Edukira joan

Baztan

Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baztan (argipena)».
Baztan
Image Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Image
Ikuspegia, Ziga herriko Zigaurre auzoan dagoen Baztango behatokitik. Erdialde eta behealdean, Irurita eta Lekarozko ikastetxea, urrutirago Elizondo. Ezkerraldean, Lekaroz, eta eskuinaldean, Gartzain.
Baztango bandera
Bandera

Baztango armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
HerrialdeaImage Euskal Herria
LurraldeaImage Nafarroa Garaia
MerindadeaImage Iruñea
Administrazioa
EstatuaImage Espainia
ErkidegoaImage Nafarroa
Izen ofizialaImage Baztan
AlkateaJoseba Otondo Bikondoa (EH Bildu)
Posta kodea31700
INE kodea31050
Herritarrabaztandar
Geografia
Koordenatuak43°08′48″N 1°31′02″W / 43.146787°N 1.5171681°W / 43.146787; -1.5171681
Azalera373,55 km²
Garaiera432 metro
Distantzia58 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria7.851 (2025: Image −12)
alt_left 3.874 (%49,4) (%50,6) 3.963 alt_right
Dentsitatea0,21 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 73.6 + % 11.5 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.baztan.eus/

Baztan[3] ([bas̻tan]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri eta haran bat da, izen bereko ibaiaren arroan dagoena, Lapurdi eta Nafarroa Beherearekiko mugan. Iruñeko merindadean dago eta hamabost herrik osatzen dute; Elizondo da herri nagusia, udalerriaren erdigunean. Urdazubi eta Zugarramurdi udalerriekin batera, Baztanaldea eskualdea osatzen du. 7.837 biztanle ditu; eta, 376,8 km² dituelarik, azaleraz Euskal Herriko udalerri handiena da. Hango euskalkia tarteko hizkera da, nafar-lapurteraren eta nafarreraren artekoa.

Baztan izenaren jatorria eta esanahi zehatza ezezagunak dira. Etimologia mitologiko eta fantastiko baten arabera, bat han esamoldetik omen dator, haraneko biztanleen arteko elkartasunari erreferentzia eginez.[4] Baztan abizena badago, ziurrenik haran hartan jatorria duena. Bearnon ere bada Bastanès izeneko udalerria.

Udalerriak Nuevo Baztán herriari (Madrilgo Erkidegoa, Espainia) eman zion izena XVIII. mendearen hasieran, Juan Goienetxe Gaston baztandar negozio-gizonak herri berria eraiki zuenean Madrildik gertu. Haren helburua herriko lantegietan Madrilgo goi-mailako gizarte-klaseentzat produktuak ekoiztea izan zen.[5]

Ibai nagusia Baztan izenekoa da, haranetik ateratakoan Bidasoa deitzen dena. Ipar-mendebaldeko urak Orabidea errekak biltzen ditu, aurrerago Ugarana deitua eta Donibane Lohizunen itsasoratzen dena. Aritzakun eta Uritzate errekek, Urbakuran elkartuta, Errobi ibaiaren adar Baztan erreka osatzen dute.

Udalerri eta lurralde hauek ditu mugakide: mendebaldean, Donamaria, Bertizarana, Etxalar eta Sara; hegoaldean, Erroibar, Esteribar, Lantz, Anue eta Ultzama; ekialdean, Baigorri, Banka, Aldude eta Urepele; eta iparraldean, Sara, Zugarramurdi, Urdazubi, Senpere, Ainhoa, Ezpeleta, Itsasu eta Bidarrai.[6]

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baztango klima ozeaniko epela da, Cfb Köppen klima sailkapenaren arabera. Ezaugarri nagusia urte osoko prezipitazio ugariak izatea da. Batez beste 1.500 eta 2.200 mm bitartean izaten dira, nahiz eta udalerriko gunerik menditsuenetan ugariagoak diren. Euri egunak 180 inguru izaten dira. Bestalde, aldaketa termikoa nahiko txikia da eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 15 gradu artekoa izaten da.

Jatorrizko landaredia pagadiek osatzen zuten gune menditsuetan, hariztiak udalerriko haranetan zeuden, eta, gaztainondoak tarteko guneetan. Gizakiaren eragina dela eta, ordea, asko eraldatu da jatorrizko landaredi hori eta gaur egun 7.500 hektarea pagadi baino ez dira geratzen. Pagadiak hegoaldeko gune menditsuenetan hedatzen dira batez ere. Hariztiek, berriz, gizakiaren eragina gehien jasan zuten espezieak dira, asko bota dira eta, bai zura lortzeko bai nekazaritzarako larreak lortzeko. Birlandatutako zuhaitzek 2.100 hektarea hartzen dituzte (batez ere Otsondo-Alkurruntz eta Orabideko guneetan), Nafarroa Garaiko azalerarik handienetakoa. Intsinis pinua, haritz gorria eta japoniar laritzak erabili ziren birlandaketetarako.[7]

  Image   Datu klimatikoak (Amaiur, Baztan 1974-2009)   Image  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.5 25.0 28.0 30.0 34.0 38.0 40.0 41.0 38.0 31.5 26.0 21.0 41
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.7 11.8 14.3 15.4 19.4 22.2 24.2 24.8 23.0 19.2 14.0 11.5 17.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.4 7.3 9.5 10.6 14.3 17.2 19.1 19.5 17.3 14.3 9.5 7.3 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.0 2.7 4.6 5.7 9.1 12.1 13.9 14.2 11.6 9.3 4.9 3.1 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -16.0 -12.0 -5.0 -3.0 0.0 3.0 5.0 5.0 1.0 -2.0 -8.0 -9.0 -16
Pilatutako prezipitazioa (mm) 200.0 178.4 192.2 204.2 167.2 98.5 93.0 100.7 136.3 176.6 223.0 218.5 1988.5
Iturria: meteo.navarra.es[8]


Haraneko tontor nagusia Saioa (1.418 m) dugu, Belate eta Artesiaga mendateen artean dagoena; Irurita du herririk hurbilena. Saioa mendilerroan aipatzekoak dira, bertzeak bertze, Loiketa, Abartan, Elorregi, Aizkoa, Urlegi, Urdintz, Bagolegiko Kaskoa, Basaburuko Kaskoa, Ezkorlako Kaskoa eta Auzkue.

Hauza (1.306 m) Izpegiko mendatetik gertu dago, Erratzu eta Baigorri (Nafarroa Beherea) artean. Mugan dago Iparla (1.049 m) ere, bertze magalean Bidarrai (NB) duena.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baztan
Klima-diagrama
UOMAMEUAIUAA
 
 
202
 
 
9
3
 
 
119
 
 
15
8
 
 
45
 
 
15
5
 
 
66
 
 
17
6
 
 
73
 
 
20
9
 
 
147
 
 
24
14
 
 
60
 
 
25
15
 
 
19
 
 
26
14
 
 
153
 
 
25
14
 
 
56
 
 
21
9
 
 
334
 
 
12
5
 
 
415
 
 
15
3
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Prezipitazioa (litro/m²)

Gorramendi mendiaren tontorrean, lehen militarren radar kokagunea izandakoan, itsasoaren mailatik 1.071 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologiko bat dago.[9]

Iruritako hiltegiaren ondoan, bestalde, Espainiako Meteorologia Agentziaren (AEMET) beste estazio meteorologiko bat dago.[10]


Baztango herrien zerrenda
Herria Biztanleria[11] Argazkia Herria Biztanleria Argazkia
Almandoz 211 biztanle (2010) Image Elbete 271 biztanle (2010) Image
Amaiur 284 biztanle (2010) Image Erratzu 490 biztanle (2010) Image
Aniz 73 biztanle (2010) Image Gartzain 219 biztanle (2010) Image
Arizkun 610 biztanle (2010) Image Irurita 848 biztanle (2010) Image
Arraioz 239 biztanle (2010) Image Lekaroz 341 biztanle (2010) Image
Azpilkueta 176 biztanle (2010) Image Oronoz-Mugairi 457 biztanle (2010) Image
Berroeta 123 biztanle (2010) Image Ziga 196 biztanle (2010) Image
Elizondo 3.543 biztanle (2010) Image Denera (Baztan): 8.081 biztanle (2010)

Baztandik hurbil, Urdazubiko Alkerdi eta Berroberrian, Goi Paleolitoko aztarna ugari aurkitu dira. Haranean 600 monumentu megalitiko (trikuharri, harrespil eta zutarri) baino gehiago katalogatu dira.[12][13]

Erromatarrek Novenpopulania probintzian sartu zutela uste da. XI. mendetik behintzat Iruñeko Erresumaren barnean zegoen. Elizaz, berriz, Baionako elizbarrutian egon zen, 1567an Iruñekoan sartu zuten arte.

Koroak, Antso VII.a Azkarraren erregealditik (1154-1234) bederen, zergak jasotzen zituen Amaiurko eta Ainhoako postuetan. Ez ordea laborarien petxak, Arizkunen eta Almandozen izan ezik. Hori dela eta, biztanle askok kapareen pribilegioen antzekoak zeuzkatela uste da.

Image
Baztango paisaia.

XII. mendean Lapurdiko mugan Salbatore monasterioa kokatu zen, inguru hurbilean eragin handia izan zuena. Monasterioaren menpeko izan ziren Urdazubi eta Zugarramurdi herriek, auzi luzeen ondoren, bai Baztandik, bai mojengandik askatzea erdietsi zuten. Zugarramurdi 1667an bihurtu zen udalerri eta Urdazubi 1774an.

1393an Karlos III.ak elizondarren kaparetasuna onartu zuen. Haren ondoregoek, Blanka eta Joanes II.ak, zerriak mendian bazkatzeagatik petxak kobratu nahi izan zituzten. Horren aurka Haranak Kontuen Ganbarara jo eta auzia irabazi zuen. Horren ondoren Vianako Printzeak baztandarren kaparetasuna onartu zuen.

XIV. mendetik aurrera populazioa azkarki emendatu zen. Bi arrazoi izan ziren horretarako: baliabide naturalen ustiapen handiagoa eta, batez ere, kapare izateak baztandarrentzat zekarren onura.

1522an, Amaiurko gazteluan, Henrike II.a Nafarroakoaren aldekoek Gaztelako Erresumaren aurkako azken erresistentzia borroka egin zuten.

1665ean, Amaiur Baztandik bereizi zen eta hala segitu zuen, 1969an itzuli zen arte.

Mugatik hurbil egonik, Espainiaren eta Frantziaren arteko gerren ondorioak pairatu zituen, latzenak Hogeita Hamar Urteko Gerrakoak eta Frantziako Iraultzako Gerretakoak.

Lehen Gerra Karlistan Elizondoko Arizkunenea jauregia Karlos Maria Isidroren egoitza izan zen (1834). 1835ean, Ziga eta Elizondoko gatazken ostean, Espoz Mina jeneralak Lekaroz herriari su eman eta herritar andana fusilatu zuen. Hiru etxe eta eliza baino ez ziren erre gabe geratu. Bigarren Gerra Karlistan Arsenio Martínez-Campos buru zuten liberalak Arxuriko guduan nagusitu ziren eta gerrari amaiera eman.[14]

1913an eskualdean inoiz izandako hondamendi larriena izan zen, Autza mendian izandako bat-bateko euri-jasa izugarri batek eragindako oldeak Elizondo eta Erratzu herriak suntsitu eta bi emakume eraman zituelako. Uholdeak 18 zubi hondatu zituen Bidasoa ibaiaren ibilbidean. Egun, ura heldu zen maila erakusten duen plaka dago Elizondoko Jaime Urrutia kalean.[15]

Francoren heriotzak (1975) ez zuen ageriko aldaketarik ekarri haranera, ordu arteko diktaduraren aldean. 1978an, udalak eratu ziren, eta ordutik hurrengo bi hamarkadetan erregimenari lotutako agintariek babesa jasotzen jarraitu zuten, eta udal gobernu organoetan agintzen. 1983an, orduko udal agintarien eta zenbait herritarren oposizio gogor batez, ikastola sortu ahal izan zen.[16][oh 1]

Nekazaritzak (zuhainak, fruta-arbolak) ez du garrantzi handirik; abeltzaintza (behiak eta ardiak), zerbitzu sektorea (administrazioa, irakaskuntza, osasuna, merkataritza, ostalaritza) eta industria (zurgintza, elektrizitatea, harrobi eta marmol-hobiak, elikagaiak) eta eraikuntza dira udalerriko ekonomi jarduera nagusiak.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 17.405 euro-koa zen[17], eta etxegune bakoitzeko 45.364 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (17.701 euro) parean dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.948 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 24.228 euro zen. Errenta gordina 21.490 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 54,2[18]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 23,5), beste diru-sarrerak (% 18,2), langabezia-prestazioak (% 1,2), beste prestazioak (% 2,9).

54%
24%
18%
Soldata · % 54,2Pentsioak · % 23,5Langabezia · % 1,2Beste prestazioak · % 2,9Beste sarrerak · % 18,2
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[19][oh 2]. Udalerrian indizea 28,6 da, probintziakoaren (30,4; Image Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (31,9) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,3 da, probintziakoaren (2,6; Image Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,6) azpitik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Baztan udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 3.722 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 55,9; gainerako % 44,1 inaktibo zeuden (erretiratuak % 52,8, beste inaktiboak % 35,1 eta ikasleak % 12,1).[20] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 5,3 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 59,5 zen eta emakumezkoena % 52,3; langabezia-tasa, aldiz, % 4,8 eta % 5,8 zen, hurrenez hurren.[20]

Okupatuen kopurua 3.460 zen 2023ean, 2021eko 3.372etik gora.[21] Emakumeek okupatuen % 46,2 osatzen dute, eta gizonek % 53,8.

3.460okupatu, 2023+% 2,6 2021etik
% 46,2emakumeak okupatuen artean
% 55,9jarduera-tasa, 2024
% 5,3langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 53,0
% 23,3
% 15,5
Okupatuak · % 53,0Langabeak · % 2,9Ikasleak · % 5,3Erretiratuak · % 23,3Beste inaktiboak · % 15,5
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Baztan, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak3.526% 53,01.902% 56,61.624% 49,3
Langabeak196% 2,996% 2,9100% 3,0
Inaktiboak2.932% 44,11.360% 40,51.572% 47,7
Guztira6.654% 100,03.358% 100,03.296% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 69,1), industria (% 15,3), eraikuntza (% 8,6) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 6,9).[21] Xeheago, jarduera-adarrik handiena merkataritza da (% 18,8), ondoren manufaktura-industria (% 14,3) eta osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 10,3) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Image Nafarroako mapa
% 15,3
% 8,6
% 69,1
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 6,9Industria · % 15,3Eraikuntza · % 8,6Zerbitzuak · % 69,1
Jarduera-adar zehatzak
Merkataritza
% 18,8
Manufaktura-industria
% 14,3
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 10,3
Ostalaritza
% 8,7
Eraikuntza
% 8,6
Hezkuntza
% 8,2
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 6,9
Garraioa eta biltegiratzea
% 5,4
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Beste zerbitzu batzuk
% 3,6
Jarduera profesionalak
% 3,2
Administrazio publikoa
% 2,7
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 1,9
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 1,9
Etxeetako jarduerak
% 1,5
Informazioa eta komunikazioak
% 1,4
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 1,1
Erauzketa-industriak
% 0,4
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,3
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,3
Higiezinen jarduerak
% 0,2
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 62,5; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 24,4), eta oinarrizko okupazioak % 9,8.[22] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 67,2 eta emakumeen % 56,9).

% 24,4
% 62,5
% 9,8
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 24,4Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 62,5Oinarrizko okupazioak · % 9,8Ez dago jasota · % 3,3
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Baztan, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak844% 24,4350% 18,8494% 30,9
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak2.161% 62,51.252% 67,2909% 56,9
Oinarrizko okupazioak340% 9,8187% 10,0153% 9,6
Ez dago jasota115% 3,373% 3,942% 2,6
Guztira3.460% 100,01.862% 100,01.598% 100,0

Okupatuen % 75,6 besteren konturako langileak dira, eta % 24,4 norberaren konturakoak.[23]

% 21,6
% 65,1
% 10,4
Norberaren kontura, langileak dituena · % 2,8Norberaren kontura, langilerik gabe · % 21,6Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 65,1Besteren kontura, aldi baterakoa · % 10,4
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Baztan, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura845% 24,4541% 29,1304% 19,0
Besteren kontura2.615% 75,61.321% 70,91.294% 81,0
Guztira3.460% 100,01.862% 100,01.598% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 87,5 estatuan jaio zen, eta % 12,5 atzerrian.[20] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 55,8 okupatuak dira, % 29,6 erretiratuak, % 5,8 ikasleak, % 5,7 bestelako inaktiboak eta % 3,1 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 56,4 okupatuak dira, % 31,0 bestelako inaktiboak, % 6,1 langabeak eta % 4,7 erretiratuak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 49,1 okupatuak dira, % 22,7 erretiratuak, % 19,6 bestelako inaktiboak, % 5,7 ikasleak eta % 2,9 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 47,2 okupatuak dira, % 41,5 bestelako inaktiboak, % 4,3 langabeak, % 3,8 erretiratuak eta % 3,2 ikasleak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 55,8
Okupatuak
% 56,4
% 3,1
Langabeak
% 6,1
% 5,8
Ikasleak
% 1,7
% 29,6
Erretiratuak
% 4,7
% 5,7
Beste inakt.
% 31,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 49,1
Okupatuak
% 47,2
% 2,9
Langabeak
% 4,3
% 5,7
Ikasleak
% 3,2
% 22,7
Erretiratuak
% 3,8
% 19,6
Beste inakt.
% 41,5
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 87,7 estatuan jaio zen, eta % 12,3 atzerrian.[22] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 66,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 19,7 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 9,6 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 72,8 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 13,4 oinarrizko okupazioetakoak eta % 11,4 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 54,9 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 34,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 8,2 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 68,9 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 18,0 oinarrizko okupazioetakoak eta % 10,8 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 19,7
Goi eta erdi maila
% 11,4
% 66,6
Langile kualifikatuak
% 72,8
% 9,6
Oinarrizko okup.
% 13,4
% 4,1
Ez dago jasota
% 2,5
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 34,2
Goi eta erdi maila
% 10,8
% 54,9
Langile kualifikatuak
% 68,9
% 8,2
Oinarrizko okup.
% 18,0
% 2,7
Ez dago jasota
% 2,3
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egituran badira aldeak jatorriaren arabera.[24] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 53,6 zerbitzuetan ari dira, % 24,2 industrian, % 13,9 eraikuntzan eta % 8,3 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 66,3 zerbitzuetan ari dira, % 19,3 eraikuntzan, % 9,9 industrian eta % 4,5 nekazaritzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 84,1 zerbitzuetan ari dira, % 7,3 industrian eta % 6,7 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 94,6 zerbitzuetan ari dira, % 4,1 industrian.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 8,3
Nekazaritza
% 4,5
% 24,2
Industria
% 9,9
% 13,9
Eraikuntza
% 19,3
% 53,6
Zerbitzuak
% 66,3
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 6,7
Nekazaritza
% 0,5
% 7,3
Industria
% 4,1
% 2,0
Eraikuntza
% 0,9
% 84,1
Zerbitzuak
% 94,6
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 433 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 20.456 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[25][oh 3]. Udalerriaren azalera 373,6 km² denez, NAE lurraldearen % 54,8 da[26]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 99,6 larre iraunkorrak (20.383 ha, 428 ustiategitan), % 0,2 lur goldagarria (36,4 ha, 48 ustiategitan), % 0,2 arbolak (31,3 ha, 21 ustiategitan), norberaren kontsumorako baratzeak (3,5 ha, 195 ustiategitan) eta berotegiak edo babes garai irisgarriak (1,3 ha, 4 ustiategitan)[oh 4].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
55%
45%
NAE · 20.456 ha (% 54,8)Gainerako azalera · 16.899 ha (% 45,2)
NAE, lur-erabileraren arabera
100%
Lur goldagarria · 36,4 ha (% 0,2)Larre iraunkorrak · 20.383 ha (% 99,6)Arbolak · 31,3 ha (% 0,2)Baratzeak · 3,5 ha (< % 0,1)Berotegiak · 1,3 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 9.254 behi (probintziako 2. kopururik handiena), 34.390 ardi eta ahuntz (probintziako 2. kopururik handiena), 3.224 txerri eta 21.871 hegazti zeuden[27].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 5.341 gidari zeuden erroldatuta: 3.002 gizon (% 56,2) eta 2.339 emakume (% 43,8)[28]. Biztanleen % 68,2 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 7.795 ibilgailuk osatzen zuten: 4.400 turismo, 1.159 furgoneta, 801 kamioi, 638 motozikleta eta 331 ziklomotor[28]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 561 turismokoa zen, probintziako (512) eta Espainiako (525) batez bestekoen gainetik.

Turismoen batez besteko adina 13,3 urtekoa zen; turismoen % 6,5k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 11,9k 25 urte baino gehiago[28]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 65,6 diesel zen eta % 33,7 gasolinazko; 36 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,5; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 2,8k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 33,8k ez zuen etiketarik[oh 5].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
31%
32%
34%
0 etiketa · 55 (% 0,7)ECO · 156 (% 2,1)C etiketa · 2.388 (% 31,4)B etiketa · 2.432 (% 32)Etiketarik gabe · 2.572 (% 33,8)
Turismoak, adinaren arabera
15%
28%
38%
12%
< 4 urte · 288 (% 6,5)4–8 urte · 679 (% 15,4)8–15 urte · 1.234 (% 28)15–25 urte · 1.677 (% 38,1)≥ 25 urte · 522 (% 11,9)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Baztanek egonkor mantendu zuen populazioa XX. mendearen lehen erdialdean. Bigarren erdialdean, berriz, biztanle kopurua beheraka hasi zen eta mende amaierarako populazioaren % 20 galdua zuen.

XXI. mendearen hasieran, komunikazioak hobetzearekin batera, populazioa igotzen hasi zen.

Biztanleriaren tamainaUrtea7500800085009000950010.00010.500189019201950198020102040BaztanBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 3.963 gizon, 3.874 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.08
0.10
 
95-99
 
0.44
0.61
 
90-94
 
1.99
1.56
 
85-89
 
3.05
2.95
 
80-84
 
3.82
4.14
 
75-79
 
5.24
5.07
 
70-74
 
4.65
6.86
 
65-69
 
6.27
7.85
 
60-64
 
6.71
7.34
 
55-59
 
7.38
8.10
 
50-54
 
7.85
7.92
 
45-49
 
7.92
6.33
 
40-44
 
6.17
5.10
 
35-39
 
5.42
5.40
 
30-34
 
4.31
5.25
 
25-29
 
4.52
5.68
 
20-24
 
5.45
5.93
 
15-19
 
5.89
5.35
 
10-14
 
5.06
4.67
 
5-9
 
4.78
3.79
 
0-4
 
3.02
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−90−60−300306090120200820112014201720202023BaztanHazkunde begetatiboa
Urtea20082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024
Hazkunde begetatiboa 97−26−11−7−35−35−24−43−28−51−47−5−76−46−66−67−20
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[29] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea43,543,844,144,444,74545,345,6200320072011201520192023BaztanBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 43,9344,0843,9744,0544,143,9543,7243,7943,9543,9644,1744,5144,7244,934545,0144,9645,0945,0945,1245,1945,3245,53
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[30] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 59,2 udalerri berean jaioak ziren[31], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 8,9 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 12,8 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Image Nafarroako mapa
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 59,2Probintzia berean · % 19,1Beste erkidegoa · % 8,9Estatutik kanpo · % 12,8
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 1.001 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 62,8)[32]. Jaiotza herrialde nagusiak Nikaragua, Frantzia, Ekuador dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 62,8Europa · % 26,5Afrika · % 9,8Asia · % 0,9
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 4.730 etxebizitza zeuden: 2.885 (% 61,0) nagusiak eta 1.845 (% 39,0) ez-nagusiak.[33] Kontsumo elektrikoaren arabera, 653 (% 13,8) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 702 (% 14,8) hutsik zeuden.[34] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 52 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 291 plazarekin (5,6 plaza etxebizitzako).[35]

4.730etxebizitza
2.885etxegune
702hutsik (% 14,8)
52etxebizitza turistiko (2026)Image Nafarroako mapa

Etxebizitza multzoa Image Nafarroako mapa

2.885
1.845
Etxebizitza nagusia (2.885)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (1.845)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa) Image Nafarroako mapa

3.375
653
702
Okupatuak (3.375)Noizbehinkakoak (653)Hutsik (702)

Guztira 2.885 etxegune zeuden, eta horietatik 824 (% 28,6) pertsona bakarrekoak ziren.[36]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 1824
2 pertsona661
3 pertsona495
4 pertsona581
5 edo gehiago324

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 6.759 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 34,2 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 22,2; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 27,4; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 16,1.[37] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 31,8 zen 2021ean eta % 34,2 2024an; beraz, 2,3 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 19,3 izatetik % 16,1 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 36,8 ziren, eta gizonen artean % 31,6; 5,1 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 18,5 eta gizonen % 13,8 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

6.759biztanle 15 urte edo +, 2024
% 34,2goi-mailako ikasketak+2,3 puntu 2021etikImage mapa
% 16,1lehen hezkuntza edo gutxiago−3,2 puntu 2021etikImage mapa
% 9,7ikasten ari dira, 2024
% 16,1
% 27,4
% 22,2
% 34,2
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 16,1Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 27,4Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 22,2Goi-mailako ikasketak · % 34,2
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Image Nafarroako mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 57,7 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 42,3 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 25 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 43,4 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 56,6. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 1,7 ziren.[37]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 1,7
DBH eta antzekoak
% 27,4
Erdi-mailako LH
% 12,6
Goi-mailako LH
% 14,4
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 10,0
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 6,5
Masterrak eta espezialitateak
% 2,8
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Baztan, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak2.310% 34,21.076% 31,61.234% 36,8
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa1.503% 22,2848% 24,9655% 19,5
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)1.855% 27,41.007% 29,6848% 25,3
Lehen hezkuntza edo gutxiago1.091% 16,1471% 13,8620% 18,5
Guztira6.759% 100,03.402% 100,03.357% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Baztan, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 31,8% 21,5% 27,3% 19,36.693
2022% 32,9% 21,9% 28,1% 17,26.676
2023% 33,7% 22,0% 27,7% 16,66.682
2024% 34,2% 22,2% 27,4% 16,16.759

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 9,7 ikasten ari zen (658 pertsona).[38] Ikasten ari zirenetatik, % 49,7 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 23,6 batxilergoan, % 22,8 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 3,3 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 52,7 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 46,3; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 31,4 eta emakumeen % 15,2. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 89,2 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 36,6 eta 25–29 urtekoen % 10,6; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 1,1 baino ez.[39] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 43,3 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 24,5.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 89,2
20–24 urte
% 36,6
25–29 urte
% 10,6
30–34 urte
% 4,9
35–39 urte
% 1,8
40–44 urte
% 1,6
45–49 urte
% 1,4
50–54 urte
% 1,2
55 urte edo +
% 0,3
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 0,3
Goi-mailako ikasketak
% 49,7
Erdi-mailako LH
% 22,8
Batxilergoa
% 23,6
DBH eta antzekoak
% 3,3
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,3
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 86,6 estatuan jaio zen, eta % 13,4 atzerrian.[37] Ikasketa-egituran badira aldeak jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 33,1 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 13,1; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 20,5 eta % 19,9, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 38,5 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 17,9; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 27,2 eta % 21,8, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 33,1
Goi-mailakoak
% 20,5
% 24,6
Batx. / erdi LH
% 27,6
% 29,3
DBH
% 32,0
% 13,1
Lehen H. edo gutx.
% 19,9
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 38,5
Goi-mailakoak
% 27,2
% 17,6
Batx. / erdi LH
% 30,4
% 26,1
DBH
% 20,6
% 17,9
Lehen H. edo gutx.
% 21,8
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 10,1 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 7,3.[38] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 50,3 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 43,9 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 455 etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 5,80 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

2007ko udal hauteskundeetan, Baztango alkatea Nafarroa Bai koalizioko Virginia Aleman Arraztio atera zen. Baztango udaleko hamahiru zinegotzietatik zazpi lortu zituen eta, hortaz, gehiengo osoa udalean. Ezker abertzalearen zerrenda Espainiako Auzitegi Nazionalak legez kanpo utzi zuen. Baliogabeko botoak 780 izan ziren (emandako guztien % 16,80) eta 147 boto zuri izan ziren (botoen % 3,81). Abstentzioa % 37,02koa izan zen.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan, UPN eta Bilduk bosna zinegotzi atera zituzten. Lehena zerrendarik bozkatuena izan bazen ere, Baztango Ezkerrak (I-Etik hurbil,[40] 2 zinegotzi) Bilduko Garbiñe Elizegiri eman zioten botoa eta hark eskuratu zuen alkatetza.[41] NaBai 2011k abstentziora jo zuen. PSNk ez zuen hautetsirik lortu.

2015eko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bilduk (Bilduren ondorengoak) zinegotzi bat galdu zuen eta bostekin geratu zen, baina lehena izan zen botoen kopuruan; UPN alderdiak, berriz, zinegotzi bat galduta, bosti eutsi zien; Nafarroa Bai koalizioaren ondorengoa Geroa Baik zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen; Baztango Ezkerrak biak mantendu zituen; eta Baztan Auzolanean herri plataformak bat lortu zuen. Euskal Herria Bilduren hautagai Joseba Otondo hautatu zuten alkate, haren zinegotzien eta Baztango Ezkerraren bi zinegotzien botoei esker.

Baztango udalbatza
Alderdia 2015eko maiatzaren 24a 2011ko maiatzaren 22a
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
4 / 13
1.449 (% 33,28)
5 / 13
1.487 (% 33,10)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
4 / 13
1.216 (% 27,93)
5 / 13
1.524 (% 33,92)
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
2 / 13
618 (% 14,19)
1 / 13
388 (% 8,64)
Baztango Ezkerra
2 / 13
595 (% 13,67)
2 / 13
817 (% 18,18)
Baztan Auzolanean
1 / 13
382 (% 8,77)
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Alkateen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1979-1983Timoteo Plaza MendiburuEAJ
1983-1987Julio Iturralde AgorretaUnión Baztanesa
1987-1991Francisco Javier Elizalde ApeztegiaUnión Baztanesa
1991-2003Patxi Oiarzabal IrigoienEA
2003-2007Virginia Aleman ArraztioEA
2007-2011Virginia Aleman ArraztioNafarroa Bai
2011-2015Garbiñe Elizegi NarbarteBildu
2015-2023Joseba Otondo BikondoaEuskal Herria Bildu
2023-OrainFernando Anbustegi GoñiEuskal Herria Bildu

Gaur egun udaletxea ezartzen den gunea Urdazubiko monasterioaren jabetza izan zen XVII. mendearen amaierara arte. Eraikinak estilo barroko-klasikoa du eta inguruko harri gorri ilunezko fatxada. 1986 eta 1987. urteen artean erabat zaharberritu zen, bai barrutik bai kanpotik, eta bertan 63 milioi pezeta inbertitu ziren. Udala alkateak eta hamalau zinegotzik osatzen dute.

Zinpeko alkateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baztan osatzen duten 15 herriek zinpeko-alkate bana dute. Zinpeko alkateak eguberri aurreko igandean hautatzen dira bi urteko agintaldirako.

Batzar Nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baztango administrazio-erakunde gorena da. Haren eginkizun nagusia herri-lurrak (azaleraren % 84) zaindu eta gobernatzea da. Batzar Nagusia honako hauek osatzen dute: Udaleko alkateak, hamabi zinegotziek, hamabost herrietako alkateek eta lau junteroek (Baztango Unibertsitateko kuartel bakoitzetik bat). Kuartelak hauek dira: Baztangoiza (Amaiur, Arizkun, Azpilkueta, Erratzu), Elizondo (Elbete, Elizondo, Lekaroz), Erberea (Arraioz, Gartzain, Irurita, Oronoz-Mugairi) eta Basaburua (Almandoz, Aniz, Berroeta, Ziga). Urtean lau ohiko bilkura egiten ditu.

Erdi Arotik Baztango gobernuaren oinarria izan dira. Bertan arautzen dira, besteak beste, herri-lurren erabilera, batzarrak, herrietako alkateen izendapena eta eskumenak, auzolanak eta Batzar Nagusiaren antolakuntza.

Auzokoen bilera da, haraneko 15 herrietako bakoitzean egiten dena. Bertan aztertzen dira herrian zein Baztan osoan interes publikoa duten gaiak.

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia du Baztango Almandoz herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

La Baztanesa autobus konpainiak Erratzu-Iruñea, Erratzu-Donostia eta Iruñea-Hondarribia-Donostia lineak betetzen ditu.

Sakontzeko, irakurri: «Baztango euskara»
Baztango Jabier Larralde.[42] Euskal Herriko Ahotsak[43][44] proiekturako egindako elkarrizketa.

Baztango euskara bertako hizkuntza euskara da (eskuara, hango hizkeran). Koldo Zuazo, Koldo Mitxelena, Salaburu eta bertze hainbat euskalarik adierazi dutenez, nafar-lapurteraren eta nafarreraren arteko mintzaira bat egiten da Baztango herri guztietan, Oronoz-Mugairin izan ezik, han nafarrera hutsean egiten baitute. Euskararen Nafar Institutuak baztanera izendatzen du hango euskalkia.[45] Baztango hizkera Mariano Izetak eta, berrikiago, Pello Salaburuk aztertu dute.[46][47] 2008an, biztanleen % 77,22 ziren euskaldunak.

Dolores Redondo (1969-) donostiar idazlearen Baztan Trilogia (Zaindari ikusezina, Hezurren ondarea eta Ekaitzari eskaintza) Baztanen girotuak daude.

Urtarrilan, bestetik, 2015etatik, (H)ilbeltza edo Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatzen da.

Udalerri eta haran hartan film hauek filmatu edo girotu dira:

Laxoa pilota jokoaren aldaera bat da, gaur egun jokatzen direnen artean aldaerarik zaharrena. XX. mendean erabat galdu zen, baina, gaur egun, Baztanen eta Malerrekan jokatzen da, 1960ko hamarkadan egindako berreskuratze ahaleginari esker; berreskuratze horretan, erabakigarria izan zen Jesus Jaimerena iruritar apaizaren lana.[48][49] Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua laxoa kultura ondasun izendatzea aztertzen ari da.[50]

Kirol taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Baztango Kirol Taldeak (BKT). 1988an sortutako emakume eskubaloi kluba.[51]
  • C.D.Baztan. 1941-42an sortutako futbol kluba. Benjamin, alebin, infantil, kadete, gazte eta heldu taldeak ditu. 2016-2017 denboraldian helduak Nafarroako Foru Erkidegoko lehen mailan ariko dira.[52]
  • Baztan Rugby Taldea (BRT), 1978an sortua,[53] Euskal Ligako lehenengo mailan dagoena. Lekarozko ikastetxean dagoen errugbi zelaian jokatu ohi du.
  • Txaruta Pilota Elkartea.
  • Laxoa Elkartea. Baztan eta Malerrekan Laxoa eta Paxaka txapelketak antolatzen dituena.
  • Baztango Mendigoizaleak. 1980ko hamarkadan sortua.[54]
  • Amaiurko Sokatira Taldea. 2010eko Munduko Txapelketan txapeldunorde izan zen 560 kiloko kategorian.[55]
  • Basaburuko Herri Kirol Taldea.

GR 11 ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri horretatik igarotzen da.

Museo etnografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jorge Oteiza - Baztango Museo Etnografikoa Elizondoko herrigunean kokatuta dago, Puriosenea izeneko hiru solairuko etxetzar batean. Landa edo baserri mundua eta XIX. mendeko folklorea, jantziak eta musika erakusten ditu.

Bailaran sorturiko musika proiektu azken artean, azken urteotan, Kaskezur taldea eta Pottoka eta Olaia Inziarte abeslariak daude.

Mutil-dantza, irri-dantzak edo jostaketakoak eta sagar-dantza hango adierazgarrienak dira.

Baztandarren Biltzarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Baztandarren Biltzarra»

1963tik urtero eta Done Jakue Egunaren, uztailaren 25a, aurreko edo ondorengo iganean Baztandarren Biltzarra ospatzen da, Baztango 15 herrien anaikidetza jaialdia. Hamabost herriek beren karrozak eramaten dituzte Elizondoko karriketan, jantzi tradizionalak eta abar erakutsiz. Bazkaldu baino lehen, plazan mutil-dantza jendetsua egiten dute.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Almandoz
Image
Amaiurko gaztelua zegoen lekuan dagoen gaur egungo monolito edo oroitarria.
Amaiur
Image
Urtsua jauregia, Arizkungo Ordoki auzoan, Pedro Urtsua esploratzaile eta militarraren jaiotetxea, baita Urtsua leinuaren dorretxea ere.
Image
Jauregizarrea dorretxea, Arraioz.
Aniz
Arizkun
Arraioz
Image
Zubiria jauregia, Arraioz.
Azpilkueta
Berroeta
Elbete
Image
Santa Kruz eliza, Elbete.
Elizondo
Image
Done Jakue eliza, Elizondo.
Erratzu
Image
Xorroxin ur-jauziaren irudi panoramikoa.
Gartzain
Image
Jauregia dorretxea, Irurita.
Irurita
Lekaroz
Image
Lekarozko ikastetxea, Lekaroz.
Oronoz-Mugairi
Ziga

Baztandar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
Azpilkueta herriko Apaioa auzoa.
  1. ↑ Esarteren lehenengo eskuko lekukotzaren arabera, umeak udaletxean hasi ziren klasean atezu handiaren erdian. Agintariek herritarrak deitu omen zituzten, gehienak baserritar eta abeltzain euskaldunak, hori eragozteko, eta tentsio biziko une liskartsuak bizi izan ziren. Geroago, haien jarreraz galdetuta, pertsona horiek aitortu omen diote Esarteri ez zutela nahi beren seme-alabek beraiek bizitzan pasatako bazterketa eta mespretxua jasaterik, bereziki soldaduzkan.
  2. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  3. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  5. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. ↑ (Gaztelaniaz) «Baztán» Mikel Belaskoren bloga.
  5. ↑ (Gaztelaniaz) «Un trozo de Navarra en Madrid» El País.
  6. ↑ «Baztanen mugarrien behaketa hasi da» Ttipi Ttapa (kontsulta data: 2016-11-3).
  7. ↑ «Baztango zuhaitzak eta animaliak», Baztan.es.
  8. ↑ Amaiurko estazioko balio klimatologikoak. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua (kontsulta data: maiatza 2, 2012).
  9. ↑ Gorramendiko estazioko balio klimatologikoak, Nafarroako Meteorologia Agentziaren webgunea.
  10. ↑ Nafarroako Meteorologia Agentziaren webgunea.
  11. ↑ INEbase / Nomenclátor. Relación de unidades poblacionales
  12. ↑ Nafarroako toponimia eta mapagintza LII-1-2-3, Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi, Nafarroako Gobernua, 1998.
  13. ↑ (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Navarra, Caja de Ahorros de Navarra, 1990.
  14. ↑ (Gaztelaniaz) «Baztan: Historia» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Elizondo recuerda la inundación de 1913» Diario Vasco.
  16. ↑ (Gaztelaniaz) Esarte Muniain, Pedro. (2021). «La apreciación por el euskera» Kazeta - Nabarralde (Nabarralde) ISSN 1885-2181..
  17. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  18. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Nafarroa.tab.
  19. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  20. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  21. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  22. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  23. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  24. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  25. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  26. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q641755.
  27. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  28. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  29. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  30. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  31. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  32. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  33. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  34. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  35. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  36. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  37. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  38. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  39. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  40. ↑ I-E llama a "sumar" todas las izquierdas frente a UPN, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 10a.
  41. ↑ Herri galdeketak egingo ditugu, Gara, 2011ko ekainaren 11.
  42. ↑ «Larralde Ustariz, Jabier - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-17).
  43. ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-17).
  44. ↑ «Euskaldunak ongi ikusiak Ameriketan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-17).
  45. ↑ «Nafarroako euskalkiak» Euskarabidea.es.
  46. ↑ Baztango Mintzoa:gramatika eta hiztegia. .
  47. ↑ (Gaztelaniaz) «Mariano Izeta Elizalde» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
  48. ↑ Tiburcio Arraztoa (2010): Laxoa, la pelota en la plaza, Cenlit Ediciones. ISBN 84-96634-60-4.
  49. ↑ «Bitxikeriak», Doneztebeko Udalaren webgunean. Eskuratze data: 2011-01-13.
  50. ↑ (Gaztelaniaz) «12 localidades de Baztan-Bidasoa, dentro de la Ruta de la Pelota»[Betiko hautsitako esteka], Jauregia landa turismoko etxearen webgunean.
  51. ↑ Baztango Kirol Taldeak
  52. ↑ C.D.Baztan
  53. ↑ (Gaztelaniaz) Xabier Xoubelet: «Los primeros años del BRT»[Betiko hautsitako esteka], Noticias de Navarra, 2008-09-14.
  54. ↑ Baztango Mendigoizaleak
  55. ↑ «Munduko Sokatira Txapelketan azpitxapeldun izan da Amaiur»[Betiko hautsitako esteka], Ttipi-Ttapa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]