Irailaren 19
Itxura
Irailaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita bigarren eguna da, 263.a bisurteetan. 103 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1794 – Maialen Larralde saratarra hil zuten gillotinaz, Frantziako armadari desertzioa bultzatzea egotzita.
- 1925 – Lasarteko zirkuituan, Donostiako Sari Nagusia egiten ari zirela, Paul Torchy pilotuak zuhaitz bat jo eta hil zen.
- 1979 – ETAk bi militar hil zituen Bilbon.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1356 – Frantzia Poitierseko bataila, ingelesak frantzesak garaitzen dute (Ehun urteko guda).
- 1893 – Zeelanda Berria izan zen boto unibertsala onartzen lehen estatua, Kate Sheppardek gidatu zuen emakumeen boto eskubide mugimenduari esker.
- 1921 – Abd el-Krim buruzagiak Rifeko errepublika independentea aldarrikatu zuen.
- 1972 – Lehen bonba-gutuna erabili zen. Helburua Londresko Israelen enbaxada izan zen.
- 1983 – Saint Kitts eta Nevis Britainiar Inperiotik independizatu zen.
- 1985 – Mexikoko lurrikara: Richter eskalan 7,8 mailako lurrikarak Mexiko Hiria ia suntsitu zuen, 9.000 hildako eta 100.000 inguru etxegabe utziz.
- 2006 – Larrialdi egoera ezarri zuten Thailandian estatu kolpe saiakera baten aurrean egon zitezkeelakoan. Ondoren, iluntzean, Thailandiako armadak estatu kolpea burutu eta gerra legea ezarri zuen.
- 2007 – Khmer Gorrien bigarren buruzagia, Nuon Chea, atxilotu zuten Kanputxean, Nazioarteko Epaitegian gizateriaren aurkako krimenengatik epaitzeko.
- 2011 – Burhanuddin Rabbani Afganistango presidente ohia hil zuten.
- 2014 – Kataluniako Parlamentuak bereziki urte horretako azaroaren 9an egingo zen autodeterminazio kontsultarako legea jalgi zuen.
- 2017 – Mexikoko La Puebla estatuan 7,1 Mw magnitudeko lurrikara jazo eta gutxienez 225 hildako eta 800 zauritutik gora eragin zituen.
- 2023 – Azerbaijanek Artsakh errepublikaren aurkako erasoa hasi zuen. Operazio militar horren ondorioz errepublika deusestatu zen eta milaka armeniar erbesteko bidea hartu zuten.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006 – Hamaika izeneko enpresaren sorrera, eskualde bakoitzean euskarazko telebista kateak sustatzeko. Bilbon aurkeztu zuten.
- 2009 – Euskaltzaindiak bere 90. urteurrena ospatu zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979 – Yanks ("Yankeeak") filma estreinatu zen, John Schlesingerek zuzendu eta Richard Gere, Vanessa Redgrave, William Devane, Rachel Roberts eta Lisa Eichhorn aktoreek antzeztu zuten.
- 1980 – Ordinary People ("Jende Arrunta") filma estreinatu zen, Robert Redfordek zuzendu eta Donald Sutherland, Mary Tyler Moore, Judd Hirsch eta Timothy Hutton aktoreek antzeztu zuten.
- 1990 – Goodfellas ("Gutarrak") filma estreinatu zen, Martin Scorsesek zuzendu eta Ray Liotta, Robert De Niro, Joe Pesci, Lorraine Bracco, Paul Sorvino, Frank Vincent eta Samuel L. Jackson aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1997 – L.A. Confidential filma estreinatu zen, Curtis Hansonek zuzendu eta Kevin Spacey, Russell Crowe, Guy Pearce, Kim Basinger, Danny DeVito, James Cromwell eta David Strathairn aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1997 – In & Out ("Barnean eta Kanpoan") filma estreinatu zen, Frank Ozek zuzendu eta Kevin Kline, Joan Cusack, Tom Selleck, Matt Dillon eta Debbie Reynolds aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2008 – Eskozian gaelerazko BBC Alba telebista katea lehenbizikoz aireratu zen.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004 – Urdaibaik arraun TKE liga irabazi zuen Nojan, Kantabrian.
- 2021 – Euskotren Ligaren hamairugarren denboraldia: Arraun Lagunak txapeldun.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1788 – Joaquín Ezpeleta, nafar politikari eta militarra, Habanan (h. 1863).
- 1868 – Ramón Madariaga, bizkaitar politikaria (h. 1940).
- 1887 – Eustakio Azkarate-Askasua, gipuzkoar apaiza, organo-jolea eta konpositorea (h. 1965).
- 1899 – Eustakia Altzola, bizkaitar lekaimea (h. 1976).
- 1918 – Josefina Guerendiain Caro, nafar ekintzailea (h. 2011).
- 1932 – Juan Maria Urdangarin, euskal enpresaburua (h. 2012).
- 1937 – Ignacio Alkorta, gipuzkoar arraunlaria (h. 2022).
- 1952 – Patxi Biskert, gipuzkoar aktorea.
- 1956 – Izaskun Urrutia, demokrazia garaiko Laukizko lehen alkate andrea.
- 1959 – Karmelo C. Iribarren, gipuzkoar poeta.
- 1961 – Rafael Álvarez Ibarra, bizkaitar xakelaria.
- 1976 – Joli Pascualena, nafar aktore eta abeslaria.
- 1980 – Asier Goiria, bizkaitar futbolaria.
- 1985 – Sheila Márquez, euskal modeloa.
- 1990 – Aritz Maestu, gipuzkoar patinatzaile artistikoa.
- 1995 – Alex Aranburu, gipuzkoar txirrindularia.
- 2002 – Jon Karrikaburu, nafar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 86 – Antonino Pio, erromatar enperadorea.
- 866 – Alexandro Bizantziokoa, Bizantziar Inperioko enperadorea (h. 913).
- 866 – Leon VI.a Jakituna, Bizantziar enperadorea (h. 912).
- 1551 – Henrike III.a Frantziakoa, Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia, eta Frantziako erregea (h. 1589).
- 1560 – Thomas Cavendish, ingeles itsasgizona (h. 1592).
- 1730 – Augustin Pajou, frantziar eskultorea (h. 1809).
- 1749 – Jean-Baptiste Joseph Delambre, frantziar astronomo eta astronomiaren historialaria (h. 1822).
- 1774 – Giuseppe Gasparo Mezzofanti, italiar kardinala eta hizkuntzalaria (h. 1849).
- 1782 – Vicente Quesada, Moncayoko markesa, espainiar militarra (h. 1836).
- 1802 – Lajos Kossuth, hungariar politikaria (h. 1894).
- 1813 – Christian Heinrich Friedrich Peters, alemaniar astronomoa (h. 1890).
- 1848 – Gunnar Knudsen, Norvegiako lehen ministroa (h. 1928).
- 1862 – Arvid Lindman, Suediako lehen ministroa (h. 1936).
- 1867 – Arthur Rackham, ingeles ilustratzailea (h. 1939).
- 1869 – Ben Turpin, estatubatuar antzezlea (h. 1940).
- 1880 – Domingos Leite Pereira, Portugalgo lehen ministroa (h. 1956).
- 1883 – Hjalmar Bergman, suediar idazlea (h. 1931).
- 1898 – Giuseppe Saragat, Italiako 5. Presidentea (h. 1988).
- 1901 – Ludwig von Bertalanffi, austriar biologo eta epistemologoa (h. 1972).
- 1902 – Jenara Vicenta Arnal Yarza, kimikaria, ikertzailea eta Espainiako Zientzia Kimikoetako lehen doktorea (h. 1960).
- 1908 – Mika Waltari, finlandiar idazlea (h. 1979).
- 1910 – Margaret Lindsay, estatubatuar aktorea (h. 1981).
- 1911 – William Golding, ingeles idazle, saiolari eta poeta, 1983ko Literaturako Nobel Saria (h. 1993).
- 1913 – Frances Farmer, estatubatuar aktorea eta telebista eta irratiko aurkezlea (h. 1970).
- 1915 – Jóhann Hafstein, Islandiako lehen ministroa (h. 1980).
- 1917 – Goyo Lebrero, espainiar aktorea (h. 1980).
- 1919 – Juan Barjola, espainiar margolaria (h. 2004).
- 1921 – Paulo Freire, brasildar pedagogoa, heziketa munduko teorian eragin handia izan zuena (h. 1997).
- 1922 –
- Märta Norberg, suediar iraupen-eskiatzailea (h. 2020).
- Emil Zátopek, Giza Tren-makina, txekoslovakiar kirolaria, iraupen probetan espezialista (h. 2000).
- Dana Zátopková, xabalina jaurtiketako txekiar atleta (h. 2020).
- 1925 – Gérard Kango Ouédraogo, Volta Garaiko lehen ministroa (h. 2014).
- 1926 – Masatoshi Koshiba, japoniar fisikaria, 2002ko Fisikako Nobel Saria (h. 2020).
- 1926 – Margarita Andrey, madrildar aktorea
- 1928 – Adam West, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- 1930 – Montserrat Carulla, kataluniar aktorea (h. 2020).
- 1931 – Hiroto Muraoka, japoniar futbolaria (h. 2017).
- 1933 – David McCallum, eskoziar aktorea (h. 2023).
- 1934 – Brian Epstein, musika-enpresaria eta The Beatlesen managerra, "Bosgarren Beatle" deitua (h. 1967).
- 1935 –
- Niall Brophy, irlandar errugbilaria (h. 2023).
- Encarna Sánchez, espainiar irrati-esataria, 70ko hamarkadan emakumeentzako saioak zuzendu zituen lehen emakumea (h. 1996)
- 1939 – Joaquin Navarro Estevan, espainiar politikari eta epailea (h. 2007).
- 1941 –
- Umberto Bossi, italiar politikaria (h. 2026).
- Cass Elliot, Mama Cass, estatubatuar abeslaria, The Mamas & the Papas taldeko kidea (h. 1974).
- Mariangela Melato, italiar antzezlea (h. 2013).
- 1942 – Marina Mayoral, galizieraz eta gaztelaniaz idazten duen idazlea.
- 1944 – Jean Succar Kuri, mexikar enpresaburua (h. 2024).
- 1945 – Kate Adie, britainiar kazetaria, idazlea eta telebista aurkezlea.
- 1948 – Jeremy Irons, britainiar aktorea.
- 1949 – Twiggy, ingeles modelo, abeslari eta aktorea.
- Sally Potter, britainiar film-zuzendari, gidoilari eta aktorea.
- 1953 – Probal Dasgupta, indiar hizkuntzalari eta esperantista.
- 1954 – Mark Drakeford, Galesko lehen ministroa.
- 1955 – Dominique Arnaud, frantziar txirrindularia (h. 2016).
- 1957 – Pepe Carrol, espainiar ilusionista eta telebista aurkezlea (h. 2004).
- 1960 – Carlos Mozer, brasildar futbolari ohia.
- 1962 – Narpinder Singh, indiar zientzialaria, akademikoa eta ikertzailea.
- 1963 – David Seaman, ingeles futbolari ohia.
- 1964 – Trisha Yearwood, estatubatuar kantari, idazle, aktore eta sukaldaria.
- 1965 –
- María del Olmo Ibáñez, Alacanteko Artxibo Historiko Probintzialeko zuzendaria.
- Sunita Williams, estatubatuar astronauta, ibilaldi espazial batean igarotako denbora-tarte luzeena eman zuen emakumea izandakoa.
- 1967 – Aleksandr Karelin, errusiar borrokalari ohia, grekoerromatar borrokak izan duen borrokalari onenetarikoa.
- 1968 – Lila Downs, mexikar folk eta pop abeslari eta musikagilea.
- 1969 – Jóhann Jóhannsson, islandiar konpositorea (h. 2018).
- Candy Dulfer, Herbeheretako safoi-jotzailea.
- 1970 – Caroline Fourest, frantziar kazetaria, idazlea
- 1972 – N. K. Jemisin, zientzia fikzioko estatubatuar idazlea.
- 1974 –
- Sabrina Calvo, frantziar idazlea, bideojoko-sortzailea, marrazkilaria, gidoilaria eta diseinatzailea.
- Jimmy Fallon, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea.
- Victoria Silvstedt, suediar modeloa, aktorea, abeslaria eta telebistako pertsonaia.
- 1975 – Caroline Fourest frantziar kazetari, saiakeragile, xaxatzaile eta zinema-zuzendaria..
- 1977 – Josef Fares, suediar-libanoar zinema zuzendaria eta jokoen diseinatzailea.
- 1979 – Ledicia Costas, galiziar idazlea.
- 1980 – Dimitri Yachvili, georgiar jatorriko frantziar errugbilari ohia.
- 1981 – Damiano Cunego, italiar txirrindulari ohia.
- 1984 –
- Thaïs Blume, kataluniar aktorea.
- Pilar Geijo, argentinar ur irekietako igerilaria.
- Antanas Kavaliauskas, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- Pavel Kuxnir, errusiar piano-jotzaile, idazle, ekintzaile eta bakezalea (h. 2024).
- Shannon Rowbury, estatubatuar atleta, 1.500 metroko proban aditua.
- 1985 –
- Sarah Hunter, britainiar errugbilaria.
- Alun Wyn Jones, galestar errugbilaria.
- Song Joong-ki, hegokorear aktorea.
- 1986 –
- Cristina Alarcón, andaluziar aktorea.
- Sally Pearson, australiar 100 metro hesi-lasterketako atleta.
- 1987 – Leonor Lavado, espainiar aktorea, imitatzailea, umorista, aurkezlea eta youtuberra, imitatzaile hoberentzat joa.
- 1989 –
- Lorenza Izzo, txiletar modeloa, aktorea eta ahots-aktorea.
- Gonzalo Ramos, espainiar aktorea.
- 1992 – Lisa Ecker, austriar gimnasta artistikoa.
- 1993 – Andrea Pereira, Andrea Pereira.
- 1994 – Olivia Lua, estatubatuar aktore pornografikoa (h. 2018).
- 1997 – Halima Aden, somaliar-estatubatuar modeloa.
- 1998 – Haley Batten, estatubatuar txirrindularia.
- 1999 – Aiko Sugihara, japoniar gimnasta artistikoa.
- 2000 – Jakob Ingebrigtsen, norvegiar atleta.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1321 – Joanes Enrikez Lakarrakoa, Nafarroako Erresumako infantea eta Lakarrako jauna (j. c. 1266).
- 1697 – Melchor de Aguirre, barrokoko gipuzkoar arkitektoa, Granadan (j. c. 1640).
- 1794 – Madeleine Larralde, Konbentzioko armadari aurka egiteagatik hil zuten Sarako emakumea, gillotinan (j. 1759).
- 1838 – Martin Luis Etxeberria Iturralde, Lehen Karlistaldiko nafar brigadier karlista (j. 1801).
- 1919 – Biktoriano Iraola, gipuzkoar idazlea eta inprimatzailea (j. 1841).
- 1938 – Victoriano Huitzi, nafar idazlea (j. 1860).
- 1950 – Raymond Duc, Ramuntcho, baxenafar soldadua, Vietnamen (j. 1917).
- 1978 – Jesús Glaria, nafar futbolaria, Conca de Barberàn (j. 1942).
- 1985 – Eugenio Vegas, gipuzkoar politikari eta legelaria, Madrilen (j. 1907).
- 1992 – Pedro Bilbao, getxoztar medikua (j. 1909).
- 2004 – Carmen Adarraga, gipuzkoar saskibaloilari, eskubaloilari eta belar-hockeylaria (j. 1921).
- 2007 – Jose Luis Isasi Montalban, Gasteizko jaietan Zeledon izandako lehenengo pertsona.
- 2022 - María Luisa Oyarzábal Fernández, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako bizkaitar akademikoa (j. 1933).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1183 – Gilbert d'Assailly, Ospitaleko Zaldunen 5. Maisu Handia.
- 1591 – Alonso de Orozco, Espainiako Urrezko Mendearekin lotutako fraidea eta gai erlijiosoei buruzko idazlea (j. 1500).
- 1652 – Isabel de Saavedra, mailegu emaleak, Miguel de Cervantesen alaba naturala (j. 1584)
- 1710 – Ole Rømer, daniar astronomoa (j. 1644).
- 1719an lurperatua – Jan Weenix, herbeheretar margolaria (j. 1641-1649).
- 1724 – Glückel von Hameln, alemaniar negozio emakumea eta egunkari-idazlea, bere lanetan XVII. mendeko alemaniar Askenazi judu-komunitateen bizitza ezagutarazi zuena (j. 1646).
- 1736 – Feofan Prokopovitx, ukrainar elizgizona, politikaria eta idazlea (j. 1681).
- 1843 – Gaspard-Gustav Coriolis, frantziar ingeniaria eta zientzialaria (j. 1792).
- 1860 – Andreas Metaxas, Greziako lehen ministroa (j. 1790).
- 1881 – James Garfield, Ameriketako Estatu Batuetako 20. Presidentea (j. 1831).
- 1895 – Gerardina Jacoba van de Sande Bakhuyzen, nederlandar margolaria (j. 1826)
- 1898 – George Grey, britainiar militar, esploratzaile eta administratzaile koloniala, Zeelanda Berriko gobernadore eta lehen ministroa (j. 1812).
- 1902 – Maria Henriketa Austriakoa, Belgikako erregina ezkontidea (j. 1836).
- 1924 – Hannibal Sehested, Danimarkako lehen ministroa (j. 1842).
- 1925 –
- Francis Darwin, britainiar botanikaria (j. 1848).
- Georg August Schweinfurth, alemaniar esploratzaile, etnologo eta botanikaria (j. 1836).
- 1927 – Michael Ancher, daniar margolaria (j. 1849).
- 1931 – David Starr Jordan, estatubatuar iktiologo, hezitzaile, eugenizista eta bakearen aldeko aktibista (j. 1851).
- 1935 – Konstantin Tsiolkovski, errusiar zientzialaria eta asmatzailea (j. 1857).
- 1952 – Maria Matos, portugaldar aktore, zuzendari, dramagilea, idazlea, irakaslea eta enpresaria (j. 1886).
- 1954 – Miles Franklin, australiar idazle eta feminista (j. 1879).
- 1955 – Carl Milles, suediar eskultorea (j. 1875).
- 1958 – Josep Irla, Kataluniako Generalitateko 124. presidentea (j. 1874).
- 1962 –
- Ahmad bin Yahya, Yemengo Mutawakkilitar Erresumako bigarren erregea (j. 1891).
- Carmen Valero Gimeno, espainiar maistra, intelektual, feminista eta sindikalista (j. 1893).
- 1965 – Lionel Terray, frantziar eskalatzailea, lehen igoera asko egin zituena (j. 1921).
- 1967 – Zinaida Serebriakova, errusiar margolaria (j. 1884).
- 1973 – Gram Parsons, estatubatuar egile-abeslari, gitarrista eta pianista (j. 1946).
- 1978 – Étienne Gilson, frantziar filosofo eta filosofiaren historialaria (j. 1884).
- 1985 – Italo Calvino, italiar idazlea (j. 1923).
- 1987 – Einar Gerhardsen, Norvegiako lehen ministroa (j. 1897).
- 1992 – Alfredo Sada, nafar eskultorea (j. 1949).
- 1995 – Rudolf Ernest Peierls, alemaniar-britainiar fisikaria (j. 1907).
- 1996 – Helmut Heissenbüttel, alemaniar idazlea (j. 1921).
- 2002 – Robert Guéï, Boli Kostako presidentea (j. 1941).
- 2003 – Slim Dusty, australiar country musikaria (j. 1927).
- 2010 – José Antonio Labordeta, aragoiar poeta, abeslari, irakasle, idazle eta politikaria (j. 1935).
- 2011 – George Cadle Price, Belizeko lehen ministroa (j. 1919).
- 2012 – Víctor Cabedo, espainiar txirrindularia, entrenatzen ari zela auto batek jota (j. 1989).
- 2013 – Saye Zerbo, Volta Garaiko presidentea (j. 1932).
- 2017 – Jake LaMotta, Raging Bull, estatubatuar boxeolaria (j. 1922).
- 2018 –
- Gyözö Kulcsár, hungariar eskrimalaria (j. 1940).
- Arthur Mitchell, estatubatuar dantzari, maisu, koreografo eta zuzendari artistikoa (j. 1934).
- Jesús Rodríguez Magro, espainiar txirrindularia (j. 1960).
- 2019 – Zine El Abidine Ben Ali, Tunisiako presidentea (j. 1936).
- 2020 –
- Lee Kerslake, ingeles musikaria, Uriah Heep taldeko kidea (j. 1947).
- John Turner, Kanadako lehen ministroa (j. 1929).
- 2021 – Jimmy Greaves, ingeles futbolari eta telebista aurkezlea (j. 1940).
- 2023 – Gianni Vattimo, italiar filosofo eta politikaria (j. 1936).
- 2024 –
- Fabiola Posada, kolonbiar umorista (j. 1963).
- Kari Vogt, norvegiar historialaria (j. 1939).
- 2025 – Julieta Fierro, mexikar fisikari, astronomo eta dibulgatzailea (j. 1948).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Saioa eta Orozko.
- Pirata batek bezala hitz egiteko Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua | ||











