Edukira joan

Mendabia

Mendabia
Image Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Image
Mendabia udalerriaren ikuspegia.
Image
Bandera

Mendabiako armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
HerrialdeaImage Euskal Herria
LurraldeaImage Nafarroa Garaia
MerindadeaImage Lizarra
EskualdeaEstellerriko Erribera
Administrazioa
EstatuaImage Espainia
ErkidegoaImage Nafarroa
Izen ofizialaImage Mendavia
AlkateaMaria Josefa Verano Elvira
(Nafarroako Alderdi Sozialista)
Posta kodea31587
INE kodea31165
Herritarramendabiar
Geografia
Koordenatuak42°26′39″N 2°12′01″W / 42.4443°N 2.2004°W / 42.4443; -2.2004
Azalera78 km²
Garaiera360 metro
Distantzia78 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria3.588 (2025: Image 53)
alt_left 1.790 (%49,8) (%50,2) 1.801 alt_right
Dentsitatea48,10 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 1.6 + % 9.7 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.mendavia.es/

Mendabia[3] ([menðaβi.a]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Ebro ibaiaren ertzaren ondoan dagoena, Nafarroako Erriberan, Iruñea hiriburutik 78 kilometrora. 3.591 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrako merindadearen hegoaldean kokatzen da, NA-134 errepidean Mendabia-Lodosarako norabidean.

Mendabiaren herri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Elizagorria eta Los Arcos, hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa, ekialdean Sesma eta Alcanadre (Errioxa) eta mendebaldean Agoncillo, Viana eta Bargota.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendabiak klima kontinental-mediterraniarra dauka, negu hotz, uda sargori eta lehor, euri eskas eta udaberri eta udazkenean ugariagoak direnak, eta iparreko ziertzo haizearekin. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 400 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 50 eta 80 bitartean izaten dira. Ekaitzak ohikoak izaten dira udaberri eta uda garaian, eta hegoaldean dauden Errioxako mendietan sortzen dira ekaitz hodeiak.

Nekazaritzarako erabiltzen diren lurrez gain, udalerrian ez da apenas zuhaitzik geratzen, eta geratzen direnak ibaiaren ertzean dauden makal eta birlandatutako pinuak dira.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Alcanadre, Agoncillo, Arrúbal, Viana, Bargota, Torres del Río, Elizagorria, Los Arcos eta Sesma.

Image
Ebro ibaia Mendabia parean.

Mendabiako udalerrian historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira. Aztarnategirik ezagunena "El Castillarrekoa" da. Garai desberdinetako tribu zelta baten aztarnak dira, eta horrez gain, "Cogote Hueco" izeneko herrixka iberiar baten aztarnak ere aurkitu dira Ebro ibaiaren ertzean. Erromatarren eragina nabarmena izan zen Mendabian, Calagurris Iulia Nassica bezalako herri garrantzitsu baten ondoan kokaturik egoteagatik. Horrela, Calagurrisen (gaur egungo Calahorra) ur-beharrak hornitzeko, akueduktu bat eraiki zen Odron ibaitik herrira, Mendabiako herria gaur egun kokatzen den gunetik igaroz.

Erromatar Inperioaren bisigodoen eta musulmanen inbasioak etorri ziren. Mendabiako lurrak Banu Qasi sendi musulman boteretsuaren agintepean izan ziren. 910. urtearen inguruan Antso I.a Gartzeitz erregeak herria konkistatu eta Iruñeko Erresumaren zati bihurtu zuen. Mendabia eta Viana bitartean, zaldun askoren arteko borrokak eman ziren, eta toki hartan bertan ere, "Hiru Antsoen" arteko borroka gertatu zen, Gaztela, Nafarroa eta Aragoiko erresumen artean. Eraso hartan gaztelarrak izan ziren galtzaile. 1507. urtean, Alexandro VI.aren seme Zesar Borgia exekutatu zuten Mendabia eta Viana arteko lurretan.

XII. mendetik aurrera Mendabia Iratxeko monasterioaren jabetzetako bat izan zen, eta XIII. mendearen hasieratik Imasko oinordekotza bere kontrolpean zeukan, "Menda Zaharra" izeneko parrokiarekin batera. Parrokia honen mugak 1383an ezarri zirelarik. 1237aren aurretik ere herriaren defentsarako gotorleku bat bazen, eta 1378. urtean Gaztelatarrek gaztelua hartu eta honi su eman zioten. Karlos III.a Nafarroakoak, lurraldea Estuñigako Diego Lopezi eman zion. 1492an gaztelua berriztu eta hobespen ugari egin zizkioten, Joan II.a eta Blanka Nafarroakoaren erregealdian. Dorre nagusia berriztu, zaintzeko etxola berriak eraiki, eta harresia konpondu zuten.

1430. uretan Stunicako Iñigo Ortizek, gaztelua utzi zuen, Aulki Santuaren enbaxadore izendatu zutenean. Nafarroako erreginak, orduan, Karlos Beaumontekoari utzi zion gaztelua eta Mendabiako jaurerria. XV. mende osoan Gaztelaren aurkako gerrateak amaigabeak izan ziren, eta herriak hainbat kalte jasan zituen. 1450ean Joan II.ak gazteluaren jabetza Stunicako Iñigo Ortizi itzuli zion, baina Leringo kondea gotorlekuaz jabetu zen. 1462an gaztelua beaumontarren esku geratu zen.

1512an Gaztelako Erresumak Nafarroa konkistatu eta okupatzean, Mendabia Leringo konderriko udalerri bihurtu zen. Eta halaxe jarraituko zuen XIX. mendearen amaiera arte, jaurerriak bertan behera geratu zirenean. Orduan, Mendabia udalerri independente bihurtu zen, jaurerri izandako Nafarroako beste udalerri askorekin gertatu bezala. XX. mendetik aurrera, herriaren garapen industriala hasi zen, gehienbat nekazaritzatik eratorritako produktuen transformazio industriak eta kontserba lantegiak.

Gerra Zibila Mendabian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
Mendabiako uharka.

Gerra Zibilaren lehen egunetan Mendabiako 99 pertsona erail zituzten altxatutako falangista eta errekete taldeek. Hildako gehien izan zen herrien artean dago Mendabia beraz.

1936ko urtarrilean, egindako hauteskundeetan, ezkerreko alderdiek garaipena erdietsi zuten Mendabiako udalean, eta aurreko bi urteetan egondako gobernu eskuindarra garaitu zuten. 1936ko uztailaren 18an legezko gobernuaren aurka egondako altxamendu militarraren oihartzuna egun batera heldu zen herrira, uztailaren 19an. Udalak eta herriko langileen elkarteek egoera kontrolpean zuten arren, matxinatuen alde agertutako Guardia Zibilarekin borrokak izan ziren, horietan polizia bat larri zauri zen. Horrez gain, Herriko etxeko atezaina ere larri zauritu zuten.

Egun hartako ilunabarrean, egoera erabat aldatu zen, eta erreketez beteriko kamioiek herria hartu zuten. Hauek, erresistentzia erabat zapaldu zuten, eta 200 mendabiar inguruk ihes egin behar izan zuten matxinadaren lehen momentuetan. Faxistek ihes egindakoei inguruko mendietan zehar jazarri zieten, eta ondoren, herrian bertan ezkutatutakoen bila ere hasi zen. Karlistak herrira sartu ondoren, falangistak etorri ziren ondoren, basakeria itzelaz jokatu zutenak.

Udaleko kargu eta funtzionario guztiak euren karguetatik kendu zituzten eta gehienak fusilatu egin zituzten, hilketek gehien eragin zuten Espainiar estatuko udala izan zen. Lehenik Jesus Pastor Fernandez erail zuten (UGTko zinegotzia), eta aurretik Dionisio Salcedo alkate izandakoa ordezkatu zuena. Ondoren, Bonifacio Angulo Romero eta Pedro Sabada Elvira UGTko zinegotziak hil zituzten. Guillermo Canillas Romero UGTko kidea eta Dionisio Salcedo alkate-ohia hil zituzten jarraian. Dionisio Salcedo kartzelan sartu zuten momentu hartarako eta abuztuko lehen hamabostaldiaren inguruan erail zuten Lizarra aldean.

Kargu politikoez gain, herritar ugari ere fusilatu zituzten, langileen erakundeetakoak edo beste herritarren batek salatuak. Atxiloketa ugari egin ziren, eta fusilatu ez zituztenak, gerrako frontera eraman zituzten, asko bertan hil ziren.

Emakumeei ilea moztu zieten falangistek eta errizino-olioa hartzera eta herriko kaleetan zehar bandera falangista eta "ereserki nazionala" abestera behartu zituzten. 1936ko azaroan, fusilamentuek jarraitu egin zuten.

Image
Udalerriaren inguruko laborantza lurrak.

Mendabiako udalerriko ekonomia nekazaritzan oinarritzen da, eta horren barruan, industria nekazaritzatik ateratako produktuen transformaziorekin dago erlazionaturik. Mendabia Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da "Errioxa Baxua" azpieskualdean.

Lehen sektorea beraz, garrantzitsuena da herrian, eta 3.000 hektarea lur ureztatu daude, hainbat barazki ekoizteko erabiltzen direnak. Produktuen kalitatea dela eta, nazioarte mailan ezagunak diren hainbat jatorri-izen eskaini zaizkie bertako produktuei, basarana, pikillo piperra, ardoa, zainzuriak, Nafarroako bildotsa, Nafarroako txahala, eta abar. Lur komunek 1.265 hektarea hartzen dituzte (erroldaturiko laborantza lurren % 16,4), 385 ha sekain lurrak, 112 ha lur ureztagarriak, 305ha larreek eta 95ha basoak.

1947ko azaroaren 6an, Nafarroa Garaiko nekazarien aurrezki kutxak sustaturiko kooperatiba sortu zen; 1953ko apirilaren 15ean, upategi kooperatiba (gerora desagertua); eta 1960ko ekainaren 17an, Legardako Ama Birjinaren Kontserba Kooperatiba sortu zen.

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez, Mendabiako industrialde berria eraiki zen XXI. mendearen amaieran. Eraikuntza lanak 1997an hasi eta urtebete geroago hiritartzea amaitzean enpresen pabilioiak eraikitzen hasi ziren (1999an). Industrialdea Mendabiako herrigunearen ondoan dago eta Donejakue Bideko autobiderako sarbide zuzena dauka. Azpiegituraren ezaugarriak honakoak dira:

Azalera guztira: 55.315 m2

Lursailen azalera: 39.617 m2

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 14.945 euro-koa zen[4], eta etxegune bakoitzeko 35.875 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (17.701 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.948 euro) azpitik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 19.435 euro zen. Errenta gordina 17.514 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 48,4[5]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 26), beste diru-sarrerak (% 19,2), langabezia-prestazioak (% 2,4), beste prestazioak (% 4).

48%
26%
19%
Soldata · % 48,4Pentsioak · % 26Langabezia · % 2,4Beste prestazioak · % 4Beste sarrerak · % 19,2
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[6][oh 1]. Udalerrian indizea 31,7 da, probintziakoaren (30,4; Image Nafarroako mapa) gainetik eta Espainiakoaren (31,9) parean. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,7 da, probintziakoaren (2,6; Image Nafarroako mapa) gainetik eta Espainiakoaren (2,6) gainetik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Mendavia udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 1.547 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 50,8; gainerako % 49,2 inaktibo zeuden (erretiratuak % 52,5, beste inaktiboak % 37,9 eta ikasleak % 9,7).[7] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 11,6 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 57,3 zen eta emakumezkoena % 44,4; langabezia-tasa, aldiz, % 8,3 eta % 15,8 zen, hurrenez hurren.[7]

Okupatuen kopurua 1.409 zen 2023ean, 2021eko 1.320etik gora.[8] Emakumeek okupatuen % 42,9 osatzen dute, eta gizonek % 57,1.

1.409okupatu, 2023+% 6,7 2021etik
% 42,9emakumeak okupatuen artean
% 50,8jarduera-tasa, 2024
% 11,6langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 44,9
% 25,8
% 18,6
Okupatuak · % 44,9Langabeak · % 5,9Ikasleak · % 4,8Erretiratuak · % 25,8Beste inaktiboak · % 18,6
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Mendavia, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak1.368% 44,9796% 52,5572% 37,4
Langabeak179% 5,972% 4,7107% 7,0
Inaktiboak1.500% 49,2648% 42,7852% 55,6
Guztira3.047% 100,01.516% 100,01.531% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 45,6), industria (% 33,7), nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 14,5) eta eraikuntza (% 6,2).[8] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 32,9), ondoren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 14,5) eta merkataritza (% 10,9) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Image Nafarroako mapa
% 14,5
% 33,7
% 45,6
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 14,5Industria · % 33,7Eraikuntza · % 6,2Zerbitzuak · % 45,6
Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 32,9
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 14,5
Merkataritza
% 10,9
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 6,7
Eraikuntza
% 6,2
Ostalaritza
% 4,6
Hezkuntza
% 4,3
Garraioa eta biltegiratzea
% 3,9
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 3,2
Jarduera profesionalak
% 3,1
Administrazio publikoa
% 2,8
Etxeetako jarduerak
% 1,8
Beste zerbitzu batzuk
% 1,3
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 1,2
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 0,9
Informazioa eta komunikazioak
% 0,7
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,6
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,1
Erauzketa-industriak
% 0,1
Higiezinen jarduerak
% 0,1
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 51,5; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 21,4), eta oinarrizko okupazioak % 20,6.[9] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 53,9 eta emakumeen % 48,2).

% 21,4
% 51,5
% 20,6
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 21,4Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 51,5Oinarrizko okupazioak · % 20,6Ez dago jasota · % 6,6
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Mendavia, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak301% 21,4150% 18,6151% 25,0
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak725% 51,5434% 53,9291% 48,2
Oinarrizko okupazioak290% 20,6156% 19,4134% 22,2
Ez dago jasota93% 6,665% 8,128% 4,6
Guztira1.409% 100,0805% 100,0604% 100,0

Okupatuen % 77,2 besteren konturako langileak dira, eta % 22,8 norberaren konturakoak.[10]

% 18,0
% 67,8
% 9,4
Norberaren kontura, langileak dituena · % 4,8Norberaren kontura, langilerik gabe · % 18,0Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 67,8Besteren kontura, aldi baterakoa · % 9,4
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Mendavia, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura321% 22,8200% 24,8121% 20,0
Besteren kontura1.088% 77,2605% 75,2483% 80,0
Guztira1.409% 100,0805% 100,0604% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 87,3 estatuan jaio zen, eta % 12,7 atzerrian.[7] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 53,6 okupatuak dira, % 31,7 erretiratuak, % 5,4 bestelako inaktiboak, % 4,9 ikasleak eta % 4,4 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 50,3 okupatuak dira, % 31,6 bestelako inaktiboak, % 8,3 langabeak, % 5,7 erretiratuak eta % 4,1 ikasleak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 40,3 okupatuak dira, % 25,8 erretiratuak, % 23,4 bestelako inaktiboak, % 5,4 langabeak eta % 5,1 ikasleak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 37,2 okupatuak dira, % 36,1 bestelako inaktiboak, % 14,7 langabeak, % 6,3 erretiratuak eta % 5,8 ikasleak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 53,6
Okupatuak
% 50,3
% 4,4
Langabeak
% 8,3
% 4,9
Ikasleak
% 4,1
% 31,7
Erretiratuak
% 5,7
% 5,4
Beste inakt.
% 31,6
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 40,3
Okupatuak
% 37,2
% 5,4
Langabeak
% 14,7
% 5,1
Ikasleak
% 5,8
% 25,8
Erretiratuak
% 6,3
% 23,4
Beste inakt.
% 36,1
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 88,1 estatuan jaio zen, eta % 11,9 atzerrian.[9] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 55,9 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 19,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 15,3 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 49,5 oinarrizko okupazioetakoak dira, % 39,2 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 9,3 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 48,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 27,0 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 19,5 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 45,1 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 42,3 oinarrizko okupazioetakoak eta % 9,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 19,9
Goi eta erdi maila
% 9,3
% 55,9
Langile kualifikatuak
% 39,2
% 15,3
Oinarrizko okup.
% 49,5
% 8,9
Ez dago jasota
% 2,1
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 27,0
Goi eta erdi maila
% 9,9
% 48,6
Langile kualifikatuak
% 45,1
% 19,5
Oinarrizko okup.
% 42,3
% 4,9
Ez dago jasota
% 2,8
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egituran badira aldeak jatorriaren arabera.[11] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 39,0 industrian ari dira, % 32,1 zerbitzuetan, % 19,1 nekazaritzan eta % 9,9 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 36,1 nekazaritzan ari dira, % 28,9 industrian, % 25,8 zerbitzuetan eta % 9,3 eraikuntzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 64,9 zerbitzuetan ari dira, % 28,7 industrian eta % 4,9 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 62,0 zerbitzuetan ari dira, % 25,4 industrian eta % 12,7 nekazaritzan.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 19,1
Nekazaritza
% 36,1
% 39,0
Industria
% 28,9
% 9,9
Eraikuntza
% 9,3
% 32,1
Zerbitzuak
% 25,8
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 4,9
Nekazaritza
% 12,7
% 28,7
Industria
% 25,4
% 1,5
Eraikuntza
% 0,0
% 64,9
Zerbitzuak
% 62,0
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 274 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 4.832 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[12][oh 2]. Udalerriaren azalera 78 km² denez, NAE lurraldearen % 62 da[13]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 56,4 lur goldagarria (2.724 ha, 207 ustiategitan), % 41,9 arbolak (2.023 ha, 240 ustiategitan), % 1,7 larre iraunkorrak (84,5 ha, 12 ustiategitan), berotegiak edo babes garai irisgarriak (0,94 ha, 4 ustiategitan) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,55 ha, 19 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
62%
38%
NAE · 4.832 ha (% 62)Gainerako azalera · 2.968 ha (% 38)
NAE, lur-erabileraren arabera
56%
42%
Lur goldagarria · 2.724 ha (% 56,4)Larre iraunkorrak · 84,5 ha (% 1,7)Arbolak · 2.023 ha (% 41,9)Baratzeak · 0,55 ha (< % 0,1)Berotegiak · 0,94 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 1.423 behi, 743 ardi eta ahuntz, 457 txerri eta 46 hegazti zeuden[14].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 2.275 gidari zeuden erroldatuta: 1.371 gizon (% 60,3) eta 904 emakume (% 39,7)[15]. Biztanleen % 63,4 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 3.180 ibilgailuk osatzen zuten: 2.140 turismo, 287 kamioi, 286 furgoneta, 175 motozikleta eta 147 ziklomotor[15]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 596 turismokoa zen, probintziako (512) eta Espainiako (525) batez bestekoen gainetik.

Turismoen batez besteko adina 14,1 urtekoa zen; turismoen % 7,6k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 13,2k 25 urte baino gehiago[15]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 65,6 diesel zen eta % 33,8 gasolinazko; 14 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,4; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 3,7k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 36,3k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
27%
33%
36%
0 etiketa · 27 (% 0,9)ECO · 89 (% 2,9)C etiketa · 856 (% 27,4)B etiketa · 1.017 (% 32,6)Etiketarik gabe · 1.132 (% 36,3)
Turismoak, adinaren arabera
13%
22%
44%
13%
< 4 urte · 163 (% 7,6)4–8 urte · 279 (% 13)8–15 urte · 471 (% 22)15–25 urte · 944 (% 44,1)≥ 25 urte · 283 (% 13,2)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

XX. mendearen lehen erdialdean hazkunde esanguratsua izan zuen Mendabiako populazioak, eta 50 urtean % 80 hazi zen. Bigarren erdialdean, berriz, nahiko egonkor mantendu zen.

Biztanleriaren tamainaUrtea240027003000330036003900189019201950198020102040MendabiaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 1.801 gizon, 1.790 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.06
0.06
 
95-99
 
0.67
1.11
 
90-94
 
2.29
1.89
 
85-89
 
2.91
3.28
 
80-84
 
4.75
4.39
 
75-79
 
4.92
4.83
 
70-74
 
5.92
6.55
 
65-69
 
6.70
7.83
 
60-64
 
7.54
8.16
 
55-59
 
7.71
7.72
 
50-54
 
7.09
7.11
 
45-49
 
7.65
6.44
 
40-44
 
6.54
6.11
 
35-39
 
4.97
5.39
 
30-34
 
4.25
5.44
 
25-29
 
4.64
4.94
 
20-24
 
4.25
5.05
 
15-19
 
4.80
5.94
 
10-14
 
4.58
4.55
 
5-9
 
3.97
3.22
 
0-4
 
3.80
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−60−40−2002040200820112014201720202023MendaviaHazkunde begetatiboa
Urtea20082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024
Hazkunde begetatiboa 32−16−4−10−8−18−11−10−12−10−4−18−25−25−55−23−21
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[16] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea4445464748200320072011201520192023MendaviaBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 44,0644,1744,4544,5644,8344,7244,8945,0844,9645,1445,545,9846,0346,2246,8146,9347,0147,3447,6847,2747,3447,2346,83
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[17] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 42,7 udalerri berean jaioak ziren[18], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 18,9 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 15,2 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Image Nafarroako mapa
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 42,7Probintzia berean · % 23,2Beste erkidegoa · % 18,9Estatutik kanpo · % 15,2
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 545 biztanleren artean, gehienak Afrikan jaioak dira (% 44,2)[19]. Jaiotza herrialde nagusiak Maroko, Portugal, Kuba dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 30,8Europa · % 23,5Afrika · % 44,2Asia · % 1,5
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 2.259 etxebizitza zeuden: 1.424 (% 63,0) nagusiak eta 835 (% 37,0) ez-nagusiak.[20] Kontsumo elektrikoaren arabera, 267 (% 11,8) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 300 (% 13,3) hutsik zeuden.[21] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 1 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 3 plazarekin (3 plaza etxebizitzako).[22]

2.259etxebizitza
1.424etxegune
300hutsik (% 13,3)
1etxebizitza turistiko (2026)Image Nafarroako mapa

Etxebizitza multzoa Image Nafarroako mapa

1.424
835
Etxebizitza nagusia (1.424)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (835)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa) Image Nafarroako mapa

1.692
267
300
Okupatuak (1.692)Noizbehinkakoak (267)Hutsik (300)

Guztira 1.424 etxegune zeuden, eta horietatik 390 (% 27,4) pertsona bakarrekoak ziren.[23]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 1390
2 pertsona417
3 pertsona312
4 pertsona231
5 edo gehiago74

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 3.089 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 22,7 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 18,1; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 41,6; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 17,6.[24] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 21,5 zen 2021ean eta % 22,7 2024an; beraz, 1,1 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 20,5 izatetik % 17,6 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 25,6 ziren, eta gizonen artean % 19,7; 5,8 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 18,9 eta gizonen % 16,3 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

3.089biztanle 15 urte edo +, 2024
% 22,7goi-mailako ikasketak+1,1 puntu 2021etikImage mapa
% 17,6lehen hezkuntza edo gutxiago−2,9 puntu 2021etikImage mapa
% 7,6ikasten ari dira, 2024
% 17,6
% 41,6
% 18,1
% 22,7
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 17,6Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 41,6Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 18,1Goi-mailako ikasketak · % 22,7
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Image Nafarroako mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 61,3 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 38,7 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 8 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 46,6 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 53,4. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 4,5 ziren.[24]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 4,5
DBH eta antzekoak
% 41,6
Erdi-mailako LH
% 9,6
Goi-mailako LH
% 8,8
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 7,0
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 5,1
Masterrak eta espezialitateak
% 1,6
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Mendavia, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak700% 22,7303% 19,7397% 25,6
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa558% 18,1305% 19,9253% 16,3
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)1.286% 41,6677% 44,1609% 39,2
Lehen hezkuntza edo gutxiago545% 17,6251% 16,3294% 18,9
Guztira3.089% 100,01.536% 100,01.553% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Mendavia, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 21,5% 16,6% 41,3% 20,53.052
2022% 21,8% 17,2% 41,3% 19,73.094
2023% 22,6% 17,6% 41,0% 18,83.059
2024% 22,7% 18,1% 41,6% 17,63.089

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 7,6 ikasten ari zen (235 pertsona).[25] Ikasten ari zirenetatik, % 46,4 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 29,4 batxilergoan, % 15,3 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 7,7 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 49,6 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 42,6; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 17,6 eta emakumeen % 13,4. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 80,5 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 36,5 eta 25–29 urtekoen % 10,4; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 0,7 baino ez.[26] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 41,3 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 29,5.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 80,5
20–24 urte
% 36,5
25–29 urte
% 10,4
30–34 urte
% 4,8
35–39 urte
% 2,1
40–44 urte
% 1,7
45–49 urte
% 0,4
50–54 urte
% 0,4
55 urte edo +
% 0,0
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 0,9
Goi-mailako ikasketak
% 46,4
Erdi-mailako LH
% 15,3
Batxilergoa
% 29,4
DBH eta antzekoak
% 7,7
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,4
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 86,0 estatuan jaio zen, eta % 14,0 atzerrian.[24] Ikasketa-egituran badira aldeak jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 21,0 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 15,1; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 11,7 eta % 23,9, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 27,2 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 17,7; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 15,6 eta % 26,6, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 21,0
Goi-mailakoak
% 11,7
% 19,7
Batx. / erdi LH
% 21,1
% 44,2
DBH
% 43,2
% 15,1
Lehen H. edo gutx.
% 23,9
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 27,2
Goi-mailakoak
% 15,6
% 15,6
Batx. / erdi LH
% 20,6
% 39,6
DBH
% 37,2
% 17,7
Lehen H. edo gutx.
% 26,6
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 7,6 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 7,7.[25] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 48,5 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 33,3 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 363 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,58 (Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).

Udaletxea XVIII. mendean eraiki zen eta barrualdea 1984an berriztu. Kanpoalderanzko bi fatxada dituen adreiluzko eraikina da, fatxada nagusian herriaren armarria ageri delarik. Navarro Villoslada kaletik gertu dago, elizaren ondoan. Udala alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Nafarroako Alderdi Sozialista alderdiko Miguel Ángel de Carlos Zúñiga aukeratu zuten alkate. Udaleko hamaika zinegotzietatik bost lortu zituen PSNk. Baliogabeko botoak 28 izan ziren (emandako guztien %1,18a) eta zurizko 97 boto izan ziren (botoen %4,17a). Abstentzioa %23,01koa izan zen.

Mendabiako Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
PSN9735
UPN7414
NEB1931
AIM1861
CDN1340

2011ko udal hauteskundeetan ere PSNko alkatea hautatu zuten, urte horretan María José Verano. Alderdi horrek eta UPNk bosna zinegotzi erdietsi zituzten eta NEBek bakarra.

Mendabiako Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
PSN9285
UPN8355
NEB2471

Hauek dira azken urteetako udal hauteskundeek Mendabian utzi dituzten emaitzak:

Udal hauteskundeak Mendabian
Alderdia 2015 2011 2007 2003 1999 1995
Bozak % Zinegotziak Bozak % Zinegotziak Bozak % Zinegotziak Bozak % Zinegotziak Bozak % Zinegotziak Bozak % Zinegotziak
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE) 35,72 4 43,84 5 41,87 5 52,52 6 37,91 4 31,03 4
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) 31,48 4 39,44 5 31,88 4 26,47 3 31,32 4 40,95 5
Mendabiak Erabaki (Mendavia Decide, MD) 22,74 3 - - - - - - - - - -
Izquierda-Ezkerra (I-E) 6,54 0 11,67 1 8,03 1 7,92 1 13,14 1 15,04 1
Nafarroako Alderdi Popularra (PP) 0,93 0 - - - - - - - - - -
Agrupación Independiente de Mendavia (AIM) - - - - 8,00 1 9,78 1 15,83 2 11,25 1
Nafarroako Demokraten Elkargunea (CDN) - - - - 5,77 0 - - - - - -

Hauek izan dira Mendabiako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[27]
Jesus Gonzalez Suberviola[27][28] 1979 1983 Euskadiko Alderdi Sozialista
Jesus Gonzalez Suberviola[27][28] 1983 1987 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jesus Gonzalez Suberviola[27] 1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista
Santos Lopez Suberviola[27] 1991 1993 a Nafarroako Alderdi Sozialista
Fernando Armendariz Suberviola[27] 1993 1995 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Luisa Hermoso de Mendoza Merino[27] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Samuel Caro Sadaba[27] 1999 2003 Nafarroako Alderdi Sozialista
Samuel Caro Sadaba[27] 2003 2007 Nafarroako Alderdi Sozialista
Miguel Angel De Carlos Zuñiga[27] 2007 2011 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Josefa Verano Elvira[27] 2011 2015 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Josefa Verano Elvira[27] 2015 2019 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Josefa Verano Elvira[27] 2019 2023 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Josefa Verano Elvira[29] 2023 Jardunean Nafarroako Alderdi Sozialista

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko errepide nagusia NA-134 errepidea da, "Ebroko Ardatza" izenaz ere ezagutua. Errepide honek Logroño eta Castejóngo udalerriak elkartzen ditu, eta bi udalerri hauetatik AP-68 autobiderako sarbide bana eta A-12 autobiderako sarbidea daude.

Mendabia Logroñoko aireportutik 35 kilometrora dago.

Duela urte asko, udalerritik lau kilometrora, Ebro ibaiaren hegoaldeko bazterrean, Renferen burdinbidearen geltoki bat zegoen. Geltokira ailegatzeko, metalezko egitura bati loturiko txalupa bat erabiltzen zuten herritarrek. Horrez gain, herria eta geltokiaren arteko garraioa egiten zuen tarrana bat ere bazegoen, "La Barca" izenez ezagutua.

La Estellesa autobus konpainiak Mendabia Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Mendabia eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 0,85ek zekien euskaraz.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
Bigantxen entzierroa Mendabiako jaietan.

Mendabiako herri-jaiak San Joan bataiatzailearen omenez ospatzen dira abuztuaren 23tik abuztuaren 30ra bitartean. Jaietan, mota ezberdineko ospakizunak antolatzen dira, besteak beste, jota, bigantxa entzierroak eta "gauerdiko kaldotxoa" izenaz ezagutzen den ekitaldia.

Izpiritu Santuaren Pazko astelehen edo Mendekoste egunean, "Las Almendreras" izeneko ospakizuna antolatzen da, Legardako Ama Birjinari eginiko erreguan. Jai hau, inguruko Mues eta Lodosak ere ospatzen dute.

Horrez gain, ardoarekin zerikusia duten hainbat jaialdi eta bestelako ekitaldiak izaten dira urtean zehar, maiatzaren 15ean, esaterako, San Isidro egunez. Urtarrilaren 16an eta 17an "San Antongo suteak", eta abuztuaren 16an, San Rokeren omenezko bazkari bat antolatzen dituzte herritarrek.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
San Joan Bataiatzailearen eliza.

Herriak dituen monumentuen artean, historiaurreko aztarnak eta ondorengo mendeetako eliza eta jauregiak dira aipagai.

Mendabia, "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Mendabiar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  5. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Nafarroa.tab.
  6. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  7. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  8. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  9. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  10. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  11. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  12. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  13. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1648554.
  14. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  15. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  16. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  17. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  18. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  19. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  20. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  21. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  22. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  23. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  24. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  25. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  27. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-04-16).
  28. 1 2 «Mendavia» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-16).
  29. ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (kontsulta data: 2025-03-02).
  30. ↑ Asunción, Julio. «Arte, Historia y curiosidades: PUESTA EN VALOR DE LAS CADENAS DE LAS NAVAS DE TOLOSA EN MENDAVIA» Arte, Historia y curiosidades (kontsulta data: 2024-03-17).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]