Edukira joan

Monteagudo

Monteagudo
Image Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Image
Herriaren urrutiko ikuspegia.
Monteagudoko bandera
Bandera

Monteagudoko armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
HerrialdeaImage Euskal Herria
LurraldeaImage Nafarroa Garaia
MerindadeaImage Tutera
Administrazioa
EstatuaImage Espainia
ErkidegoaImage Nafarroa
Izen ofizialaImage Monteagudo
AlkateaMariano Herrero Ibáñez
(UPN)
Posta kodea31522
INE kodea31173
Herritarramonteagudoar
Geografia
Koordenatuak41°57′50″N 1°41′25″W / 41.963888888889°N 1.6902777777778°W / 41.963888888889; -1.6902777777778
Azalera11 km²
Garaiera348 metro
Distantzia108 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.073 (2025: Image −12)
alt_left 529 (%48,9) (%51,1) 553 alt_right
Dentsitatea97,55 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 0.1 + % 1.5 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.monteagudo.es

Monteagudo[3] Nafarroa Garaiko hegoalde-hegoaldeko udalerri bat da, Tuterako merindadekoa. Udalerriak 1.082 biztanle zituen 2025. urtean. Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 108 kilometrora dago.

Monteagudo izen erromantzea da etimologikoki. Montagut forma agertzen da Erdi Aroko iturri askotan. 1964ko Baionako Euskal Idazkaritzaren Euskal Herriko leku-izenen zerrendan Mendizorrotz nolabait euskaratuta,[4] 1979ko Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Udalen Izendegiak bi forma eman zituen herriarentzat, Monteagudo eta Mendikute.[5] Baina Mendikute gaitzetsi zen ondoren (asmatua zelakoan), eta euskal izen bakartzat Monteagudo ematen du Euskaltzaindiak 1990etik geroztik.[6]

Herri honen izena [monteaɣuðo] ahoskatzen da.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa Garaiko hegoalde-hegoaldean dago, Tuterako merindadeko hegoaldeko muturrean, Zaragozako probintziarekiko mugan.

Monteagudok Tulebrasekin eta Kaskanterekin egiten du muga iparraldean, Barillasekin ekialdean, eta Zaragozako probintziarekin mendebaldean eta hegoaldean.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaren ezaugarriak honakoak dira, prezipitazio eskas eta irregularrak (batez ere udaberri eta udazkenean pilatzen dira), uda garaiko lehortea, iparreko zierzo haizearen nagusitasuna, eta aldaketa termiko handia. Ezaugarri hauek, kontinental motako klima mediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak nekez izaten dira 400mm baino handiagoak. Urteroko egun euritsuak 60-65 izaten dira.

Jatorrizko landaredia guztiz eraldatu da gizakiaren eragina dela eta. Gaur egun ez da apenas zuhaitzik geratzen herrigunearen inguruan.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monteagudon, itsas mailatik 415 metro gorago, Nafarroako Gobernuak 1929an jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]


Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Cascante, Tulebras, Barillas, Malón, Novallas eta Tarazona.

Herriaren kokalekua dela eta, gune garai batean eta ur-korronte batetik gertu, herrian historiaurreko arrastoak aurkitu dira. Erromanizazioa azkarra izan zen, Erribera guztian gertatu bezala, eta herritik igarotzen ziren galtzada erromatarrek inguruko herriekin elkartu zuten Monteagudo.

Musulmanak lau mendez menderatu zuten herria, eta Nafarroako erresumak Erribera berkonkistatu zuenean, musulmanak bertan geratu ziren nekazari moduan XV. mendean Iberiar penintsulatik kanporatuak izan ziren arte. 1119an Alfontso Borrokalaria erregeak, Monteagudo eta Tutera konkistatu zituenean, Monteagudo, Tuterako foruari atxiki zitzaion. Nafarroako udalerri askorekin gertatu bezala, Monteagudo jaurerria izan zen mendeetan zehar.

Herria Nafarroako erresumaren hegoaldeko mugan kokatuta egoteagatik, Aragoi eta Gaztelako ejerzitoen erasoen arriskutan bizi izan zen XVI. mendearen hasierara arte. 1429an Juan eta Nafarroako Blanka I.a Nafarroakoak Agramonteko Floristani utzi zioten dohaintza moduan herriaren gaineko kontrola, Leonor Frangel andrearekin ezkondu eta gero. Monteagudoko jaurerria XIX. menderaino luzatuko zen, San Adriango markesen eskutik. 1847an, Monteagudok eskola bakarra zeukan, eta Bideko Andre Mariaren baselizaren ondoan agustindarren fraide talde batek monasterioa eraiki zuen. Azpiegiturei dagokionean, XIX. mendearen amaieran, asko hobetu zen bideen egoera, eta Monteagudok Tutera, Tarazona, Agreda, Fitero eta Cascanterako bideak zituen.

XX. mendearen hasieran herriak irina eta olioa ekoizteko errota bana zituen. 1920ko hamarkadan olioa ekoizteko errotak bi ziren, horrez gain, hamahiru upategi, garautegi handi bat, antzinako irin errota, txokolate lantegia, pattar fabrika, igeltsu lantegia, eta bi eskola zeuden herrian (bata mutilena eta bestea neskena). Mutilen eskolako maisuaren soldata, nesken eskola maistrarena baino altuagoa zen.

Monteagudo nekazal herria da, mahatsondoen landaketa nabarmenduz. Azken urteetan, olibondoei dedikaturiko azalera handitu egin da, eta horrez gain, zerealen landaketak ere garrantzia handia dauka oraindik ere.

Industriaren garapena, nekazaritzako produktuen elaborazioarekin du zerikusia, gehienbat, ardo eta olioaren produkzioa. Horrekin batera, upategiak eta landare-espezietatik eratorritako produktuak ekoizten eta saltzen dituzten enpresak sortu dira. Zerbitzuen sektoreari dagokionez, Monteagudon, eraikuntza eta elektrizitate enpresak daude, eta horrez gain, denda, aisialdiarekin zerikusia duten enpresak eta bankuen sukurtsalak.

Nekazaritza elkarteei dagokionez, herrian elkarte bakarra dago, 1954ko maiatzaren 19an sortutako Bideko Ama Birjinaren Upategi Kooperatiba.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 14.726 euro-koa zen[8], eta etxegune bakoitzeko 36.058 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (17.701 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.948 euro) azpitik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 21.007 euro zen. Errenta gordina 17.511 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 55[9]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 26), beste diru-sarrerak (% 12,8), langabezia-prestazioak (% 1,6), beste prestazioak (% 4,5).

55%
26%
13%
Soldata · % 55Pentsioak · % 26Langabezia · % 1,6Beste prestazioak · % 4,5Beste sarrerak · % 12,8
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[10][oh 1]. Udalerrian indizea 31,3 da, probintziakoaren (30,4; Image Nafarroako mapa) gainetik eta Espainiakoaren (31,9) parean. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,9 da, probintziakoaren (2,6; Image Nafarroako mapa) gainetik eta Espainiakoaren (2,6) gainetik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Monteagudo udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 472 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 49,2; gainerako % 50,8 inaktibo zeuden (erretiratuak % 50,5, beste inaktiboak % 39,0 eta ikasleak % 10,5).[11] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 10,4 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 51,3 zen eta emakumezkoena % 47,0; langabezia-tasa, aldiz, % 8,2 eta % 13,0 zen, hurrenez hurren.[11]

Okupatuen kopurua 432 zen 2023ean, 2021eko 425etik gora.[12] Emakumeek okupatuen % 45,4 osatzen dute, eta gizonek % 54,6.

432okupatu, 2023+% 1,6 2021etik
% 45,4emakumeak okupatuen artean
% 49,2jarduera-tasa, 2024
% 10,4langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 44,1
% 25,7
% 19,8
Okupatuak · % 44,1Langabeak · % 5,1Ikasleak · % 5,3Erretiratuak · % 25,7Beste inaktiboak · % 19,8
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Monteagudo, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak423% 44,1235% 47,1188% 40,9
Langabeak49% 5,121% 4,228% 6,1
Inaktiboak487% 50,8243% 48,7244% 53,0
Guztira959% 100,0499% 100,0460% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 51,9), industria (% 35,0), nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 6,7) eta eraikuntza (% 6,5).[12] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 33,6), ondoren osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 10,2) eta merkataritza (% 9,3) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Image Nafarroako mapa
% 35,0
% 51,9
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 6,7Industria · % 35,0Eraikuntza · % 6,5Zerbitzuak · % 51,9
Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 33,6
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 10,2
Merkataritza
% 9,3
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 6,7
Eraikuntza
% 6,5
Ostalaritza
% 4,9
Hezkuntza
% 4,6
Administrazio publikoa
% 4,4
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Jarduera profesionalak
% 4,2
Beste zerbitzu batzuk
% 3,5
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 2,8
Garraioa eta biltegiratzea
% 2,3
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 2,1
Etxeetako jarduerak
% 1,9
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 1,2
Ur-hornidura eta hondakinak
% 1,2
Informazioa eta komunikazioak
% 0,7
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,2
Erauzketa-industriak
% 0,0
Higiezinen jarduerak
% 0,0
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 47,5; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 27,5), eta oinarrizko okupazioak % 19,0.[13] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 49,2 eta emakumeen % 45,4).

% 27,5
% 47,5
% 19,0
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 27,5Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 47,5Oinarrizko okupazioak · % 19,0Ez dago jasota · % 6,0
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Monteagudo, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak119% 27,556% 23,763% 32,1
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak205% 47,5116% 49,289% 45,4
Oinarrizko okupazioak82% 19,050% 21,232% 16,3
Ez dago jasota26% 6,014% 5,912% 6,1
Guztira432% 100,0236% 100,0196% 100,0

Okupatuen % 83,6 besteren konturako langileak dira, eta % 16,4 norberaren konturakoak.[14]

% 12,7
% 70,6
% 13,0
Norberaren kontura, langileak dituena · % 3,7Norberaren kontura, langilerik gabe · % 12,7Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 70,6Besteren kontura, aldi baterakoa · % 13,0
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Monteagudo, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura71% 16,444% 18,627% 13,8
Besteren kontura361% 83,6192% 81,4169% 86,2
Guztira432% 100,0236% 100,0196% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 81,2 estatuan jaio zen, eta % 18,8 atzerrian.[11] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 51,0 okupatuak dira, % 36,4 erretiratuak, % 5,3 ikasleak, % 3,8 bestelako inaktiboak eta % 3,5 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 58,7 bestelako inaktiboak dira, % 27,3 okupatuak, % 7,4 langabeak, % 4,1 ikasleak eta % 2,5 erretiratuak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 43,5 okupatuak dira, % 23,6 erretiratuak, % 22,6 bestelako inaktiboak, % 5,5 langabeak eta % 4,8 ikasleak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 44,4 bestelako inaktiboak dira, % 36,5 okupatuak, % 12,7 langabeak eta % 6,3 ikasleak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 51,0
Okupatuak
% 27,3
% 3,5
Langabeak
% 7,4
% 5,3
Ikasleak
% 4,1
% 36,4
Erretiratuak
% 2,5
% 3,8
Beste inakt.
% 58,7
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 43,5
Okupatuak
% 36,5
% 5,5
Langabeak
% 12,7
% 4,8
Ikasleak
% 6,3
% 23,6
Erretiratuak
% 0,0
% 22,6
Beste inakt.
% 44,4
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 87,0 estatuan jaio zen, eta % 13,0 atzerrian.[13] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 52,2 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 24,1 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 18,2 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 39,4 oinarrizko okupazioetakoak dira, % 30,3 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 21,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 45,7 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 34,1 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 13,9 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 43,5 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 34,8 oinarrizko okupazioetakoak eta % 17,4 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 24,1
Goi eta erdi maila
% 21,2
% 52,2
Langile kualifikatuak
% 30,3
% 18,2
Oinarrizko okup.
% 39,4
% 5,4
Ez dago jasota
% 9,1
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 34,1
Goi eta erdi maila
% 17,4
% 45,7
Langile kualifikatuak
% 43,5
% 13,9
Oinarrizko okup.
% 34,8
% 6,4
Ez dago jasota
% 4,3
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera.[15] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 41,9 zerbitzuetan ari dira, % 41,4 industrian, % 11,8 eraikuntzan eta % 4,9 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 45,5 nekazaritzan ari dira, % 33,3 zerbitzuetan, % 12,1 industrian eta % 9,1 eraikuntzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 67,6 zerbitzuetan ari dira, % 30,6 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 47,8 zerbitzuetan ari dira, % 43,5 industrian eta % 8,7 nekazaritzan.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 4,9
Nekazaritza
% 45,5
% 41,4
Industria
% 12,1
% 11,8
Eraikuntza
% 9,1
% 41,9
Zerbitzuak
% 33,3
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 1,2
Nekazaritza
% 8,7
% 30,6
Industria
% 43,5
% 0,6
Eraikuntza
% 0,0
% 67,6
Zerbitzuak
% 47,8
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 63 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 715 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[16][oh 2]. Udalerriaren azalera 11 km² denez, NAE lurraldearen % 65 da[17]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 60 lur goldagarria (429 ha, 50 ustiategitan), % 39,7 arbolak (284 ha, 54 ustiategitan), % 0,3 larre iraunkorrak (2 ha, 3 ustiategitan) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,2 ha, 6 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
65%
35%
NAE · 715 ha (% 65)Gainerako azalera · 385 ha (% 35)
NAE, lur-erabileraren arabera
60%
40%
Lur goldagarria · 429 ha (% 60)Larre iraunkorrak · 2 ha (% 0,3)Arbolak · 284 ha (% 39,7)Baratzeak · 0,2 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 669 gidari zeuden erroldatuta: 423 gizon (% 63,2) eta 246 emakume (% 36,8)[18]. Biztanleen % 61,8 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 900 ibilgailuk osatzen zuten: 572 turismo, 91 motozikleta, 80 kamioi, 75 ziklomotor eta 66 furgoneta[18]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 529 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (512) gainetik eta Espainiakoaren (525) parean.

Turismoen batez besteko adina 14,2 urtekoa zen; turismoen % 7,5k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 15,2k 25 urte baino gehiago[18]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 59,3 diesel zen eta % 39,7 gasolinazko; 3 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,3; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 3k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 37,8k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
27%
32%
38%
0 etiketa · 8 (% 0,9)ECO · 19 (% 2,1)C etiketa · 245 (% 27,3)B etiketa · 286 (% 31,9)Etiketarik gabe · 339 (% 37,8)
Turismoak, adinaren arabera
12%
19%
46%
15%
< 4 urte · 43 (% 7,5)4–8 urte · 69 (% 12,1)8–15 urte · 111 (% 19,4)15–25 urte · 262 (% 45,8)≥ 25 urte · 87 (% 15,2)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

XX. mendearen hasieran populazio hazkunde txikia izan zuen Monteagudok, eta 1.500 biztanle inguru izatera iritsi zen. 1950eko hamarkadatik aurrera, ordea, gainbehera gertatu zen eta 1.100 biztanlera jaitsi zen.

Biztanleriaren tamainaUrtea100011001200130014001500189019201950198020102040MonteagudoBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 553 gizon, 529 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.18
 
95-99
 
0.38
1.08
 
90-94
 
3.40
1.45
 
85-89
 
4.54
5.42
 
80-84
 
5.67
4.88
 
75-79
 
4.16
4.88
 
70-74
 
7.18
4.88
 
65-69
 
4.54
7.41
 
60-64
 
6.05
9.40
 
55-59
 
9.64
8.86
 
50-54
 
7.18
9.04
 
45-49
 
7.56
5.06
 
40-44
 
7.18
4.52
 
35-39
 
3.78
5.97
 
30-34
 
2.84
6.15
 
25-29
 
5.67
5.79
 
20-24
 
4.91
5.06
 
15-19
 
4.73
4.16
 
10-14
 
5.10
3.62
 
5-9
 
2.84
2.17
 
0-4
 
2.65
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−20−15−10−5051015200820112014201720202023MonteagudoHazkunde begetatiboa
Urtea20082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024
Hazkunde begetatiboa 14−12−2−3−91−2−7−9−1−11−13−11−16−10−13−17
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[19] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea45,54646,54747,54848,54949,5200320072011201520192023MonteagudoBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 46,1845,9646,0146,4746,5946,7646,4646,647,3647,7747,7248,2748,4748,848,4148,4948,9249,0148,6848,548,7248,6548,5
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[20] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 39,4 udalerri berean jaioak ziren[21], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 17,7 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 19 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Image Nafarroako mapa
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 39,4Probintzia berean · % 23,9Beste erkidegoa · % 17,7Estatutik kanpo · % 19
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 206 biztanleren artean, gehienak Afrikan jaioak dira (% 49)[22]. Jaiotza herrialde nagusiak Maroko, Kolonbia, Peru dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 36,9Europa · % 14,1Afrika · % 49
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 662 etxebizitza zeuden: 419 (% 63,3) nagusiak eta 243 (% 36,7) ez-nagusiak.[23] Kontsumo elektrikoaren arabera, 56 (% 8,5) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 144 (% 21,8) hutsik zeuden.[24] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 1 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 8 plazarekin (8 plaza etxebizitzako).[25]

662etxebizitza
419etxegune
144hutsik (% 21,8)
1etxebizitza turistiko (2026)Image Nafarroako mapa

Etxebizitza multzoa Image Nafarroako mapa

419
243
Etxebizitza nagusia (419)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (243)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa) Image Nafarroako mapa

462
56
144
Okupatuak (462)Noizbehinkakoak (56)Hutsik (144)

Guztira 419 etxegune zeuden, eta horietatik 119 (% 28,4) pertsona bakarrekoak ziren.[26]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 1119
2 pertsona121
3 pertsona82
4 pertsona62
5 edo gehiago35

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 974 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 29,8 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 15,2; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 34,9; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 20,1.[27] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 27,8 zen 2021ean eta % 29,8 2024an; beraz, 2,0 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 23,9 izatetik % 20,1 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 29,5 ziren, eta gizonen artean % 30,1; aldea, beraz, txikia da. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 25,8 eta gizonen % 14,9 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

974biztanle 15 urte edo +, 2024
% 29,8goi-mailako ikasketak+2,0 puntu 2021etikImage mapa
% 20,1lehen hezkuntza edo gutxiago−3,8 puntu 2021etikImage mapa
% 8,0ikasten ari dira, 2024
% 20,1
% 34,9
% 15,2
% 29,8
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 20,1Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 34,9Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 15,2Goi-mailako ikasketak · % 29,8
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Image Nafarroako mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 66,6 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 33,4 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 6 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 43,2 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 56,8. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 2,3 ziren.[27]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 2,3
DBH eta antzekoak
% 34,9
Erdi-mailako LH
% 8,6
Goi-mailako LH
% 10,0
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 11,1
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 6,3
Masterrak eta espezialitateak
% 1,8
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Monteagudo, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak290% 29,8153% 30,1137% 29,5
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa148% 15,288% 17,360% 12,9
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)340% 34,9192% 37,7148% 31,8
Lehen hezkuntza edo gutxiago196% 20,176% 14,9120% 25,8
Guztira974% 100,0509% 100,0465% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Monteagudo, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 27,8% 15,6% 32,7% 23,9986
2022% 28,3% 16,6% 33,6% 21,5992
2023% 29,6% 16,0% 34,6% 19,8988
2024% 29,8% 15,2% 34,9% 20,1974

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 8,0 ikasten ari zen (78 pertsona).[28] Ikasten ari zirenetatik, % 50,0 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 20,5 erdi-mailako lanbide-heziketan, % 19,2 batxilergoan eta % 9,0 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 61,9 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 36,1; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 25,0 eta emakumeen % 16,7. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 83,0 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 38,9 eta 25–29 urtekoen % 11,6; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 0,6 baino ez.[29] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 50,0 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 16,7.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 83,0
20–24 urte
% 38,9
25–29 urte
% 11,6
30–34 urte
% 0,0
35–39 urte
% 7,0
40–44 urte
% 0,0
45–49 urte
% 2,3
50–54 urte
% 0,0
55 urte edo +
% 0,0
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 0,0
Goi-mailako ikasketak
% 50,0
Erdi-mailako LH
% 20,5
Batxilergoa
% 19,2
DBH eta antzekoak
% 9,0
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 1,3
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 82,1 estatuan jaio zen, eta % 17,9 atzerrian.[27] Ikasketa-egituran badira aldeak jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 29,2 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 14,5; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 33,7 eta % 16,8, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 31,9 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 24,0; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 16,4 eta % 35,6, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 29,2
Goi-mailakoak
% 33,7
% 16,4
Batx. / erdi LH
% 20,8
% 40,0
DBH
% 28,7
% 14,5
Lehen H. edo gutx.
% 16,8
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 31,9
Goi-mailakoak
% 16,4
% 12,5
Batx. / erdi LH
% 15,1
% 31,6
DBH
% 32,9
% 24,0
Lehen H. edo gutx.
% 35,6
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 8,3 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 6,9.[28] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 50,0 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 50,0 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 79 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,82a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monteagudoko alkatea UPN alderdiko Mariano Herrero Ibañez da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Urte horretan Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz gehiengo absolutua. Baliogabeko botoak 16 izan ziren (emandako guztien % 1,77a) eta zurizko 10 boto izan ziren (botoen % 1,13a). Abstentzioa % 8,69koa izan zen.

Monteagudoko Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
UPN4695
PSN4094

2011ko udal hauteskundeetan ere UPN izan zen nagusi eta alkatetzan Herrerok segitu zuen.

Monteagudoko Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
UPN4665
PSN3374

Udaletxea errepidearen ondoan dago, Frantzisko Xabierkoaren plazan. Adreiluz egindako eraikuntza modernoa da, egiturak, 1950eko hamarkadan herrian altxatutako beste eraikin askoren ezaugarri berak dauzka. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute. Monteagudoko udaleko idazkaria, Barillas eta Tulebrasko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Frantzisko Xabierkoaren Plaza, 1
2007-2011Mariano Herrero IbáñezUPN
2011-2015Mariano Herrero IbáñezUPN

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Tarazona eta Iruñea bitarteko autobus lineak geltokia dauka Monteagudon, eta norantza bakoitzean ibilbide bakarra egiten du eguneko. Iruñean autobusa aldatuz Irunera arte joatea dago. Autobusak honako ibilbidea egiten du:

Nafarroako gobernuak egindako Euskararen Foru Legearen arabera, Monteagudo, eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,28k bakarrik zekiten euskaraz.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak, San Rokeren omenez abuztuaren 14tik abuztuaren 20ra ospatzen dira. Horrez gain, urtean zehar ihauteriak otsailean, eta Gazteriaren Jaiak maiatzean antolatzen dira.

Erriberako beste herri batzuetan bezala, paloteado makil-dantzak dira tipikoak Monteagudon. Besteak beste Arcos eta Palos Modorros izeneko dantzak dira Monteagudoko paloteado batzuk[30]. Dantza soilik maskulinoa izan zen tradizionalki, baina 2009an emakumezko taldeak hasi dantzan (banatuta gizonezkoengandik), eta 2019an, bereizketarik gabe neska-mutilak elkarrekin aritu ziren dantzan San Roke egunean[31].

Monteagudo ondoko elkarteen kidea da:

  • Mancomunidad de Aguas del Moncayo: Udalerriaren ur-horniketaz arduratzen da eta Corellan du egoitza.
  • Erriberako Hondakin Solidoan Kudeaketarako Mankomunitatea: Tuteran egoitza duen Erriberako udalerrien elkartea da.
  • Queiles Ibarreko Zerbitzu Sozialen mankomunitatea: Cascanten du egoitza.
  • Administrazio Zerbitzuen Calibus elkartea: Ablitasen du egoitza.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Adriango markesen jauregia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregia, udalerriko gune estrategiko batean dago, muino baten gainean. Jauregia Alfonso I.a Borrokalariaren garaian eraiki zen, eta musulmanak Nafarroatik kanporatzean Monteagut jaurerriak jauregia berreraiki zuen. XV. mendean Beuamont eta San Adriango markesen eskuetan geratu zen jauregia eta 1490. urtean esaterako Guillaume Beaumont zen jauregiaren jabea.

Jauregiak harlandu handiz osatutako zimendudun oinarri karratua dauka. Zimenduen gainean, adreiluzko horma sendoak altxatzen dira. Jauregiaren gaur egungo itxura XVIII. mendeko eraberritzearen ondorio da. Garai horren aurretik eraikitako egituratik, armarri barrokoa daukan harrizko aurrealdea eta inperio motako bost zatiko eskilara baino ez dira kontserbatzen.

Maria Madalenaren eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza nabe bakarrez osatutako eraikuntza gotiko-pizkundetarra da. XVI. mendearen erdialdean eraiki zen (1540. urtearen inguruan, hiru zatitan banaturiko nabe bakarra dauka, poligono itxurako aurrealdea, eta izardun ganga estaldura. XVIII. mendean bigarren nabea gehitu zitzaion jatorrizko egiturari Epistolaren aldean. Bigarren nabe honek bi zati dauzka, bata ertzdun gangaduna eta bestea zirkuluerdi itxurako kupuladuna.

Portikoa, XVIII. mendean eraiki zen (gaur egun elizaren biltegi moduan erabiltzen dena), eta portikoa eraikitzearekin batera, elizarako sarrera atea aldatu behar izan zuten.

Monteagudoko gaztelua, San Adrian markesen jauregia dagoen toki berdinean egon zen Erdi Aroan. XII. mendean, gotorlekua, Nafarroako erresumaren hegoaldeko mugan zegoen gaztelu eta gotorleku sarearen zati zen. Gotorlekuak hainbat eraso jasan zituen Gaztela eta Aragoiko erresumetatik, eta 1310. urtean behekaldeko horma sendotu eta konpondu zuten.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. ↑ Baionako Euskal Idazkaritza. (1974). «Euskal Herriko leku-izenak» Jakin 8: 164–179..
  5. ↑ «Monteagudo - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2020-05-10).
  6. ↑ Euskal herriko udalen izendegia. Euskaltzaindia D.L. 2011 ISBN 978-84-95438-74-4. PMC 796264874. (kontsulta data: 2020-05-10).
  7. ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  8. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  9. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Nafarroa.tab.
  10. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  11. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  12. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  13. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  14. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  16. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  17. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1772992.
  18. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  19. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  20. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  21. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  22. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  23. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  24. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  25. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  27. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  28. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  29. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  30. ↑ Erriberako paloteadoen topaketa 2015: Monteagudo. (kontsulta data: 2020-05-10).
  31. ↑ kattalin. «Genero bereizketarik gabe dantzatu dute Monteagudoko paloteadoan» dantzan.eus (kontsulta data: 2020-05-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]