Leon I.a (aita santua)
| Leon I.a (aita santua) | |||
|---|---|---|---|
440ko irailaren 29a (egutegi gregorianoa) - 461eko azaroaren 10a (egutegi gregorianoa) ← Sixto III.a - Hilario → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Toscana, c. 390 | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Erroma, 461eko azaroaren 10a (70/71 urte) | ||
| Hobiratze lekua | Old St. Peter's Basilica (en) | ||
| Familia | |||
| Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | latina | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa | ||
| Lantokia(k) | Erroma | ||
| Santutegia | |||
| Azaroaren 10a | |||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | kristautasuna | ||
Leon I.a (Toskana, c. 390 - Erroma, 461eko azaroaren 10a) aita santua eta Elizaren doktore izan zen, 440tik 461ra. Handia ezizenaz ezagutzen diren hiru aita santuetatik lehena da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Quintianus izeneko gizon baten semea zen. Datu historiko zaharrenek, Zelestino I.a aita santua zelarik, Erroman diakono gisa kokatzen dute. Diplomatiko nabaria bihurtu zen Sixto III.a aita santua zelarik, eta Albino eta Flavio Aezioren arteko gatazka konpontzera joan zen, Valentiniano III.a Mendebaldeko enperadorearen aginduz. Lan horretan ziharduen, Sixto III.a aita santuaren hil zenean. 440ko uztailaren 19an, aita santu izendatu zuten. Ofizialki, aita santu gisa, urte bereko irailaren 29an hasi zen.
Arrakasta handiz borrokatu zen Eliza katolikoaren aurka zihoazen sinesmenen aurka —pelagianismoa, priszilianismoa eta manikeismoa, horien artean—. Baina, bere aitasantualdiko gertaerarik ezagunena Mantuan, Atilarekin izan zuen topaketa izan zen, 452an, Atila Erroma suntsitzera zihoanean. Inork ez daki zer esan zion Leon I.ak, baina agintari hunoak atzera egin zuen eta Erroma txikiziotik salbatu zen.
Hiru urte geroago, ordea, ez zuen Genseriko bandaloarekin zorte bera izan, eta bandaloek Erroma arpilatu zuten. Aita santuak haiekin lortu zuen gauza bakarra herriko biztanleen bizitza errespetatzea eta herriari berari su ez ematea izan zen. 461ko azaroaren 10ean hil zen. 1574an, Eliza katolikoak santu izendatu zuen: santuaren ospakizuna haren heriotzaren egunean bertan da.
| Aurrekoa Sixto III.a |
Aita Santua 440ko irailak 29-461eko azaroak 10 |
Ondorengoa Hilario |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aita santuen izenak Euskaltzaindiaren 129. araua