Lampenius eta Pete Parkkonen | "Liekinheitin" | 3 | 227 | |
| 8 | Tamara Živković | "Nova zora" | 13 | 71 | |
| 9 | Vanilla Ninja | "Too epic to be true" | 11 | 79 | |
| 10 | Noam Bettan | "Michelle" | 1 | 269 | |
| 11 | Essyla | "Dancing on the ice" | 10 | 91 | |
| 12 | Lion Ceccah | "Sólo quiero más" | 8 | 101 | |
| 13 | Senhit ft. Boy George | "Superstar" | 14 | 41 | |
| 14 | Alicja | "Pray" | 2 | 247 | |
| 15 | Lavina | "Kraj mene" | 5 | 187 |
Bigarren finalerdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren finalerdia maiatzaren 14ean ospatu zen, 21:00etan. Hamabost herrialde lehiatu ziren, eta hauetaz gain, Austria, Erresuma Batuak eta Frantziak ere bozkatu ahal izan zuten, haien kantak antzeztuz ere. Gainera, "Munduko Gainerako Herrialdeek" herrialde baten teleboto-boterea izan zuten.[27]
| Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Postua | Puntuak |
|---|---|---|---|---|---|
| 01 | Dara | "Bangaranga" | 1 | 278 | |
| 02 | Jiva | "Just go" | 15 | 2 | |
| 03 | Alexandra Căpitănescu | "Choke me" | 2 | 234 | |
| 04 | Eva Marija | "Mother nature" | 12 | 60 | |
| 05 | Daniel Žižka | "Crossroads" | 9 | 142 | |
| 06 | Simón | "Paloma rumba" | 14 | 49 | |
| 07 | Veronica Fusaro | "Alice" | 11 | 108 | |
| 08 | Antigoni | "JALLA" | 10 | 122 | |
| 09 | Atvara | "Ēnā" | 13 | 49 | |
| 10 | Søren Torpegaard Lund | "Før vi går hjem" | 5 | 199 | |
| 11 | Delta Goodrem | "Eclipse" | 3 | 222 | |
| 12 | Leléka | "Ridnym" | 6 | 174 | |
| 13 | Alis | "Nân" | 7 | 158 | |
| 14 | Aidan | "Bella" | 8 | 143 | |
| 15 | Jonas Lovv | "Ya ya ya" | 4 | 206 |
Finala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finala maiatzaren 16ean ospatu zen, 21:00etan. 25 herrialde lehiatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar hoberenak, anfitrioia (Austria) eta "Lau Handiak" (Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia). Hala ere, 35 partaideek epaile zein telebotoen bidez bozkatu ahal izan zuten, eta "Munduko Gainerako Herrialdeek" herrialde baten teleboto-boterea izan zuten.
| Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Postua | Puntuak |
|---|---|---|---|---|---|
| 01 | Søren Torpegaard Lund | "Før vi går hjem" | 7 | 243 | |
| 02 | Sarah Engels | "Fire" | 23 | 12 | |
| 03 | Noam Bettan | "Michelle" | 2 | 343 | |
| 04 | Essyla | "Dancing on the ice" | 21 | 36 | |
| 05 | Alis | "Nân" | 13 | 145 | |
| 06 | Akylas | "Ferto" | 10 | 220 | |
| 07 | Leléka | "Ridnym" | 9 | 221 | |
| 08 | Delta Goodrem | "Eclipse" | 4 | 287 | |
| 09 | Lavina | "Kraj mene" | 17 | 90 | |
| 10 | Aidan | "Bella" | 18 | 89 | |
| 11 | Daniel Žižka | "Crossroads" | 16 | 113 | |
| 12 | Dara | "Bangaranga" | 1 | 516 | |
| 13 | Lelek | "Andromeda" | 15 | 124 | |
| 14 | Look Mum No Computer | "Eins zwei drei" | 25 | 1 | |
| 15 | Monroe | "Regarde!" | 11 | 158 | |
| 16 | Satoshi | "Viva Moldova!" | 8 | 226 | |
| 17 | Linda Lampenius eta Pete Parkkonen | "Liekinheitin" | 6 | 279 | |
| 18 | Alicja | "Pray" | 12 | 150 | |
| 19 | Lion Ceccah | "Sólo quiero más" | 22 | 22 | |
| 20 | Felicia | "My system" | 20 | 51 | |
| 21 | Antigoni | "JALLA" | 19 | 75 | |
| 22 | Sal Da Vinci | "Per sempre sì" | 5 | 281 | |
| 23 | Jonas Lovv | "Ya ya ya" | 14 | 134 | |
| 24 | Alexandra Căpitănescu | "Choke me" | 3 | 296 | |
| 25 | Cosmó | "Tanzschein" | 24 | 6 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Netherlands, Spain, Ireland and Slovenia boycott Eurovision after Israel allowed to compete» BBC News 2025-12-04 (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) «Eurovision 2026: Vienna is our Host City for the 70th» eurovision.tv 2025-08-20 (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Alemanez) Giulia. (2025-08-20). «Live-Blog: Pressekonferenz zur Bekanntgabe von Wien als Host City für den ESC 2026» ESC kompakt (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) Jiandani, Sanjay (Sergio). (2025-09-02). «The EBU extends ESC 2026 confirmation deadline until mid December (statement)» Eurovision News, Polls and Information by ESCToday (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) «35 broadcasters to compete at 70th Eurovision Song Contest in Vienna» Eurovision Song Contest 2025-12-16 (kontsulta data: 2026-03-03).
- ↑ (Ingelesez) Chaotic build-up to Eurovision as thousands protest. 2024-05-11 (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) Thousands protest against Israel's entry for Eurovision in Malmo. 2024-05-09 (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ www.euronews.com (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) «Eurovision 2024: Israel agrees to October Rain lyrics change» BBC News 2024-03-03 (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) «Eurovision: Israel's result prompts questions over voting» www.bbc.com 2025-05-21 (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pérez, Laura. (2024-05-17). «El Gobierno de Israel confirma que invirtió mucho dinero para fomentar el voto a Eden Golan en Eurovisión 2024» Vertele (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) Union (EBU), European Broadcasting. (2025-04-11). «EBU launches Spotlight fact-checking network to combat misinformation and support trusted news» www.ebu.ch (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) Bowler, Derek. «Israeli government agency paid for adverts targeting Eurovision Song Contest public vote» spotlight.ebu.ch (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) «RTÉ seeks breakdown of Eurovision voting numbers amid questions over public result for Israel» Irish Independent 2025-05-20 (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ www.euronews.com (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ www.euronews.com (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) Eurovision Members to Vote on Whether to Exclude Israel. 2025-09-25 (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Alemanez) «Song Contest: EBU lässt über Israel-Teilnahme abstimmen» news.ORF.at 2025-09-25 (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ Txantiloi:Nb-NO NRK. (2025-10-13). «EBU utsetter avgjørelse om Israels deltakelse Eurovision» NRK (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) Jiandani, Sanjay (Sergio). (2025-09-02). «The EBU extends ESC 2026 confirmation deadline until mid December (statement)» Eurovision News, Polls and Information by ESCToday (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) Union (EBU), European Broadcasting. (2025-12-04). «EBU Members show clear support for reforms to reinforce trust and protect neutrality of Eurovision Song Contest, allowing all Members to participate» www.ebu.ch (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Eslovenieraz) K, A. K.. «Izrael bo lahko nastopil na Evroviziji; med državami, ki jih na tekmovanju ne bo, tudi Slovenija» rtvslo.si (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) RTVE, PRENSA. (2025-12-04). «RTVE se retira del Festival de Eurovisión» RTVE.es (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ Txantiloi:Nl-NL «AVROTROS neemt in 2026 niet deel aan het Eurovisie Songfestival» www.avrotros.nl (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) RTÉ to boycott Eurovision Song Contest over Israel. 2025-12-04 (kontsulta data: 2025-12-04).
- ↑ (Ingelesez) «Vienna 2026: Semi-Final Draw results» Eurovision Song Contest 2026-01-12 (kontsulta data: 2026-02-10).
- ↑ (Ingelesez) «Vienna 2026: Semi-Final Draw results» Eurovision Song Contest 2026-01-12 (kontsulta data: 2026-02-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
|
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
| Besteak |