Edukira joan

Martzelo I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martzelo I.a
Image
Image
30. Aita santu

308 - 309ko urtarrilaren 16a
Martzelino - Eusebio
Bizitza
JaiotzaErroma, ?
HerrialdeaImage Antzinako Erroma
Lehen hizkuntzalatina
HeriotzaErroma, 309ko urtarrilaren 16a (54 urte)
Hobiratze lekuaCatacomb of Priscilla (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Urtarrilaren 16a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 76902107 Edit the value on Wikidata

Martzelo I.a[1] Eliza Katolikoko 30. aita santua izan zen 308 eta 309 bitartean. San Martzelino aita santua hil eta lau urte ingurura aukeratua izan zen Diokleziano enperadorearen jazarpenaren ondorioz (303-305). Jazarpen horrek kristauengan eragin zuen krisiari aurre egin behar izan zion, kristau horiek nekaldiari zioten beldurragatik euren fedetik apostatatu edo praktika erlijiosoak utzi arren, orain itzultzeko gogoa zuten. Elizara itzuli nahi zutenek jazarpenak iraun zutenean euren fedea arbuiatu izanagatik penitentzia egin behar zutela adierazi zuen. Erabaki horren aurka zeudenek Maxentzio enperadoreak erbesteratzea lortu zuten. Erbestean hil zen 309ko urtarrilaren 16an. Haren gorpua Erromara itzulia eta Prizilako hilerrian lurperatu zen.

Haren aitasantualdian, jazarpenean zehar suntsituak izan ziren tenpluak berreraikitzen aritu zen. Erroma hogeita bost sektoretan banatu zuen, presbitero edo parroko bat horietako bakoitzaren arduradun bezala jarriz. Energia handikoa, apezpikuak bere baimen zehatzik gabe ez zitezen kontzilioan bil agindu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Martzelino
Aita Santua
308-309
Ondorengoa
Eusebio
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.